Oinarrizko errentak nola lagun dezake emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak leuntzen? Galdera horixe egin diogu Carme Porta editore eta komunikazio adituari. Kataluniako Generalitatean Herritarren Eskubide eta Familia Politiken Idazkaritzan egin zuen lan eta diputatu ohia da. Parlament-ean HEB, Herritarrentzako Errenta Bermatua (Renta Garantizada de Ciudadanía) aurkeztu duen batzordeko kidea da. Portaren ustez, ez Herritarrentzako Errenta Bermatuaren bidez, ez errenta unibertsalaren bidez, ezin da bermatu gizonen eta emakumeen arteko eskubide berdintasuna. Errentak alderdi ekonomikoa hartzen du kontuan eta genero arteko desberdintasunek ez dute oinarri ekonomikoa soilik, inondik ere. Hala ere, hilero errenta finkoa izateak bestelako posiziora eramango lituzke emakumeak.
Kataluniako biztanleen laurdena pobrezia egoeran dagoela dio Portak, eta pobrezia jasateko arrisku handiagoa dute emakumeek (%43,5) gizonek (%39,8) baino. Adin tartea zehaztuz, bazterketa sozialerako arrisku gehiago dute 65 urtetik gorako emakumeek. Haien atzetik datoz emakumeak buru diren guraso bakarreko familiak, haurrak edota dependentzia egoeran dauden pertsonak haien kargu dituztenak.
Herritarrentzako Errenta Bermatua moduko neurri ekonomikoek emakumeen egoera makurrenak leuntzeko balioko lukete, muturreko pobrezia saihesteko. Hortaz gain, emakumeen jabekuntzan aurrerapasoak emateko aukera zabaltzen du eta eskubide guztiak dituzten herritar gisa onarpen soziala irabaziko lukete. Ekonomikoki autonomoago izanda, erabakiak askeago hartzeko aukera lukete emakumeok.
Portak dioenez era askotako egoeretatik egingo luke ihes emakumeak: “Bortizkeria matxistatik ihes egiteko balio dezake, soldata baxuak saihesteko, bestelako lan bat bilatzeko... Pobrezia ekonomikoaren eta gizartean ikusezinak izatearen ondorioz, emakumeok bizitzan aukeratzeko egiazko askatasunik ez daukagu eta desberdintasunak gogortu egin dira”. Langabeziaren eta lan prekarietatearen ondorio gordinak murriztuko lirateke, zeren emakume langileak errenta eskuan izanda, etorkizun hurbilean behintzat bere gustuko erabakiak hartzeko aukera izango luke. Errenta norberarena litzateke, eta zentzu horretan, familia egitura tradizionalean ez bezala emakumea ikusgarri egingo litzateke. Etxea eta senideak zaintzea egiteko nagusia izan du emakumeak eta ikuspegi ekonomikotik ez dira kontuan hartuak izan. Errenta finkoak bestelako posizioa emango lioke.
Herritarrentzako Errenta Bermatuaren proposamena Kataluniako Estatut-ean jasota dago, baina ez gobernuak ez Parlament-ak, ez dute garatu. 18 urtetik gorakoentzat eskatzen dute, hilean 650 euro, 12 alditan ordainduta eta norberak eskatu beharko luke. Carme Portak Mexikoko esperientzia praktiko bat gogorarazi digu. Hiriburuan, Mexiko D. F.en erretiratuek oinarrizko errenta jasotzen dute.
Què ocorre quan et separen de la vida, de l'entorn o de la gent i t'aïllen socialment durant 3, 6, 10, 20 o 25 anys? Qui està en la presó? Què sabem dels homes i dones que compleixen condemna en el macropresó de Zaballa?
Els qui portem dècades atenent presos i preses que... [+]
Estem en un procés d'Iniciativa Legislativa Popular per a crear una Renda Bàsica Incondicional, i moltes vegades estem debatent sobre la conveniència o no de la proposta. No tant per la seva provada viabilitat econòmica, sinó per qüestions més filosòfiques o per com... [+]