1942an martxan jarria, Abanto-Zierbenan dagoen Heroslam enpresak Gizarte Ekonomiaren Txemi Cantera saria jaso zuen duela bi urte, egindako ibilbideagatik. 1972an SAL bihurtu zen, Euskal Herrian lehena eta Espainiako Estatuan bigarrena –Valentziako autobus konpainiaren atzetik–. Egun, aktiboan urte gehien daraman SALa da.
Alberto Gabikagoxeaskoa Heroslameko gerenteari langile beteranoek kontatu diotenez, garai haietan bi jarduera zituen enpresak: ebaketa-erremintak eta laminazio eta hariztatze-erremintak. 1983an azken honi heldu zioten buru-belarri. SAL bihurtu zenean ez zegoen legerik, ezta Asle moduko elkarterik, baina administrazio publikoen aldetik erraztasun handiak izan zituzten pauso hori emateko. Krisi garaia zen eta lantegiak ez ixteko alternatiba bihurtu ziren lan elkarteak.
48 langiletik 37 bazkideak dira. Horri abantaila ugari ikusten dizkio Gabikagoxeaskoak: “Inplikazioa dago, motibazio estra gauzak ondo egiteko”. Gerentea ez da bazkide, enpresa daraman kanpoko profesionala baizik. Gabikagoxeaskoa duela hiru urte iritsi zen Heroslamera; beste enpresa askotan esperientziaduna da, baina inon ez du ikusi halako parte-hartze eta gardentasunik: “Erabaki inportanteak eurekin adostu behar ditut. Adibidez, askotan egon da tentazioa deslokalizatzeko, Turkian-edo lantegi bat irekitzeko… Nik diotsut hori hemen ez duzula sekulan lortuko”. Bestalde, gardentasunak sindikatuekin lan hitzarmenak negoziatzea errazten du, bere esanetan.
Heroslamek ongi egin dio aurre krisiari, baina ez SAL bat izategatik, gerentearen hitzetan, baizik eta erabat internazionalizaturiko enpresa delako. Soldatarik ez dute jaitsi behar izan, baina moderazioa bai egon da. Zer eragin dauka SAL bat izateak nazioartera esportatzeko? “Bezeroak lehenengo momentuan behintzat ez du baloratu ere egiten, produktua, zerbitzua eta prezioa begiratzen ditu”. Ostera, konfiantza giroan, bezeroak estimatzen du langileen prestutasuna urgentziei erantzuteko: “Bisitan etorri eta ikusten dute kontseilu errektoreko presidentea tailerreko makinan lanean; harrituta geratzen dira eta oso positibotzat dute”.
SAL izateak belaunaldien arteko erreleboa ere sustatzen duela dio Gabikagoxeaskoak: “Hemen kontratu soziala deitzen dena daukagu eta akzioekin ezin da espekulatu”. Jubilatutako bazkidearen akzioak prezio finkoan erostea eskaintzen diote bazkide ez den langileari. Hala, erreleboa ziurtatzen dute. Dena den, Heroslameko gerentearen esanetan, aldi berean langile eta bazkide izateak sortzen ditu arazo batzuk: “Langile bezala dauden eskubideak eta bazkide bezala dauden betebeharrak bereizi egin behar dira eta horretarako pedagogia asko egin behar da”.
Els pressupostos i el tancament dels comptes anuals no són res més en aquests temps, des de l'economia domèstica fins a la majoria dels espais socioeconòmics que compartim. Les grans empreses han començat a extreure calculadores i a posar en marxa grans plans de cara a 2025... [+]
Escric aquestes línies l'endemà de les eleccions al Parlament Europeu, els temps foscos, el triomf de la Internacional Reaccionària en les eleccions al parlament europeu. Ja venia per endavant i és la confirmació de la fase conservadora que vivim, però genera por. De fet,... [+]