Egibarrek meza esango du, eta epistolan adierazi ponentzia Estatus (Estatutu) berriaren abiapuntu izango dela eta ez helburu. Baina ponentzia hau enkortsetatuta dator hasieratik, PSOEk jarritako baldintzak EAJ-PNVk onartuta: Espainiako marko juridikoa eta indarrean dagoen legedia. Hau da, Espainiako Estatua izango da berbaldi-hausnarketa horren fiskalizatzailea. Baina PNVren akordio honen aurretik beste bat adostu zuen EH Bildurekin, ezer izenpetu ez izanagatik ere.
Eta zer egin du PNVk? EH Bildu baztertu eta PSOE magalean hartu, horixe egin du beste behin ere. Eta libre da ibilbide horretan nahi dituen bidaideak aukeratzeko, jakina! Baina aurretik hitzartuta dagoenari muzin egin eta maitalearen besoetara goxo-goxo joatea ez da txalotzeko moduko portaera, ez duina ere. Errespetuzkoa esan nahi dut. Ideologikoa. Politikoa, beren burua abertzaletzat izanez gero. Argi eta garbi utzi du beste behin ere PNVk Ezker Abertzalea ez duela alboan nahi (“Horiekin ezta dirutan ere”, esan du Azkunak) alderdiaren jarduera egunerokoan, askoz ere erosoago sentitzen baita “Espainia bat eta bakarra” aldarrikatzen duenarekin, Espainiatik eta Frantziatik ospa egin nahi duen Sorturekin baino. Baina min ematen dit PNVren aldaketa kamaleonikoak. Ez da berria, bai, badakit. Berdin dio norekin elkartu bere aurrekontu politikoak lortzen baditu. Ezker Abertzalearekin izan ezik. Egia da urte luzeetan gurean ereindako mesprezu eta mesfidantza ez dela gauetik egunera sendatzen eta denbora beharko dugula elkarrenganako konfiantza hori lortzen. Denbora izango da zauri guztien sendagarri.
Dena den, Ezker Abertzaleak (“PNV barik ezin helburua lortu, baina PNVrekin nora?”) pedagogia politikoa eta portaera eta jarrera eraldaketa egin behar duelakoan nago, PNV eta Ezker Abertzalea inoiz eskutik joango badira. Maximalismoak teorian ondo daude. Praxi politikoan, ostera, unean uneko lorpen gauzagarrien atzetik jardun behar da, behin betiko etsiko, aspertuko eta abailduko ez bagara. Konfiantzazko harremana lortu behar dugu, baina onartuta Ezker Abertzaleak oraindik bakarrik egin behar duela desertuko ibilbide politiko instituzionala, denboragarrenera konfiantzazko harreman hori, politikoa baino areago psikologikoa dena, lortu ahal izateko. Eta inori otutzen bazaio “hobe bakarrik, txarto lagunduta baino”, Ezker Abertzalea lokalista eta probintzianoa bilakatuko da. Ezdeusa.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.