Keu Agirretxea::Behe presioaren erdigunean
Mamusik, 2013
Izen handietatik harago, badira euskal musikagintzan ekinean eta ekinean lan erraldoia egiten duten bestelako musikari ia ezezagunak. Hauen uzta –wikipedian agertzen ez den arren– handia da eta askotan oso anitza. Horietako bat zalantzarik gabe Jose Mari Keu Agirretxea ondarrutarra da.
Keu Agirretxeak ezin du musika gabe bizi. Bere ibilbidea lerrootan jasotzea ia ezinezkoa da: Psychophony taldean muturreko metala landu zuen; Zain ongietorrietarako sortutako proiektu akustikoa izan zen; Etsaiak taldean punka eta hardcorea pirotekniarekin luzaroan landu zuen; JSangre-rekin indarrak batuz Governors-en aurrekari izan zen Fjord taldea sortu zuen; Keu izenpean gitarrarekin esperimentatu eta disko instrumentalak kaleratu zituen; Uek hirukotea sortu eta (ia) lehenengoz abesteari ekin zion; Keu izenpean pop kantuak akustikoan landu; Fignuh Experiencen giro akustikoak jorratzeko taldea osatu zuen. Hori gutxi balitz, 2011n Denbora Vs. Kantuak lan bikoitza kaleratu zuenetik Governors taldearekin zuzenekoak egiteaz gain, Gazta zati bat filmaren soinu bandan lan egin eta, baita ere, Fignuh Experience zein Keu Agirretxea gisa kontzertu akustikoak egiten. Hastapenetatik alboan du Mikel Arakistain baxu jotzaile fina.
Hori guztia familia eta lanarekin batera uztartu, eta sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik abestiak idatzi, sonoritatez mimatu eta etxean grabatzeko tartea hartu du. Paradoxikoki halako denbora eta eginbeharren presiopean egindako disko hau da, ene ustetan, lortu duen borobilena eta jantziena. Keuk berak etxean grabatua eta Madrilgo Audiomatic Recordsen Jose M. Rosillok masterizatua.
Keu Agirretxearen kantuak beren kasa defendatzen dira, laguntzarik gabe, hain dira biluziak eta benetakoak, baina lan honetan, inoiz baino gehiago, ñabardura zehatzak gehitu dituzte Keuk eta bidailagunek, kantuak eskatutako tamaina justuan. Keuk menderatzen duen slide gitarrak sakontasun eta goxotasun handiagoa eman die kantuetako batzuei, folk amerikarraren eta countryaren koordenadetatik hurbil (Bakoitzean, Olatu bakoitzeko…). Gainera, bidelagunei esker, are eta urrunago bidaiatuko dute kantuek eta entzuleok: Xabi Solanoren programazioek lagunduta, Inork ez digu esaten mestizaje giroetara hel daiteke; Esteban Valcarcelen tronpetak Kubako espiritua zabaltzen du Bi izan kantuan, Eneko Mobydicken parte-hartzearekin –ahotsean– diskoko lan ederrenetarikoa bilakatuz. Harago joanda, Isusko Ramonen saxoarekin Inperfektu eta hauskor bossanovara eta karibear eremuetara eraman dute; eta akaso Carlos Noainen sintetizadoreek izango dute errua Indar galaktikoa intrigantea soinu banda baterako aproposa izateko.
Hitzak ere ederrak, hutsunea, oroimenak eta elkartasuna (Zubian) tarteko, Keuren eta honoko beste sinaduren eskutik: Leire Bilbao, Mikel Etxaburu, Eneko Garmendia eta Aiert Goenaga.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]