31 hilabete isilean izan ondoren, urtarrilaren 20an lanean hasi zen Rosetta zunda espazial europarra. Lurretik 800 milioi kilometrora dagoenez, bidalitako lehen seinaleak 45 minutu behar izan zuen guregana heltzeko.
Zundak hainbat kometa aztertu behar ditu. Lehena 67P/TG izenekoa izango da, lau kilometroko diametroa duen izotz bola. Zunda maiatzean hurbilduko zaio kometari eta azaroan bertan lur hartzea espero da.
James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen... [+]