Goizean goiz jaikitzean sabela estu eta lau-lauarekin esnatu arren, egunak aurrera egin ahala puzten hasten dela nabarituko duzu. Hiru emakumetik bati gertatzen zaio hori, baina arazoa konpondu daiteke.
Kasurik gehienetan, puztutakosabel hori ez da aparteko arazo baten adierazlea. Baldintza normaletan, sabel barruan 100 milimetro kubo gas egoten dira. Baina batzuetan kopuru hori handitu egiten da, eta pertsona batzuek likidoari eusteko duten joeragatik, eta bai odolak bai linfak gorputzean barrena zirkulatzeko eduki ditzaketen zailtasunengatik, eguna hasterakoan laua zen sabela puztu eta handitu egiten da.
Sabel barruan gasak eta jariakinak pilatzeko arrazoi asko izan daiteke:
Proteina gehiegi hartzea. Animali jatorriko koipeek, haragi gorrietatik datozenek bereziki, digestioa zailtzen duten hondakin moduko substantzia asko sorrarazten dituzte. Horrek sabela puzten duten gasak pilatzea dakar. Baina lasai, hala ere. Ez utzi besterik gabe gantz horiek kontsumitzeari, gorputzak derrigorrean behar baititu zelula nekatu eta hondatuak konpondu eta berriak sortzeko. Horregatik, animali koipeen artean osasungarrienak bakarrik hartzea gomendatuko nizuke: haragi zuriak, arrainak, edo fruitu lehorrak, intxaurrak esaterako.
Edari karbonikoak eta afari pisu eta neketsuak. Batzuek nahiz besteek gasak eta hantura dituzte ondorio nagusi. Horregatik, eguneko azken otorduak arina izan behar luke, afaria ahalik eta koipe gutxienarekin egiten saiatuz.
Jan ondoren etzatea, eta eserita denbora luzea ematea. Etzateak digestioa aldrebesten du, eta bigarrenak odol-irrigatzea eta zirkulazio linfatikoa moteltzen ditu. Horrek gorputzaren erdiko eta beheko partean likidoak pilatzea eragingo du.
Gorabehera hormonalak eta idorreria. Emakumeen kasuan, sabela gehiago puzten da hilekoaren aurreko egunetan eta menopausian. Baita gorputzean eginkariak “harrapatuta” daudenean ere. Egunero jogurtak hartzea oso lagungarri gertatuko zaizu, elikagai probiotikoa baita: jogurtaren bakterioek hesteetako floraren lana hobetzen dute.
Gizarteak bere arauak ezartzen dizkigu. Aurreko atalean emandako ideiak argi eduki arren ere, sarritan ezinezkoa da gure bizimodua nahi genukeen bezain osasungarria izatea. Horregatik, erraz betetzeko moduko aholku sinple batzuk dauzkazu jarraian:
Gutxi jan. Egunean sei bat otordu egin, lasai eta denetik janez, elikagai talde bakar bat ere baztertu gabe, baina inolako abusu edo gehiegikeriarik gabe.
Murriztu gozoak eta gatza. Egun osoko gatz kopuruak ez luke bost gramotik gorakoa izan behar. Haren ordez perrexila, kuminoa, tipulina, oreganoa eta halako espezieak eta belarrak erabil daitezke.
Hobetu ezazu oinez ibiltzean duzun jarrera. Makurtuta bazabiltza, abdomeneko muskuluak erlaxatu eta sabela puztuko da.
Hartu infusioak. Salbia-infusioak oso mesedegarriak dira sabela puzteko arrazoia bihotzerrea edo errefluxua denean. Te berdeak eta kamamilak digestioa bizkortzen dute.
Ez egin kirolik otorduen ostean. Ariketa fisikoak digestioa oztopatzen du, sabeleko astuntasuna eta hantura eragiteaz gain. Baina eragozpen hori ez da kirola egiteari uzteko aski arrazoi. Emaiozu hogei minutu egunean ariketa fisikoari eta zure gorputzak toxina gehiago eliminatu eta jariakinak hobeto drainatuko ditu. Horrek sabeleko puzte sentsazioa gutxituko du, noski.
Washington (els EUA), 1807. La Constitució estatunidenca va prohibir el tràfic transatlàntic d'esclaus. Això no significa que l'esclavitud hagi estat abolida, sinó que la font principal dels esclaus s'hagi interromput. Així, les dones esclaves es van convertir en l'única... [+]
El que m'exasperava molt és la manera en què alguns metges parlen al pacient. Ens parlen de dolor com si fóssim nens. Com m'han fet dos trasplantaments renals, sé de què em refereixo: entre altres coses, m'han posat un tub a l'interior del penis. A causa de l'anestèsia, no vaig... [+]
Avui he vingut a arrencar amb les meves paraules.
Quatre anys!
He necessitat quatre anys per a recuperar la meva vida.
Quatre anys també vivia per a fugir de la presó.
Quatre anys… En silenci… Sol… Deixant a un costat la vida del passat… Per a comprendre el... [+]
Falta de bons metges per una política de nota mitjana alta. Aquesta política ha aconseguit que molt pocs joves hagin aconseguit la carrera mèdica i la MIR hagi allunyat encara més a la gent d'aquesta carrera.
I hi ha pocs metges euskaldunes perquè no s'ha impulsat el... [+]
Matins vermells plujosos, rosses vermelles. Poc amb el tren Aramaio i aviat s'instal·laran eòlics, destrossant les muntanyes. El vent del riu, procedent de Vitòria, ens porta pel mateix camí: el riu. Infraestructures sí, totes les que vulguem, però no l'atenció... [+]
Ara parlem més de la salut mental, del benestar psicològic i la seva repercussió en la nostra qualitat de vida. És motiu d'alegria, perquè ajuda a treure el tema de l'armari, perquè en demostrar que el dolor el tenim tots (i no uns pocs) el malestar es normalitza i ajuda a... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]