Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Beroa garestiegia denean

  • Ezohiko beroa egiten du erreportaje honi azken orduko orraztua egiten ari gatzaizkion unean. Sasoian sasoikoa maite duenak badu, bai, urtarrilean hogei gradu jasan beharraz kexatzerik, baina tenperatura altuak eskertuko duenik ez da faltako. Krisiak azalera ekarri duen eta azken urteotan zabalduz doan espezie batez ari gara: pobre energetikoak. Gero eta jende gehiagok zailtasunak ditu etxean tenperatura egokia izateko, nahiz eta ez dakigun zehazki Euskal Herrian zenbat dauden egoera horretan. Ez eta, egia esatera, zein tenperatura den egokiena etxe barrurako ere.


15 de gener de 2014
Azken urteetan, energiaren prezioen gorakada gehitu zaio krisi ekonomikoari, eta ondorioz gero eta jende gehiagok dauka zailtasuna etxea berotzeko.Dani Blanco

Krisi ekonomiko-sozialaren eraginez bazterkeriaren eremua zabaldu ahala, arreta handiagoa, edo besterik gabe arreta, ematen zaie lehendik existitzen ziren baina portzentaje “onargarrietan” mantentzen ziren ongizate estatuaren itoginei. Horien artean koka daiteke pobrezia energetikoa, zenbait herrialdetan 70eko hamarkadatik aztergai izanagatik gurean oraintsu ezagutzen hasi garen kontzeptua.   

Hainbat arrazoirengatik, ez da erraza pobrezia energetikoa zer den azaltzea, ez eta zenbati eragiten dion jakitea. Batetik, ez dago haren definizio bakarra; Europar Batasuneko estatu gehienek, izan ere, definizio ofizialik ez dute. Horrekin lotuta dago pobrezia energetikoa neurtzeko sistema bateraturik ez egotea, eta gainera, ikusiko dugunez, norberaren pertzepzioarekin zerikusia duten aldagaiak daude tartean; neguan etxe barruan izan beharreko gutxieneko tenperatura zein den, esaterako. Azkenik, arazoari buruzko azterlan gutxi egin da, europar esparruan behinik behin. Ondorioz, EBn pobrezia energetiko egoeran dauden pertsona kopuruaren kalkulua ez da oso zehatza: 50 eta 125 milioi lagun bitartean.

Zer da?

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaiari buruzko txosten mardula ondu zuen iazko irailean. Bertan irakur daitekeenez, pobrezia energetikoa terminoa Erresuma Batuan sortu zen 60ko hamarkadan, baina ez zen haren definizio onik erdietsi 1991ra arte. Urte hartan, pobrezia energetikoari buruz inoiz egin den ikerlanik garrantzitsuenetako bat argitaratu zuen Brenda Boardmanek. Haren esanetan, etxebizitzan tenperatura egokia ezin lortzea, edo lortzeko diru-sarreren portzentaje handiegia erabili beharra da pobrezia energetikoa; ñabardurak ñabardura, bat etorri dira erreportaje hau osatzeko kontsultatu ditugun iturri guztiak. Definizio horretatik abiatuta, neurketarako metodoa proposatu zuen ikertzaile britainiarrak: bere diru-sarreren %10 baino gehiago energia hornikuntzan gastatu behar duen familia jo beharko litzateke energetikoki pobretzat.

Portzentaje horren esanahia behar bezala ulertzeko, esan dezagun Espainiako Estatuan, batez beste, familiek diru-sarreren %5 bideratzen dutela energia ordaintzera –familia diogunean, etxebizitza bereko biztanleen multzoa esan nahi dugu–, Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) elkarteak pobrezia energetikoaz egindako ikerlan batean adierazi duenez.

Zein da tenperatura egokia?

Etxe barruko tenperatura egokia zein den 2001ean ezarri zuen Pobrezia Energetikoaren Aurkako Erresuma Batuko I. Plangintzak, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gomendioei men eginik: hogei gradu egongelan, hamazortzi etxeko gainerako geletan. Hori ere ontzat ematen dute bai europar erakundeek orobat, bai pobrezia energetikoaren alorrean lanean dabiltzan elkarteek.

Alta, tenperatura estandar horiek handiegitzat jo litezke ingurumenaren eta, bereziki, klima aldaketaren aurkako borrokaren ikuspegitik, elkarte horietako zenbait kidek onartzen dutenez. Aitor Urresti Equoko kide bizkaitarraren iritziz, berbarako, OMEk gomendatutako tenperatura “onargarriaren muga-mugan” dago.

Gaia konplexua da, faktore psikologiko zein soziologikoek garrantzia baitute Urrestiren esanetan. Batetik, etxe bereko pertsona guztiek ez dute beroaren eta hotzaren pertzepzio bera. Bestetik, jendarte bakoitzak modu desberdinean uler dezake zer den onargarria eta zer ez. Esanguratsua da, esaterako, ACAk emandako datu hau: pobrezia energetikoari buruz Espainiako Estatuan egindako inkesten arabera, etxe barruan tenperatura egokia lortu ezin dutela diotenen portzentajea handiagoa da klima epelena duten erkidegoetan. Dena den, ACAk ohartarazten du horren zergati bakarra ez duela zertan izan erkidego bakoitzeko biztanleek duten pertzepzio desberdina; hain zuzen ere, etxeetako isolamendua eskasagoa da eskualde beroenetan, eta hori igarri egiten da sasoi hotzenetan, urte osoko energia gastua klima hotzean bizi direnena baino txikiagoa izan arren.

Hiru kausa nagusi

Aipatu berri dugun etxeko isolamendua –etxearen efizientzia energetikoa, esan genezake modu orokorragoan– pobrezia energetikoaren hiru eragile nagusietako bat da, Aitor Urrestik dioskunez. Beste biek lotura zuzenagoa dute etxeko ekonomiarekin, eta azken urteetan pobrezia energetikoak nabarmen gora egin izanaren erantzule zuzentzat jo daitezke: batez besteko diru-sarreren jaitsiera, eta energiaren prezioaren gorakada. 

Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialak (EBES) iazko otsailean egindako irizpen baten arabera, faktore bi horiek EB osoari eragiten diote. Hala ere, merezi du Espainiako Estatuaren kasua azpimarratzea: etxeetan kontsumitzen den energiaren prezioa %80 igo da hamar urtetan. Gehitu horri langabeziaren gorakada eta, Hego Euskal Herrian behintzat, etxeen portzentaje handi bat zaharra eta gaizki isolatutakoa izatea, eta hortxe duzue negu honetan pobrezia energetikoa hartzen ari den protagonismoaren zergatia.

Pobrezia energetikoaren ondorio latzak

Arestian aipatutako Gipuzkoako Aldundiaren txostenak gogorarazten duenez, pobrezia energetikoak eragin larriak ditu osasunean, bizi-kalitatean eta ingurumenean. Lehen multzokoak dira aipagarrienak. “Egiaztatu denez osasunari kalte egiten dio modu jarrai batean tenperatura desegokiak dituen etxebizitzetan bizitzeak, eta bereziki, egoera zaurgarrienean dauden pertsonengan, adibidez, haur, nerabe, pertsona adindu edota gaixotasun kronikoak dituztenengan”.

Luzaroan etxeko tenperatura hotzegia izateak estres termikoa eragiten du, eta horrek kalte egiten die bai sistema immunologikoari bai kardiobaskularrari. Halaber, gaixotasun erreumatologikoak dituztenen sintomak areagotzen ditu, eta arnasketarekin zerikusia duten gaitzak ere azaleratu ditzake. Bestalde, esan gabe doa osasun mentalari ez diola mesede handirik egiten pobrezia energetiko egoerak.

Gaixotasunak eragiteaz gain, aurrez zeudenak okertu eta osasun arazo larriak sor daitezke pobrezia energetikoaren erruz. Arazoaren neurriaz jabetzeko aski da zenbait daturi erreparatzea: 2003an Britainia Handian egindako ikerketa baten arabera, pobrezia energetikoak lotura zuzena dauka neguan herrialde horretan  eman ohi den hilkortasun tasaren %10eko igoerarekin. Are larriagoak dira ACAren azterketaren ondorioak: Espainiako Estatuan, neguko hilkortasun tasaren igoera %20 ingurukoa da, eta horren zati esanguratsu bat pobrezia energetikoaren ondoriozkoa da. Kausa horri egotzi dakiokeen heriotza goiztiar kopurua 2.300tik 9.300ra bitartekoa da Espainian, trafiko istripuek eragindakoa baino handiagoa. ACAren metodologian oinarrituta, Gipuzkoako Aldundiak kalkulatu du urtero 40 heriotza goiztiar eragiten dituela pobrezia energetikoak lurralde horretan.

Euskal Herrian ia daturik ez

Gorago aipatu dugun EBESen dokumentuak dioenez, definizio bateraturik ez egoteak biziro zailtzen du Europar Batasunean pobrezia energetikoaren fenomenoa neurtzea. Ez dago neurketa sistema bakarra, eta daudenek hutsuneak dituzte. Batetik, tenperaturan oinarritzen den ikuspegiak, dagoeneko esan dugunez, oztopo nabarmena du: ezin adostu zein den osasunerako tenperaturarik egokiena, OMEren gomendioak gora-behera. Gastua oinarri duen ikuspegiak, eta bereziki Brenda Boardmanek proposatutako %10eko atalaseak, kritika ugari jaso ditu halaber. Besteak beste, familia askok beren diru-sarreren %10 baino gutxiago gastatzeak ez du esan nahi pobreak ez direnik, besterik gabe gastatzeko dirurik ez dutela baizik. Bestalde, oso familia aberats bati nekez egingo dio kalte %10etik goraxeagoko gastuak.  

Zailtasunak zailtasun, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko datuak kalkulatu eta aurkeztu ditu xehe-xehe. Euskal Herriko datu bakarrak dira, oraingoz. Otsailean, Nafarrokoen berri emateko asmoa agertu du Eredu Energetiko Berri bat Bultzatzeko Plataformak.

Gipuzkoara itzulita, aipatzekoa da kontsumoa mantendu arren eta etxeetako efizientziaren eremuan aurrerapauso batzuk egin arren batez besteko gastua hazi egin dela energiaren prezioaren gorakadaren ondorioz. Etxebizitzen %9,5ean diru-sarreren %10 edo gehiago bideratzen da energia ordaintzera, eta horietan bizi direnak populazio osoaren %7 dira. Portzentaje diferentziak ez gaitu harritu behar. Hainbat ikerketak agerian utzi dute biztanle bakarreko etxeek, hala nola guraso bakarreko familiek eta adinekoek gehiago jasaten dutela pobrezia energetikoa. Gaineratu dezagun bide batez kopuruek gora egiten dutela landa eremuan, hiriarekin alderatuta.

Nabarmentzekoa da, era berean, pobrezia energetikoak ez duela bat egiten, Gipuzkoan behinik behin, pobrezia orokorrarekin. Pobrezia energetikoa jasaten duten lau familiatik hiru ez dira pobreak diru-sarreren ikuspegitik.

Aurre egiteko neurriak

Joan den azaroan, Frantziako Gobernuak erabaki zuen argindar eta gas konpainiek ezin izango dutela inor zerbitzu gabe utzi azaroaren 15aren eta martxoaren 21aren artean, erabiltzaileak ordaindu ez arren. Neurria koherentea da Frantzian azken urteotan izandako bilakabidearekin, Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin batera pobrezia energetikoari arreta gehien eskaini dion Europako estatua baita.

2006an, Frantziako Estatuko etxebizitzen %13an aurrekontuaren %10 edo gehiago erabili zuten energia ordaintzeko. Etxean hotza eduki izana aipatzen dutenen portzentajea berriz, %11tik %15era igo zen 1996 eta 2008 bitartean. Egoera horri aurre egiteko, Parisek zenbait neurri jarri ditu abian, 2011tik indarrean dagoen II Grenelle Legean jasotakoak. Besteak beste, Habiter Mieux (Hobeto bizi) programaren bitartez etxeen efizientzia hobetzeko laguntzak ematen dituzte. Gainera, Frantziako Pobrezia Energetikoaren Nazio Mailako Behatokia sortu da, urtarril honetan lehenengo mintegia egingo duena.

Espainiako Estatua, aldiz, pobrezia energetikoaz gutxien arduratzen den Europako estatuetako bat da, hainbat herrialdetako egoera konparatzen duen EPEE txostenak dioenez. Abenduan, neguko hilabeteetan argindarra ordaintzen ez dutenei hornidura ez eteteko proposamena eztabaidatu zuten Madrilgo Diputatuen Kongresuan; oposizio guztia agertu zen “neguko tregoa” ematearen alde, baina PPen botoek eragotzi egin zuten inolako neurririk hartzea.

Euskal Herrian ere ez dugu horrelakorik ikusiko negu honetan, batzuk mugitu diren arren: PSE-EEk ez-legezko proposamena aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean, ordaindu ezin dutela frogatzen dutenei argia, gasa edota ura etetea debekatzeko eskatuz. Baina proposamena ez da otsailera arte eztabaidatuko.

Gipuzkoako Aldundiari dagokionez, neurriak hartzeko borondatea erakusten du erreportaje osoan bidelagun izan dugun txostena egin izanak, baina ondorio praktikoak ez dira berehalakoan ikusiko. Ainhoa Iraola Ingurumen zuzendariak azaldu digunez, 2014an egoeraren azterketa zorrotzagoa egiteko asmoa dute, eskualdekako datuak bilduz. Azken xedea da pobrezia energetikoa pairatzen dutenentzat laguntzak bideratzea, baina hori ez da seguruenik aurten gertatuko.

Krisi ekonomikoari eta energiaren garestitzeari buelta emateko gutxi egin dezake herritar arruntak, beraz etxeko efizientzia hobetzea da geratzen den bidea, benetan egoera larriak jasaten ari ez direnen kasuan behintzat. Izan ere, azken urteetan etxeetan hobekuntzak egiteko diru-laguntzak eman izan dituzte bai Eusko Jaurlaritzak –EVEren bitartez– bai Nafarroako Gobernuak, baina EAEkoen kasuan estutasun ekonomikorik ez daukan jendeak baizik ezin ditu baliatu, Ainhoa Iraolak kritikatu duenez.

Nolanahi, iturri hori ere agortuz doa. Nafarroako Etxebizitza Sailak ez du sosik bideratuko aurten isolamendu termikoetarako, Espainiako Gobernuarekin zeukan hitzarmena ez baitu berritu. Poltsa hutsik dago, esan omen du Madrilek. EVEren webgunean, berriz, “Itxita” irakur daiteke laguntza programa guztien laukitxoen gainean. 2014an berriztatuko ote dituzten galdetzeko deitu dugunean, “ez dakigu” erantzun du, ziplo, telefonoa hartu duen pertsona berak.

Konpainia elektriko boteretsuenak Bruselan presio egiten

Joan den urrian, Europako hamar konpainia elektrikoetako buruak Bruselan bildu ziren, Europar Batasunari eskari argia egiteko: energia berriztagarrientzako laguntzak ezabatu ditzala, eta gas bidezko zentralei babesa eman diezaiela. Ondorioa, bestela, larria izan liteke, eskumako argazkian ageri den Gérard Mestrallet, Gaz de France konpainiako presidenteak esan zuenez: Europara iristen den hurrengo hotzaldi handiak kolokan jar dezake elektrizitzate hornidura. Besteak beste.

Mestralleten hitzetan, Bruselan elkartutako hamar enpresak gas bidezko zentral asko itxi behar dituzte dagoeneko krisiaren ondorioz – 50.000 megawatt guztira–; “zentral horiek ez dira lanean egongo oso negu hotza izatekotan, itzalaldi arriskua sekula ez da izan hain handia”.

Hitz horiek, eta konpainien agerraldia oro har, gogor kritikatu ditu energia berriztagarrien sektoreak. Espainiako Energías Renovables webguneak, esaterako, La amenaza del frío (Hotzaren mehatxua) izenburu ezin argigarriagoa duen artikuluan  aztertu zuen elektrizitate-enpresen jarrera. Antonio Barrero egilearen esanetan, garai batean ez zuten aurreikusi energia berriztagarriek izango zuten hazkundea, eta horregatik onartu zuten sektore horri laguntzea. Orain, berriztagarriak lehiakide handiegi bihurtu direnean, hotzaren mamua erabili nahi dute, Europak ateak itxi diezazkion haien garapenari.

Pobrezia energetikoa salatzeko elkarretaratzeak

Hainbat talderen deiari men eginda, urriaren 23an pobrezia energetikoa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten Espainiako Estatuko hainbat hiritan, tartean Gasteizen. Euskal Herrian hori izan da oraingoz kontzentrazio bakarra, baina otsailetik aurrera  EAEko hiri nagusietan hilero biltzeko asmoa du Eredu Energetiko Berri bat Bultzatzeko Plataformak. Goiko argazkian, Madrilgo elkarretaratze bat.


ASTEKARIA
2014ko urtarrilaren 19a
Més llegits
Utilitzant Matomo
Azoka
T'interessa pel canal: Energia krisia
Ucraïna deixa l'est d'Europa sense gas rus, trencat amb Gazprom
El Govern de Volodymyr Zelensky no ha renovat el seu contracte amb Gazprom i, el dimecres al matí, la companyia russa ha suspès el flux de gas per a proveir a l'est d'Europa.

2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik s'ha mobilitzat contra el pla aprovat pel Govern Basc:
"Superar l'actual model capitalista és fonamental per a trobar una sortida a l'emergència ecològica i energètica"
El Govern Basc ha aprovat el 20 de desembre la "versió provisional" del Pla Territorial Sectorial d'Energies Renovables (PTS), seguint la tradició que els projectes generadors de conflicte social s'aprovin en vespres de festa. EH Activa s'ha concentrat davant el Govern Basc el dia... [+]

“Ja no som els vostres micos”

L'organització Centri Tricontinental ha descrit la resistència històrica dels congolesos en el dossier The Congolese Fight for Their Own Wealth (el poble congolès lluita per la seva riquesa) (juliol de 2024, núm. 77). Durant el colonialisme, el pànic entre els pagesos per... [+]


Congo i cobalt
Per a què estem disposats a seguir connectats?
Ens serveix per a treure aquest últim retrat amb el crepuscle. O el marianito que acabem de demanar al cambrer de la barra de pagament en un instant. I, caramba, en la butxaca de darrere dels pantalons que volen imitar als Levi’s arriben perfectament. El mòbil també serveix... [+]

L'ONU inicia la fase final de les negociacions per a limitar la contaminació de plàstics
El cim, que recorre la ciutat de Busan, a Corea del Sud, durarà des del 25 de novembre fins a l'1 de desembre. Els països productors de petroli i els seus lobbies estan posant traves, ja que no volen limitar la producció.

Luis González Reyes
"Es imprescindible superar el capitalisme de decreixement"
La Fundació Sustrai Erakuntza va realitzar a la fi d'octubre a Pamplona unes jornades sobre el decreixement. Allí va pronunciar el seu discurs Luis González Reyes (Madrid, 1974). Es va basar en el llibre publicat en 2023 al costat d'Adrián Almazán: “Decreixement: del quin... [+]

Hem al·legat en contra del Pla Energètic de Navarra que no planifica

L'actualització del Pla Energètic de Navarra passa desapercebuda. El Govern de Navarra el va fer públic i, finalitzat el termini de presentació d'al·legacions, cap responsable del Govern ens ha explicat en què consisteixen les seves propostes a la ciutadania.

En la lectura... [+]


Muntanyes de l'Urumea Bizirik
"Les empreses eòliques venen més orgulloses als pobles petits"
Es tracta d'Erramun Galparsoro i Joxe Manuel Muñoz, veïns d'Aranoa, que han mort. Porten 22 i 30 anys, respectivament, vivint en un petit poble navarrès d'uns 440 metres d'altura que mira a la mar i té 114 habitants. Els dos formen part del recentment creat grup Urumearen... [+]

2024-10-29 | Jon Torner Zabala
Centenars d'ecologistes bloquegen a Bèlgica la fàbrica de la petroliera Total
Activistes del moviment Code Rouge han denunciat en diverses ocasions que l'empresa Total Energies està contaminant el medi ambient i perjudicant les comunitats locals per a aconseguir majors beneficis. Per això, han bloquejat la fàbrica que té a la ciutat belga de Feluy, i... [+]

Macroprojectes "obligatoris"

Últimament ens han treballat altres arguments per a convèncer-nos de la necessitat dels macroprojectes als voltants d'Euskal Herria. Em va semblar un exemple d'això l'article publicat en la web de l'EHNE de Bizkaia a un dels participants de la iniciativa Salt Ecosocial: "Per les... [+]


Jornades NEE/TEN, un veritable Pla Energètic per a Navarra

El passat 3 de setembre es va publicar en el Butlletí Oficial de Navarra l'anunci pel qual el Govern de Navarra fa pública l'actualització del Pla Energètic de Navarra. Això hauria de ser un pas important per al futur de la nostra comunitat, tenint en compte la importància... [+]


2024-10-11 | ARGIA
Jornades sobre decreixement a Pamplona del 21 al 24 d'octubre
La Coordinadora contra els grans polígons renovables en Transformació de l'Energia de Navarra convoca tres jornades per a repensar la transició energètica. En aquestes trobades es reflexionarà sobre el problema de l'energia i la necessitat d'un desglaç en el teixit social.

Notícies antigues

Ja no sé si estem colpejats per les onades de calor, si és una hipocresia de sempre o una lògica sistèmica, però la bretxa entre el que sabem, la qual cosa diem i el que fem, més enllà de la preocupació, em sorprèn, sobretot en un ambient estiuenc. Notícies, recerques,... [+]


El consum d'electricitat en l'Estat espanyol s'estanca en nivells de 2004
La Xarxa Elèctrica d'Espanya ha informat que el consum d'electricitat en l'Estat espanyol el mes de juny va ser el següent: 19.422 gigavatios per hora. És a dir, molt semblant a la dada de 2004: llavors van ser 19.384 Gigawatios.

Eguneraketa berriak daude