Gobernuek, finantza erakundeek eta patronalek, euren esklaboei indarra emateko edo, diote 2014a hobea izango dela. Tunelaren bestaldean argia ikusten dela esaten dute eta krisia jada gaindituta dagoela; enplegua ere sortuko dela diote. Baina Euskal Herrian 200.000 langabetu daude, gazteek ez dute lanik aurkitzen eta euren proiektuak aurrera ezin eramanik dabiltza. 2014a hobea izango dela diote, eta edozein ekonomialarik edo analistak daki enplegua sortzeko BPGaren %2 hazi beharra dagoela. Eta oso urrun dugu zifra hori. Langabezia denbora luzez gure artean egoteko etorri da. Kapitalismoak beraz, lan prekarietatea aprobetxa dezake, pertsona erreserba handia izango baitu, desesperazioaren infernutik ateratzeko mugikortasun geografiko eta funtzionalerako prest dagoena.
2014a hobea izango dela diote, soldatak jaisten ari diren arren, gutxieneko soldata 645 eurotan izoztu duten arren, prezioak igo diren arren… Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna handituz doa eta pentsionistek erosteko ahalmena galdu dute. 2014a hobea izango omen da, kapitalismoak sorturiko krisiak oinarrizko eskubide sozial eta laboralak txikitu dituen honetan. 2014a hobea… Baina denok pobreago, ezberdinago, koldarrago eta otzanago gara; borrokarako grina ere itzali zaigu, elkartasunik ez dugu eta “salba dadila ahal duena” pentsatzen dugu.
Kapitalismoaren kudeatzaileek eta euskal patronalak, jada prest dute 2014a igaro eta krisiak hor segitzen duela ohartzen garenerako erantzuna. 2014an krisia gainditzen ez bada, langabezia maila jasanezinetan mantentzen bada, pobreziak eta bazterketa sozialak handitzen segitzen badute, errua langileena, sindikatuena eta mugimendu sozialena izango da, euren eskubideak defendatzeagatik lan gatazkak eragin dituztelako. 2015a iritsi baino apur bat lehenago kapitalisten lelo bera entzungo dugu: 2015a hobea izango da… beraientzat, beti bezala! Uste dute langile klasea inozoa dela.
En la meva condició de professor de la UPV / EHU, moltes vegades he rebut una invitació per a impartir les conferències. Sovint per musutruk o remuneracions baixes. Per ser professor han suposat que tenia un salari digne i estable. Ningú m'ha preguntat per la situació... [+]