Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Euskalduna ez banintz, boto gehiago izango nituzkeela esaten zidaten Tuteran"

  • “Libre / ez dogmarik ez nagusirik gabe / katiximarik ez batere / nire izatea estutuko duen absoluturik ez batere / nire burua epaituko duen sententziarik ez batere / nire ametsak hilko dituen salbatzailerik ez batere / bizitza hesituko didan izorratzailerik ez batere. / Ziurtasunen bat / ziurgabetasun asko / ametsak bete zain / lagun mordoa / muxuak pila / samurtasuna gainezka / nire ninietako begiak / eta zu. / Horixe da poesia”, Milagros Rubioren hitzetan.

Milagros Rubio. (Arg: Dani Blanco)
Milagros Rubio. (Arg: Dani Blanco)

Tuterako udaletxean hartu gaituzu. Zure etxea, esateko moduan, 1979tik hona baitzaitugu zinegotzi, lehenengo udal hauteskunde haietatik.

Ni beti izan naiz gizarte mugimenduetakoa. Halakoa nintzen orduan, eta halakoa naiz gaur egun ere. Garai hartan, Ezkerrekoen Batzarra eratu zen, bai Tuteran, bai Erriberan bertan ere. Hartan ari ginela, udal hauteskundeetan parte hartzea erabaki genuen, eta, bilera batean, nire izena eman zuen baten batek. “Mila, izan dadila Mila!”. Frankismo garaian ere lanean jardun nuelako, beharbada. Jakina, Francoren garaian, auzoetan zegoen mugimendua, baina ez ginen auzo-elkarte ere, guraso-elkarte baizik; erosketa otarra garestitzearen kontrako protesta izango zen, esate baterako. Gero etorri ziren protesta horiek mugimendu bihurtu eta auzo-elkarte itxura hartzea. Orduan bai, tiro poligonoaren kontrako mugimendua izango zen, feminismoaren aldekoa… Nekez onartu nuen hautagai izatea, alaba txikia bainuen. Dena dela, baietz esan nuen, ustez legealdi bat besterik ez zela izango. Proiektua abiarazi eta kito! Ez alferrik, hemen nago oraindik, erretiratzeko zorian. Azkeneko legealdia dut. 2015ean, kito.

Emakume gutxi orduan politikaren maila guztietan ere…

Bai, ez da orain bezala, gizon-emakumeak orain ia erdibana ari baikara. Erdibana bai, baina buruak gizonezkoak dira beti edo gehienean. Tuteran, esaterako, lehenengo udal hauteskunde haietatik hona bitarte izan diren eta ez diren hautagaitza guztiak hartu eta gureak baino ez du izan emakumezkoa buru. Hemen ez dugu alkate andrerik izan oraindik! Eta jaiei hasiera emateko suziria emakumezkoak bota zuenerako ere, nahiko lan ibili genuen. Hamaika txikikeria. Tuteran, esaterako, bada tradizio bat, Aingeruaren jaitsiera [Piztuera igandeko ohitura zaharra Tuteran], mutikoek beste inork egiten ez zuena! Duela hiru-lau urte hasi dira neskak ere Aingeruarena egiten. Hamaika kontu, eta hamaika lan dugu oraindik eginkizun.

Zer dugu Tuterako zinegotzi izatea hainbeste urtez?

Hogeita hamabost mila biztanle ditu Tuterak, baina Erriberako hiriburu denez, egunez, ehun mila lagun inguru ere bildu ohi ditu. Tuterako zinegotzi izateak denbora eta interesa eskatzen ditu, biak. Zinegotzi izateak esanahi ezberdinak ditu, norberaren arabera. Batek bere burua erakunde bateko kidetzat jotzen badu, besterik gabe, era jakin batera jokatuko du. Gure kasuan, gizarte mugimenduekin guztiz loturik, guztiz bat eginik ikusten dugularik gure lana, are eta denbora gehiago eman behar dugu lanean.

“Gizarte mugimenduekin bat eginik”.

Ez dut beste modurik ikusten. Makina instituzionalak zu irenstea nahi ez baduzu, gizarte mugimenduetako parte izan behar duzu; bestela, erraza da iparra galtzea. Agintariak eta aginduak jasotzen dituztenak bereizteko moduan antolatuta dago politika. Txorakeriak dira hasieran, ikusgarri batera joateko sarrerak doan izatea, esaterako. Horretan ez dut kontzientzian kargarik: 79tik hona, inoiz ez naiz ikusgarri batera joan doako sarrera eskuan. Inoiz ez. Txorakeria dirudi, baina hortxe hasten dira “pribilegioak”. Haiei ezetz esan beharra dago. Instituzioari dagokion lana besterik ez egitea, ez du merezi. Funtzionarioei dagokie lan hori, eta merezimendu handiz egiten dutela esango nuke. Guk, aldiz, lan instituzionala ez ezik, beste lan bat dugu, gure sortzezko konpromisoa da, gizarte mugimenduekin batera lan egitea. Ezin dugu hori ahaztu, ezin dugu mugimendu horietatik urrundu.

Horretan ari zara zu Tuteran, Udalean, gizarte mugimenduekin bat.

Ni ez ezik, horretan dira Eneko, Patxi eta Ana Mari, lau kide baikara gure taldean. Gu, geure lanean, udal batzarra egiteak esan nahi du udaleko bilkuran ez ezik gizarte mugimenduekin ere biltzea, gaiak aztertzea, eztabaidatzea, ohar eta ekimen propioak erabakitzea, eta atzera udalera bihurtzea, zehaztapen guztiak udal batzarrari aurkeztera. Denbora da, beraz, eta beste gauza bat ere bai: egiten duzunak balio duela, instituzioan beste inon ari ez direnek egiten duenak bezainbeste balio duela Tuterako jendearen bizimodua hobetzeko, hiriburu honetako giza harremanak eta azpiegiturak hobetzeko, ongizatea areagotzeko…

Badira urte batzuk hiritarren parte-hartzeak indar hartu duela. Gaiak, behintzat. Bateko eta besteko unibertsitateen ikastaroetan ageri da, garai batean ez bezala.

Ez dago hiritarren benetako parte-hartzerik, salbuespenak salbuespen. Tuterako eskarmentutik ari naiz, eta Nafarroako parlamentukotik. Han, hiritarren parte-hartzerik batere ez dago, izpirik ere ez. Inork lan-bilera batean parte hartzea ez da hiritarren parte-hartzea. Udala, berriz, herritarrarengandik hurbilen dagoen instituzioa da, hurbiltasun fisiko horrek egiazko enpatia eragin beharko luke, baina ez da horrelakorik. Pentsatu ere ez. Nik, kontrakoa ikusi dut joan direneko hamarkada hauetan.

Kontrakoa?

Bai, instituzioek hiritarren parte-hartzeari lagundu beharrean, trabak jarri dizkiotela. Eta uste dut arrazoia ere garbia dela: beren asmoak hondatuko ote dizkieten beldur dira politikariak. Beldur dira. Parte-hartzeari buruz teorizatuko dizute eta hau hori eta hura, parte-hartzea arautu egin behar dela esango dizute, nahaste-borrasterik gerta ez dadin. Arazoa hori balitz, ongi, parte-hartzea egiazkoa izan dadin akordioak iritsiko genituzke. Zailtasunik ere ez dago gaur egun, kontsultak modu birtualean ere erraz egin litezke, baina parte-hartzea nola araututa dagoen ikusi, eta ez sinestekoa da. Informazio batzordeak, jendearentzat itxita! 79an hasi ginenean, esate baterako, osasunari buruzko batzordearen ardura genuen. Zer egin genuen? Araua hautsi eta osasunari nola edo hala loturik ari ziren talde guztiak gure bilkuretara deitu: denon artean egin genuen lan, batzordetan bildurik.

Nahaste-borrasterik gabe…

Eta desmasiarik gabe. Jendeari azaldu, eta arrazoiak entzuten daki. Kultura batzordea ere gure gisa hasi zen lanean. Hiritarren parte-hartzea benetakoa zen. Oraingo arauak, berriz, ez du zirrikiturik uzten: udalbatzak gaiak aztertu dituenean, botoak eman dituenean, gaia itxi duenean, herritarrari galdera: “Jendarteko inork hitz egin nahi du? Ezer esan nahi du inork?”. Hori da hiritarraren parte-hartzea? Agintariei ez zaie hiritarren parte-hartzea axola. Ez dago. Parte-hartzea murrizten ikusi dut. Garai batean, Tuteran, udalbatzak itxi egin zitzaizkien herritarrei. Jose Mari Lakarra zena eta biok ginen orduan gure taldean zinegotzi. Hiru urte eman genituen udalbatza guztietan zutik eta kartela paparretik zintzilik, udaletxea hiritarrei itxi zietelako.

Gaur egun, hiritarrari parte hartzeko aukera emango balitzaio, parte hartuko luke?

Horixe da pena. Desaktibatu egin dute gizartea. Urte askoan horretan saiatu dira, parte-hartzea boikotatzen, eta horrek gizartea desaktibatu eta zapuztu du. Normala! Nik badut esperantza, mugimendu txikiak bildu eta aurrera egingo dugula, baina ez dago erraz. Gaur egun, hala ere, eta giroa halakoa bada ere, mekanismoak abiarazi behar ditugu, parte-hartzea benetakoa izan dadin, eta udaletik hasita. Txingarra zaindu behar dugu, etorriko da sugeldoa hauspotzeko garaia.
Zu sugeldoan, su bizian beste batzuk. Castejondik Iruñera bitarteko lanak ikusi ditut, abiadura handiko trena…
Desastrea! Uharte bat egiten ari dira. Trenbide zati horrek ez du jarraipenik izanen... Azalpenik ez du, baina Gobernuan daudenek beren gisako azalpena ematen diote asmo horri, esanez geroan, noizbait, tren hori helduko dela, eta tarte hori egina ez badugu, “deskonektaturik” geratzeko arriskua dugula. Hortaz, etorkizunari begira ari direla lanean, konexioa egin beharra dela. Nik, ordea, uste dut aginte printzipiotik asko duela oraingo Gobernuko jendearen esanak. Batean eta bestean ari dira murrizketa bortitzak egiten, han eta hemen, eta, aldiz, hainbeste diru gastatu nahi dute proiektu horretan, etorkizunean “deskonektaturik” ez izateko. Irrazionala da! Ez dakit horrek ondoriorik izango duen, baina beharko luke. Jendea autoan edo autobusean doalarik, harriturik da obrak ikustean. Lehengoan, esateko, autobusean gindoazen Tuteratik Iruñera, eta jendeak ez zion obrari begirik kentzen. Ez zen jende sobera politizatua, oinezkoa besterik. “Eta nondik heldu da lan hau? Eta nora doa?”, galdetu zidaten. “Ez, ez, hau ez doa inora. Hor geldituko da lan hori!”.

Jendeak ez zekien, jendeak ez daki?

Ez daki, hori da makurrena. Uste dugu guztiok irakurtzen ditugula egunkariak, guztiok ezagutzen ditugula datuak… baina ez da horrela. Ez dakit jendea jabetuko den nolakoa den obra hori, zenbat diru ari diren alferrik gastatzen.

Euskaraz hasi gara, euskaraz egin ditugu lehen hitzak. Esana zigun Jose Ignazio Lakastak, bazenekiela euskaraz…

Jose Ignazioren [Lakasta] kontuak! Tuteran ez gara asko ez, euskaraz dakigunok. Baina egia esan, gero eta gehiago gara. Gazteen artean, batez ere. Argia ikastolako neska-mutilak dira, jakina. Adin batekoak, berriz, ez gara jende parrasta, baina bada multzo bat, euskaraz mintzo dena. Horien artean, batzuok, ikasi dugunok, gutxi gorabehera hitz egiten dugu. Beste batzuk kanpotik Tuterara etorritakoak dira. Hor duzu SKF enpresa, Eibarretik Tuterara etorritakoa 70eko hamarkadaren hasieran nonbait. Haien artean, batzuk euskaldunak ziren.

Argia ikastolaren emaitzarik ikusten duzu, beraz?

Bai, eta ez bakarrik gazteen artean. Ikastolaren ingurune osoa hartu behar duzu kontuan, euskaldun mordoxka: irakasleak, laguntzaileak. Gurasoen artean ere baduzu euskaldunen bat edo beste… Nik, Argia ikastola, SKF eta gau-eskola jarriko nituzke euskaltasunaren oinarri Tuteran. Eta gau-eskola aurretik izandako emakume bat, Carmen Añon, euskaraz erakutsi baitzuen Tuteran, Erlojuaren Etxean, orduan abandonatuta baitzegoen etxe hori [egun, bertatik botatzen dute jaien hasierako txapligua]. Horiek dituzu, nirekiko, euskararen haziak Tuteran. Eta ari da fruitu ematen.

Carmen Añonekin hasi zinen zu euskaraz ikasten.

Haren etxean. Gero, handik eskola publiko bateko gelara joan ginen. Elvira España ikastetxera. Carmen Añonekin batera, Kinku –Zinkunegi zen, inondik ere–, eta neska bat, Cristina, izan genituen irakasle.

Jose Ignazio Lakastak esan zigun: “Garai batean, Tuteran zioten Milagros Rubio ‘euskaltasunera’ aldatu zela”.

Horrek ez du gauza bat besterik esan nahi: alegia, hemen, gehiengoaren kultura erdalduna dela eta ni ere kultura horretakoa nintzela. Euskaraz ikasten hasi nintzenean, eta neure burua vasquista agertzen, bada, jendeak ez zuen bere burua nekatu nahi izan; ñabardurarik ez, “bata ala bestea” zen haien aukera, eta nik, aldiz, Nafarroako bi hizkuntzak integratu nahi nituen, bi munduak. Tuteran, askok, euskaltasuna hemendik kanpokoa zela uste zuten. Esaten ere zidaten: “Euskalduna ez bazina, boto gehiago izango zenituzke!”.

Kar, kar, kar…

Hitz horiexek, ordea! Ez zidan jende gutxik esan ere. Makurrena, arrazoi zutela. Baina nork bere bidea du, eta nik neurea.
 

Nortasun agiria

Milagros Rubio (Tutera, 1952) gazterik ari da mundu hobe baten alde lanean, gizarte mugimenduekin bat eginik. Jaioterriko udaleko zinegotzi da 1979tik, eta erretretan sartzekoa da legealdi honen amaieran. Nafarroako parlamentuko legebiltzarkide ere izan zen 1999-2003 bitartean Batzarreren izenean. Bloga ere bazuen, zartatu zioten arte. Ez du eraso bakarra: egin izan zizkioten pintadak, autoa erre… “68ko Maiatzaren alaba naiz, erdizka anarko, erdizka soziata, erdizka anti, erdizka pro. Zalantza da nire ziurtasun bakarretakoa. Feminista eta beste zenbait –ista; esaterako, antimilitarista, Bardeako Tiro poligonoaren kontrako Batzarrean. Literatura, adiskidantza, arteak eta naturaleza ditut maite”, zioen blogean, bere buruaren aurkezpen. Euskaraz ere mintzo da.

Kontzilizazioa lehen

“Orduan ez zen kontziliazio hitza erabiltzen, baina berdin-berdin bizi genuen arazoa. 2 urteko alaba nuela hasi nintzen Tuterako udalean. Gizonezkoek politikan parte hartzea normal jotzen zen. Emakumezkoak, berriz, gutxi ginen. Ni, gainera, bi urteko neskatiko baten ama izan! Jende askok ez zuen nire erabakia entenditu. Tuteran, bestalde, gizarte kontrola estua zen… ez zen erraza izan”.

Kontzilizazioa orain

“Idealik ez dago, baina gaur, esaterako, garai batean baino aukera handiagoak ditugu lana eta familia kontziliatzeko. Hasteko, dena abiarazi behar zen garai hartan. ‘Militantzia bikoitza’ esaten zuten, emakumeaz eta politikaz ari ziren, noski. Gero, ‘militantzia hirukoitza’, esaten hasi ziren: ‘euskalduna, emakumea, eta politika’. Eta, azak ontzeko, baita laukoitza ere, pentsatzen nuen nik neure artean, gizarte mugimenduetan, udal erakundean, etxean… Leku guztietan ari ginen. Uste dut gaur aurrera egin dugula, neurri batean behintzat. Neurri batean!”.

Azken hitza
Aldatu

“Jendeak esan ohi duena: ‘Ez nuke iraganean egin dudan ezer aldatuko!’. Ni ez naiz iritzi berekoa. Ez diot uko egiten neure historiari, baina gaur, erabaki beharko banu, denbora gehiago emango nukeen nire alabarekin. Ez dut esateko erreparorik. Horrelaxe da”.


T'interessa pel canal: Nafarroako politika
Joseba Asiron
“Estem negociant amb el PSN l'equiparació de la demanda i l'oferta en basca a les escoles infantils”
"Si no s'hagués arribat a un acord amb els socialistes sobre el Monument als Caiguts, l'edifici seguiria en peus i aquesta era l'única opció que nosaltres no acceptem". Així ho diu Joseba Asiron. Escolta l'entrevista completa punxant aquí.  

2024-12-18 | Leire Ibar
Creen el Consell Contra el Racisme i la Xenofòbia a Navarra
Entre les principals funcions de l'òrgan que acaben de crear es troben la creació de polítiques contra la discriminació, el foment de la participació de les associacions de migrants i minories ètniques, l'anàlisi de la situació global del racisme a Navarra i la supervisió... [+]

2024-12-13 | ARGIA
Euskarabidea comptarà amb un pressupost de 13,4 milions d'euros en 2025, un 9,7% més que l'any passat
Els partits estan negociant aquests dies en el Parlament de Navarra el tancament dels pressupostos de l'any que ve i han acordat que l'entitat encarregada de la normalització del basc tindrà 1,3 milions més que l'any passat.

2024-12-11 | ARGIA
El Govern de Navarra advoca per canviar la llei perquè el sistema sanitari no fracassi
La consellera de Salut de Navarra ha defensat la necessitat de modificar la Llei de Salut i convertir-la en una entitat pública empresarial com Osasunbidea, ja que en cas contrari "el sistema no trigarà a fracassar". Els sindicats no estan d'acord amb aquesta fórmula.

El Parlament de Navarra reafirma la seva confiança en l'associació Lantxotegi en el procés d'integració d'immigrants
Els treballadors d'aquesta entitat social han comparegut davant la Comissió d'Habitatge, Joventut i Polítiques Migratòries del Govern Basc per a explicar la seva labor. Els ponents han demanat al Govern foral més recursos públics de salut mental i habitatge digne, així com... [+]

Volkswagen: Els tancaments alemanys dissipen la preocupació a Navarra
La presidenta María Chivite ha dit estar preocupada per les notícies de Volkswagen procedents d'Alemanya, però també ha mostrat la seva confiança en la planta que la multinacional té a Pamplona perquè està complint els plans anunciats.

El Govern de Navarra aprova el Decret de Mèrits pel qual es declara "inacceptable el pas enrere"
En cada convocatòria per a la "zona mixta" de Navarra s'especificarà, de manera individual, la puntuació que s'atorga tant al basc com a les llengües estrangeres, i en la zona no vascófona no es valorarà el basc. El Consell d'Euskalgintza i l'Observatori de Drets Lingüístics... [+]

EH Bildu reclama al Govern de Navarra un pla per a rehabilitar els habitatges rurals de Navarra
La consellera Begoña Alfaro ha anunciat que nomenarà 21 municipis navarresos amb el 68,3% dels navarresos com a zones d'alta tensió. La portaveu, Laura Aznal, ha avançat que malgrat el bon acolliment de la notícia, EH Bildu demanarà a canvi de donar suport als pressupostos... [+]

2024-11-05 | Jon Torner Zabala
El Govern de Navarra inicia el procés de declaració de 21 municipis navarresos com a zones d'alta tensió
El procés iniciat pel Govern de Navarra té com a objectiu donar solució al problema de l'habitatge a Navarra. Entre els municipis que es pretén declarar d'alta tensió es troben Pamplona, Tudela, Estella, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan i Alsasua, entre altres... [+]

El Govern de Navarra presenta el projecte de pressupostos per a 2025 amb el vistiplau d'EH Bildu
EH Bildu possibilitarà per sisè any consecutiu els pressupostos del lehendakari Chivite, mitjançant l'abstenció. Si es manté l'acord actual, la proposta es formalitzarà en el Ple del 19 de desembre.

El Govern de Navarra i EH Bildu signen un acord pressupostari
El conveni garantirà una renda mínima de 1.035 euros i tindrà com a principal compromís estratègic el basc, la sanitat i l'habitatge. Per desè any consecutiu, UPN no tindrà cap incidència en els pressupostos, la llei més important de cada any.

El Govern de Navarra demana modificar la llei per a tirar endavant la polèmica mina de Sangüesa
El Govern de Navarra s'ha vist sorprès per la puntada que el projecte miner Muga de Sangüesa ha donat des de l'àmbit judicial. Així ho ha reconegut el conseller de Transició Ecològica, Mikel Irujo, al final de la seva intervenció. Ha dit que s'hauria de modificar la Llei de... [+]

L'Exèrcit espanyol nega als parlamentaris navarresos la visita al polígon de tir de les Bardenas
El portaveu de la coalició habitada, Daniel Gómez, ha denunciat que EH Bildu, Geroa Bai i Xabier Zurekin, van fer la petició al juny i que l'Exèrcit espanyol ha respost que no sense al·legar cap raó.

Ane Sánchez (Amb tu)
"Hi ha un secretisme darrere de la prohibició de la visita al polígon de tir"
El grup Zurekin Nafarroa, al costat d'EH Bildu i Geroa Bai, va sol·licitar la visita al polígon de tir de les Bardenas. L'Exèrcit li ha comunicat per correu electrònic que no serà possible aquesta assistència per motius "operatius".

Els sindicats demanen al Govern de Navarra que s'impliqui en la negociació del conveni dels centres d'atenció a la discapacitat
Els treballadors van perdre un 23% de poder adquisitiu fins que se signés l'acord de 2019, segons les fonts. La patronal ha proposat ara congelar els salaris i reduir les condicions laborals, encara que no ha avançat canvis. El PSN ha anunciat que impulsarà l'actualització de... [+]

Eguneraketa berriak daude