New York, 1913ko abenduaren 21a. Arthur Wynne izeneko kazetari ingelesak Word-cross izeneko joko berria argitaratu zuen New York World egunkarian. Wynnek berak aitortu zuenez, aitonak txikitan erakutsitako “lauki magikoak” izeneko jokoan oinarritu zen denbora-pasa berria asmatzeko. Gainera, lehenago ere antzeko jokoak argitaratu ziren. St. Nicholas haurrentzako aldizkariak hitzak laukietan idazteko jokoak argitaratu zituen 1873an. Eta 1890ean, Il Secolo Illustrato della Domenica aldizkariarentzat Giusseppe Airoldik Per Passare il Tempo jokoa prestatu zuen: lehenengoz, hitz-jokoak definizio bertikalak eta horizontalak elkarrekin gurutzatzen zituen. Baina joko sinple eta mugatua zen, lau hitz bertikal zituen eta beste lau horizontal, eta jakina, hitz guztiak luzera berekoak ziren, lau letrakoak.
Wynnek, 1913ko Santo Tomas egunean, jokoaren arrakastan funtsezko eragina izango zuen elementua erantsi zuen: hitzak bereizten zituzten hutsuneak. Lauki hutsei esker edozein luzerako hitzak sar zitezkeen, eta jokoa nahi adina zabaldu.
Baita ederki zabaldu ere. New York World Wynnen hitz gurutzatuak astero argitaratzen hasi zen, eta beste egunkari batzuek bide hari heldu zioten urte gutxian. Boston Globe, esaterako, 1917an hasi zen irakurleei hitz gurutzatuak eskaintzen. Baina fenomenoak 1920ko hamarkadan egin zuen eztanda. 1921ean New Yorkeko Liburutegi Publikoko arduradunak kexu ziren “hitz gurutzatuen eroaldiak liburutegiak jo” zituelako. Haien esanetan, moda berriaren zaleek liburutegiko hiztegi eta entziklopediak monopolizatu eta liburuen “egiazko” erabiltzaileak uxatzen zituzten.
1924an Simon and Schuster argitaletxeak lehen hitz gurutzatu liburua argitaratu zuen. Sukarra areagotu egin zen. Paradoxikoki, gaur egun hitz gurutzatuengatik ospetsua den The New York Times jokoaren aurkako gurutzadaren lehen lerroan zegoen. 1924an bertan, jarduerak “garapen mentalean inolako eraginik ez” zuela zioen egunkariak. Hurrengo urtean zera adierazi zuen: “Zorionez, hitz gurutzatuak onuragarriak ala kaltegarriak direneko galderak ez du erantzunik behar. Eroaldia azkar itzaltzen ari da, eta hilabete gutxian erabat ahaztuta egongo da”. Hilabete gutxi horiek joan ziren, baita urteak ere, eta 1929an moda erabat desagertu zela argitaratu arren, Wynneren jokoak aurrera egin zuen. The New York Timesen setakeriak 1942ra arte iraun zuen. Orduan hasi ziren oraindik munduko hitz gurutzatu prestigiodunenetakoak –eta zailenetakoak– direnak argitaratzen.
Ordurako Robert Stilgenbauer hasia zen inoizko hitz gurutzatu zabalenak prestatzen. Hamar urteko lana 1949an argitaratu zuen, eta 125.000 kopia saldu zituen. 3.185 definizio bertikal eta beste 3.149 horizontal ditu, eta gaur arte ez du inork osatu.
Washington (els EUA), 17 de juny de 1930. El Congrés dels Estats Units va aprovar la Llei d'Aranzels. La Llei Smoot-Hawley també es coneix com a Llei Wley perquè va ser impulsada pel senador Reed Smoot i el diputat Willis Hawley.
La llei va augmentar entre un 40 i un 60% els... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
La nostra mare sempre diu: “Mai he comprès per què va succeir la Primera Guerra Mundial”. No té sentit. No entén per què les antigues potències europees es van implicar en una espècie de barbàrie i no pensa en com van convèncer als joves europeus i colonials a morir... [+]
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florència, 1886. Carlo Collodi, autor de la coneguda novel·la Le avventure de Pinocchio, va escriure sobre la pizza: “Massa de pa torrat al forn amb salsa de qualsevol cosa que estigui a l'abast de la mà”. L'escriptor i periodista va afegir que aquella pizza tenia “una... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Els himnes, aquestes modalitats de cant concretes, belles i perilloses, tendeixen a estar dirigits a una comunitat. “Amics de la meva pàtria i de temporada”, comença el conegut poema de Sarrionandia. És, naturalment, un himne: heus aquí a qui es dirigeix en un to solemne... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres 1944. Una dona, de nom Dorothy, va ser fotografiada mentre realitzava labors de soldadura en el pont de Waterloo. No tenim més dades sobre Dorothy que el seu nom, però fins fa deu anys tampoc ho sabíem. La sèrie de fotografies va ser trobada en 2015 per la... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]