2.500 milioi euroko zorra berriz finantzatzeko negoziazioa hasi nahi du bankuekin.
Eroskik 22 banku hartzekodunei “birmoldaketa plan erasokorra” aurkeztu die, Vocentoren egunkarien hitzetan. Hala, Euskal Herrian, Katalunian, Galizian eta Espainiako iparraldeko zenbait eskualdetan egingo du indarra, supermerkatu txikiagoen alde. Espainiako hegoaldean berriz, saltokiak salduko ditu, oraindik balizko eroslerik ez duen arren.
Egun 2.000 saltokitik gora ditu banaketa kooperatibak eta 38.420 lagun ari dira lanean, ia herena bazkideak dira. Mondragon Taldean enpleguan pisu handiena duen enpresa da Elorriokoa.
Krisiaren aurretik higiezinen operazioetan –merkatalguneak– inbertsio handia egin zuen eta horrez gain Kataluniako Caprabo saltoki katea ere erosi zuen, hortik datorkio zorraren zati handiena.
Eroskik salmentetan etekinak dituen arren, diru kopuru handia ordaindu behar izaten die bankuei zorragatik –iaz 121 milioi euro galdu zituen–. Adreiluak ematen dizkion problemak enpresa berri batean bildu nahi ditu orain.
Zein dira hartzekodunak?
Vozpópuli webgunean Eroskiren hartzekodun nagusiak zein diren zerrendatu dute. Hala, Santanderri zor dio diru gehien (450 milioi euro), gero BBVAri (430 milioi) eta La Caixari (320 milioi). Bankuekin hasi beharreko negoziazioek bat egin dute Fagor Etxetresnen krisiarekin.
Bestalde, ekarpen subordinatuen jabe diren 40.000 lagunei 650 milioi euro zor die Eroskik. Ekarpenek kaltetutakoen plataformak blogean dio, zor dien dirua beste finantza produktu batzuekin kitatzeko “psikologikoki” prestatu nahi dituela banaketa enpresak.
Eroski Taldeak langileak botatzea kritikatu du Langile Batzordeak eta, esan, taldeak irabaziak dauzkala eta birkolokatu ditzakeela. Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoazela.
Supermerkatu handien gehiengoak egiten dituzten abusuzko jardueren zerrenda egin du elsalmoncontracorriente.es webguneak. Hauek “merkatuan duten pribilegiodun posizioa” erabiltzen dute jarduerak aurrera eramateko, Luis Azorín egilearen ustez.
Eroskik bere dendak "indartzeko" abian jarritako plan estrategikoaren barruko operazioa da, eta epe ertainera inpaktu “positiboa” izango du kooperatibaren errentagarritasunean, enpresak adierazi duenez.
Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azokak, laugarren edizioa beteko du 2016an. Aurreko urteetan bezala, Durangoko Landako gunean egingo da –aurten otsailaren 19tik 21era–, eta Durangoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eroskik babestuko... [+]
Eroskik eta Gureak taldeek elkarlanean jarriko dute martxan Azpeitian. Eskualdeko hamar pertsona ariko dira bertan lanean, eta hamarrak euskaraz mintzo dira.
Birgizarteratze programen atzean ezkutatuta, enpresa asko aberasten ari dira Espainiako Estatuko espetxeetako presoen esku-lan merkeari esker. Soldata ezdeusak kobratuta eta lan-eskubiderik gabe, 12.000 preso inguruk egiten dute lan Santander bankua bezalako enpresa handientzat.
Txomin Garciak (Laboral Kutxako lehendakaria), Agustin Markaidek (Eroskiko lehendakaria), Xabier Mutuberriak (Oronako zuzendaria) eta Javier Sotilek (Mondragon Taldeko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza alorreko lehendakariordea) Mondragon Taldeko batzorde kudeatzailea osatuko... [+]
Mondragon Taldea arazo oso larri baten aurrean dago, eta ahalik eta hoberen konpondu beharko du, ez badu hondamendi bat sortu nahi: milaka enplegu galdu eta euskal produkzio sarearen nukleo gogorra deuseztatzea.