Gasteizko kaleetako soinu-banda Hertzainak, La Polla Records eta enparauek osatzen zuten garaian sortu zen Hala Bedi irratia, 1983an. 30 urte geroago, gauza asko aldatuagatik, musikaz blai diraute irratiko uhinek. Hortaz, zer hoberik urteurrena ospatzeko omenaldi musikala baino?
Ideia horri heldu eta azken hiru hamarkadatan Euskal Herrian sortutako kanta banaren bertsioa egiteko eskatu zieten inguruko talde eta musikariei. Izaki Gardenak, Bronze, Betagarri eta abarrek beren estilora eraman dituzte Ruper Ordorikak, Itoizek edota Potatok jotako doinuak. Nostalgikoak asebeteko dituen arren, nostalgikoegiak argudiorik gabe uzteko moduko bilduma da emaitza. Gaur egun ere badago musika gau edo arratsalde bikainez gozatzeko aukera. Galdetu bestela aipatu diskoa aurkezteko Gasteizko Gaztetxean antolatutako kontzertuan izan ginenoi.
Xabier Montoiaren pop soil bezain sendoak eman zion hasiera gauari. Gasteiztarrak Luis Fernandez eta Ibon Rodriguez izan zituen lagun, txeloan eta pianoan hurrenez hurren. Ba omen zuen “etxean” jotzeko gogoa, eta hastapenean herabe xamar agertuagatik, laster hasi zen eszenatokian txoko batetik bestera mugitzen, balantza eztian, kantuen erritmo eta hitz sentikorretan murgilduta. Haatik, eserita eta gitarra eskuan zuela eskaini zigun kanturik bereziena: sekula grabatu gabeko Galderak.
Gitarra elektrikoak soilik entzun nahi zituzten entzule –izen hori merezi ez duten arren– batzuen marmar geldi ezina izan zen gaueko alderdi ilunena. Ironiaz aipatu zituen Montoiak, etetea lortu gabe. Hirukoteak eskainitako azken abestiak baina, berriketa oro estali zuen. Oso aintzat hartzekoa da BAP!! taldearen Plastikozko janariak abestiaren bertsioa. Garrasi ozenek eta beso mugimendu azkarrek batzuok bideoetan bakarrik ikusi dugun Montoia ekarri zuten gogora.
Jarraian, Sumision City Blues (SCB) boskoteak hartu zuen giroa berotzeko ardura. Blues rock bizia egiten dute gasteiztarrek, Iñaki Urbizuren jarrerari eta letrei esker punketik ere baduena. Ahotsak une batzuetan kale egin zion arren, Obligaciones taldean aritutako abeslariak maisuki gidatu zuen kontzertua, jarrera probokatzaile eta esaldi burutsuekin guztion arreta bereganatuz. Baina bi gitarrak dira protagonista behinenak. Las Victimas del Chacal-eko solo segida etengabea izan zen gaueko unerik gogoangarrienetakoa.
Ikusleak Sexty Sexers nafarrak entzuteko gogoz ginen ordurako. 2010etik lozorroan egon da Berako boskotea eta Gasteizkoa izan zen ordutik Euskal Herrian jo duten lehenengo kontzertua. Geldiuneak beste hainbat proiekturi eman dio bidea: ZaKillers, Muturbeltz, SCB, Joseba B. Lenoir… Baina hiru urteok piztu eta puztutako gogoa nabari zen taldekideengan; disko berria buruan ei duten arren, zuzenekoekin hasi nahi izan dute horri heldu aurretik. Inaxio Agara bateria batu berri zaie, eta horrenbestez, jatorrizko formaziora itzuli dira.
Indarrez gainezka igo ziren eszenatokira, gogotsu, plazaratutako disko guztietatik edaten duen errepertorio orekatuarekin. Talde osoa izaten jarraitzen dute: erritmo oinarri sendoa, gitarra-jotzaile trebeak eta hutsik egiten ez duen Mikel Larratxeren ahotsa. Taldearen rock biziak gora egin zuen etengabe, baita aurrekoa gainditzea ezinezkoa zirudienean ere. Une gorenean amaitu uste genuenean baina, etenaldia egin eta taula gainera itzuli ziren berriz, beste pare bat abesti eskaintzeko. Tamalez, ez zuten aurrekoen indarra berdintzerik izan. Baina barkatu beharko zaie, hiru urteko geldialdiaren ostean, abesti asko zor dizkigute eta.
Atzera begira jarrita –eta Gasteizen zer esanik ez– bada zer entzun eta txalotu, baina nostalgikoak nostalgiko, rock and rollak ez gaitu sekula utzi. Berako boskotea ere ez zen oso urruti joana, baina elkarrekin eta beti bezain indartsu itzuli dira berriro ere. Are you ready?
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]