Politikaren kontuak funtsean hedabideetan segitzen dituen baten gogoeta da hau, lantzean behin aparteko iturrietatik edanda ere. Politika alderdietatik haratago eta erakundeetatik honatago izan badela sinetsita dagoen baten gogoeta. Beste batzuen osagarri.
Bi urte joan dira mugarri izan zen aste hartatik. Beroaldi hark gorabeherak izan ditu gerora, hotzaldiak barne, bihotzak eta buruak tenperatura berekoak zertan izan ez duten seinale. Hortaz, apustu estrategiko berrian sartzean ona da onartzea bidea ibilian egiten dela, trantsizioz, abiadura aldakorrean, norabidea etengabe elikatuz, mugarri berriak jarriz, bidaian ikasiz, baldintzak sendotuz, eta unean uneko pozak gozatuz. Baina guztia, dagoena eta ez dagoena ere, prozesu baten barruan ulertuta, ezinbestean.
Prozesua da giltza, dimentsio bakarreko politika baino askoz gehiago. Editorial batean irakurri bezala, hiru dimentsiotako politika, bultzada sozialez, arriskuak hartuz, tabuak behingoz baztertuz, benetan zeharrekoa... aldaketarako politika, finean. Nik beste elementu bat gehituko nioke: eskala, espazioan eta denboran, bietan neurtzen delako apustu baten sinesgarritasuna, eta sinesgarria ez denak ez du gerorik oraina izan arren. Ezuste batzuk horrekin lotuak izan daitezke.
Izan ere, epe luzerako helburuak epe motzean ditu helbideak, derrigorrez. Perspektiba sinesgarria epe guztietan. Ez dezagun bide-orria gatazkaren eremura mugatu, apustu guztiek bide-orria behar dute eta!, are gehiago krisian. Etzi baino lehenago bihar delako. Hortaz, eskala beti ere, ezker subiranisten esparru desberdinak sentitzen ditut. Gasteizko Legebiltzarra, Iruñekoa, Gipuzkoako Gobernua, Ipar Euskal Herria, Udalbiltza... Eta egia esan, kosta egiten zait eragin-esparruotako hariak bide-orri argi eta oso batera biltzea. Matazatu egiten zaizkit. Jauzi handiegia, nire ustez, gaurko ezinbesteko kudeaketa pragmatiko jatorretik etzidamuko balizko Euskal Estatura. Epe guztietan bete beharreko jauzia. Hortaz, EH Bilduri dagokio bide-orri oso eta propioa lantzea, propioa.
Euskal Bidea esaten dugu orain. Euskal bide sarea esango nuke nik, jarduera politikoaren uztarrian espazioa eta denbora kateatzen dituena. Biharkoari etzikoari besteko garrantzia ematen diona, pragmatismoan jausteko beldurra uxatuz. Marra nagusietan etenik ez, eta mamia etengabe elikatuz. Hiru dimentsiotako sarea, abiadura neurrikoa. Eta, batez ere, gehiengo sozialarentzat sinesgarria. Horixe neurria.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Els últims dies han estat de gran importància per al moviment en defensa de l'habitatge i per a la lluita contra els especuladors a Barcelona. La matinada del 28 de gener, un Exèrcit de Policia va atacar sense previ avís a la Vella Massana (centre social ocupat) del barri de... [+]