Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Umeekin tabua nola gainditu

  • Ez daukagu harreman normaldua heriotzarekin, eta igartzen da. Gai unibertsalagorik ez dago, baina helduoi baliabideak falta zaizkigu umeen zalantzei aurre egiteko, batik bat gertakari zehatz baten aurrean, eta hala, haurrak babesgabe uzten ditugu. Idoia Sara irakasleak ipuinaren bitartez heriotza ikasketa curriculumean txertatzea proposatu du.  
Idoia Sarak ipuina proposatzen du heriotzaren gaira hurbiltzeko lanabes modura.Aztertu duen bibliografian aitona edo amonaren heriotzaz dihardutenak dira gehien (Aitona joan egin da, Zaintxo, Amona bizikletan...) baina badira gurasoen (Ama!, Hamabi galder
Idoia Sarak ipuina proposatzen du heriotzaren gaira hurbiltzeko lanabes modura.Aztertu duen bibliografian aitona edo amonaren heriotzaz dihardutenak dira gehien (Aitona joan egin da, Zaintxo, Amona bizikletan...) baina badira gurasoen (Ama!, Hamabi galdera pianoari...) edo, kasuren batean, ume baten (Adio, adio!) heriotza ardatz duten narrazioak.Irati Sainz de Murieta
Urtean behineko hilerriranzko txangoa egingo dute familia askok aste honetan. Horietako zenbatek utziko dituzte umeak lagun edo senideren baten etxean, heriotzarekiko harremanaz babesteko asmo onez? Ez jakin, ez baitago horri buruzko estatistikarik, jakina. Haien beharrik ere ez dago, erraz ohartzen baikara gure jendarteak begien bistatik, eta batik bat umeenetik, ezkutatu duela heriotza. 
 
XXI. mendeko mendebaldar helduok deseroso bizi ditugu heriotzarekikoak, are tabu bihurtzeraino, eta horrek isla du haurrei ematen diegun heziketan, nola familietan hala ikastetxeetan. Batez ere bigarren eremu horretan dauden gabeziak azaleratu zituen Idoia Sara nafarrak, iaz argitaratutako Heriotzaren trataera eskolan (herioaz mintzo) lanean. Karrera amaierako proiektu gisa ondu zuen Sarak azterketa, HUHEZI eskolan pedagogia ikasketak burutzeko, hain zuzen.
 
Gertakari latz batek bultzatu zuen Idoia Sara heriotzari arreta eskaintzera. Ikasketak amaitzear zegoela, bikotekidea hil zitzaion bat-batean. Horrek ikusarazi zion hezkuntza sistemak era horretako egoerak kudeatzeko duen ezintasuna: alaben ikastetxeko irakasleak berarekin harremanean jarri ziren, aholku eske, haurrekin nola jokatu behar zuten ez zekitela eta.
Prestakuntza falta
Orobat, heriotzaren pedagogia ez da kontuan hartzen irakaskuntzan. Sarak ondorioztatu duenez, gaiari buruzko bibliografia zabala dago, irakasleek uste dute eskolan landu beharreko esparrua dela, eta ikasleek txiki-txikitatik agertzen dute interesa. Orduan, zerk eragiten du ikasgeletan hain gutxitan aipatzea heriotza, eta –sarri– hain modu desegokian?
 
Irakasleak, beste edonor bezala, ez daude prestaturik heriotzari buruz hitz egiteko, horra Sararen erantzuna. Bederatzi irakasleri egindako galdeketatik ondorioztatu zuenez, heriotza hurbil egokitzean baizik ez da berba egiten gaiaz eskolan, eta halakoetan agerian geratzen dira hezitzaileen baliabide falta eta horrek eragindako segurtasun eza. Aipatzekoa da galdeketaren beraren aurrean batzuek izandako jarrera: “Baten batek ez zela eroso sentitzen aipatu zigun, eta bi pertsonak ez zuten idatziz eman, ahoz baizik, barrukoak mugitzen zitzaizkielako”. Sararen esanetan nabarmena da heriotzaz hitz egitea ez dagoela normalizatuta, ezta hezkuntza arloko profesionalengan ere. “Horregatik begitantzen zait formazioa dela bidea”, dio. 
 
Sararen galderei erantzun zieten irakasleek  ere heziketa beharra aipatu zuten. “Askok ez dute inoiz formaziorik jaso, osasun zentroetan doluari buruz banatzen dituzten esku-orriak besterik ez dituzte ezagutzen”. Gutxi batzuek hartua zuten Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak antolatutako hamabi orduko ikastaroa, gehienbat dolu prozesuan oinarritutakoa baina heriotzaren pedagogia azaletik baizik aipatzen ez duena.
Umeak babestu nahian, kontrakoa lortu
“Ongizatearen jendartean heriotza ekar dezakeen guztia (gaixotasuna, zahartzaroa…) ezkutuan mantentzen dugu”, dio Idoia Sarak. Heriotza prozesuak, gehienetan, ospitaleetan gertatzen dira, etxetik eta haurren bistatik urrun. Sararen azterketan, besteak beste, Iosu Cabodevilla psikologo nafarrak Dolua haurrengan liburuan emandako ideia hau aipatzen da: “Helduok pentsatu ohi dugu, oker pentsatu ere, haurrak babeste aldera, emozionalki ahulak direlako, heriotzak erakar dezakeen sufrimendutik aldendu behar ditugula”. 
Babestu nahi horrek aurkako efektua izaten du, ordea. Goiz edo berandu, hurbileko norbaiten heriotza egokituko zaie ume gehienei, eta une horri aurre egiteko baliabideak ukatzen badizkiegu nekez garatu ahal izango dute dolu egoerarako estrategia egokia.
Ikasgelan heriotza normaltasunez lantzea nahi luke Sarak, hilkortasunaren kontzientzia txikitatik garatzeko. Bizpahiru urte dutenetik umeek badute heriotzaren berri, haren esanahia erabat ez ulertu arren, gutxienez 10 urte bete arte. Izan ere, ez dira jabetzen ez dagoela heriotzatik itzultzerik; are gutxiago, txikienen kasuan, eurak ere hilko direla.
Ipuina, heriotzaz jarduteko tresna egokia
Heriotza curriculumean txertatu behar dela argi du Idoia Sarak, baina ez du hain garbi ikusten nola. “Unitate didaktikoak sortu? Hamabost egunez gaia aztertu eta gero beste batera pasa? Hori baino gehiago da. Nolabaiteko sentiberatasuna, ikuspegi orokor bat... Zehar-lerroa izan behar du heriotzak, baina ez da hain erraza curriculumaren zurruntasunean horretarako tokia aurkitzea”. 
Proposamen zehatza egiten du, hala ere: ipuinak erabiltzea. “Ipuinen bidez emozionalki korapilatsuak diren egoerei heldu diezaiekegu”. Ipuinek enpatia garatzeko aukera ematen dute, eta aldi berean gai labainak distantziatik bizitzea errazten diote umeari. 
Txabi Arnal EHUko irakasleak haur literaturan heriotzari eskainitako tratamendua aztertu zuen bere doktorego tesian. Bellaterra Journal of Teaching & Learning Language & Literature aldizkariari emandako elkarrizketan, idazle eta ikertzaile arabarrak zioen umeentzako literaturak oso gutxitan aipatzen duela heriotza. “Ez dago tristurarako lekurik. Arrakastaren jendartean bizi gara eta heriotza porrot modura hartzen dugu, horregatik baztertzen da”. 
 
Arnalek argiak eta itzalak atzeman ditu behatutako obretan. Gaiaren zenbait alderdi oso era egokian lantzen direla dio, baina beste batzuetan gabezi nabarmenak daudela. “Aztertu ditudan lanen ohiko ezaugarria da heriotzaren alde leunena besterik ez erakustea. Gaixotasun sendaezinak, suizidioa, eutanasia... ia erabat kanpo daude. Hilotzaren deskripzioa eta denboraren edo gaixotasunaren ondorioz gorputzean gertatzen diren aldaketak ere lantzeko deserosoak dira”.
Gakoa, zintzotasuna
Heriotza zahartzaroarekin lotzen dute txikienek. Komeni da haur txikiei azaltzea gazte izanda ere badagoela hiltzerik?, galdetu diogu Idoia Sarari. Hona arrapostua: “Gordin baino, zintzo esplikatu behar zaizkie gauzak, norberak sentitzen dituen bezala, baina galdetzen ez badute ez dut uste horretan gehiegi tematu behar denik, ezinegon handia sortzen die eta”. 
 
Hala eta guzti ere, ume txikienei zenbait gauza argi utzi behar zaiela uste du Sarak. Esate baterako, hil berri den pertsona ez dugula berriro ikusiko, edo ez dakigula non dagoen. Haurrek maiz izaten dute hizpide hildakoaren kokapen fisikoa (zerua, infernua, hilerria…). “Ohituta daude ‘zeruan dago’ entzutera, eta orduan galdetzen dute: ‘zeruan, baina non? Nik zerura begiratzen dut eta ez dut inor ikusten’. Garbi esan behar zaie zer gertatu zaion pertsona horri, eta orain gure oroitzapenetan dagoela. Hortik haratago, zeruan ote dagoen, izar bihurtu den... Umeek fantasia eraikiko dute baina azkarrak dira eta badakite bereizten zer den benetakoa eta zer ez”.
Sinesmen aniztasuna lagungarri
Familia bakoitzaren sinesmenek eragina izan dezakete heriotzaren hezkuntzan. Idoia Sararen galdetegiari erantzun zion irakasleetako batek honela zioen: “Gaur egun kultura ezberdinetako ikasleak ditugu ikasgeletan. Guztiei leku utzi beharko diegu, eta aniztasun horri probetxua atera. Niri behintzat, heriotza baten aurrean lagungarria suertatu zitzaidan”. 
 
Ifrentzua litzateke familia batek trabak jarri nahi izatea irakaslearen lanari, eskolan azaltzen diren iritziak eta familia horren sinesmenak bat ez datozenean. Edo, besterik gabe, gerta daiteke gurasoek ezustekoa hartzea eta irakaslearengana galdezka joatea, umeak azaldu dielako egun horretan heriotzaz mintzatu direla eskolan. “Azalduz gero, berehala ikusten dute beharra. Nik jarrera aldaketa nabaritu diet, holakorik egokitu zaidanean”. Jendarte osoak jarrera aldatzeko, berriz, luzeago itxaron beharko da. Ea eternitate bat ez den.

T'interessa pel canal: Heriotza
Sentiment de culpa en la mort perinatal
La filla d'AMETS Etxeberria, Aduna, va morir en el setè mes d'embaràs a conseqüència d'una llarga malaltia. En aquests casos, el sentiment de culpa és el pes que moltes dones carreguen sobre la seva esquena, la qual cosa també dificulta el dol. Etxeberria diu que el tracte... [+]

2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
"L'escola no pot donar l'esquena al tema de la mort"
La setmana passada us vam contar que en Antzuola s'ha dut a terme un procés de reflexió sobre el futur cementiri, i que alguns dels principals protagonistes han estat els nens i nenes, en línia amb la labor que estan realitzant en l'Herri Eskola entorn de la mort des de la... [+]

2024-10-23 | Jon Torner Zabala
Antzuola
Com i per a qui ha de ser un cementiri de 30 anys?
En Antzuola (Guipúscoa) s'ha realitzat una reflexió participativa sobre aquesta gran pregunta, i recentment s'han presentat les aportacions dels ciutadans que han participat en els programes oberts. Els objectius han estat, d'una banda, superar les pors i el desconeixement sobre... [+]

Navarresa activa 163 codis de suïcidi en el primer semestre de l'any
204 persones es van suïcidar l'any passat en Hego Euskal Herria, segons dades oficials. Els protocols de les administracions se centren en el seguiment de les persones potencialment exposades a suïcidi. També han destacat la importància d'informar adequadament sobre el... [+]

La GI-636 ens mata!

En primer lloc, volem fer arribar les nostres condolences als familiars i amics de la dona assassinada a principis d'agost.

Els habitants de Gaintxurizketa estem farts de la deixadesa de l'administració i dels responsables.

Els que vivim en el barri estem obligats a agafar el... [+]


Mor un home de 58 anys agredit en les festes de Baiona
La pallissa es va produir la nit de l'11 de juliol en la Plaça dels Bascos i la víctima va ser ingressada a la nit a l'Hospital de la Costa Basca, segons ha informat el procurador de Baiona Jerome Bourrier. El detingut es troba a la presó preventiva a petició de la fiscalia de... [+]

La cera: entre la vida i la mort

París 1845. L'economista i polític labortano Frédéric Bastiat (1801-1850) va escriure la sàtira Pétition donis fabricants de chandelles (La petició de les veleres). Opositor fervent al proteccionisme, va declarar amb ironia que els velers sol·licitaven protecció davant... [+]


L'associació Salhaketa informa de la defunció d'un pres en la presó de Basauri
El pres ha estat trobat mort en la seva cel·la en la nit del dijous. El Govern Basc ha dit que té indicis d'un cas de suïcidi, segons ha informat l'Executiu basc. Es tracta de la setena persona que mor des que el Govern Basc va rebre la transferència de presons en 2021.

Renda baixa factor de risc per al suïcidi
Segons els estudis, la taxa de suïcidi de les persones amb renda baixa és el doble que la de les persones amb renda mitjana o alta. La Xarxa Navarresa de Salut destaca la necessitat de parar esment a les condicions socioeconòmiques.

Materialismo histerikoa
Ihes egin

(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]


Irati Unamunzaga i Jon Arriaga. Duel perinatal
"No cal tapar el dolor, cal viure per a avançar"
El passat 9 de setembre, Nare, fill d'Irati Unamunzaga i Jon Arriaga, va morir pocs dies després del seu naixement. Des del mateix embaràs, han compartit amb els altres els agredolços camins, amb naturalitat, i han decidit fer un pas més amb el procés del duel perinatal:... [+]

Macron anuncia el seu projecte de llei sobre eutanàsia per a abril
En una entrevista concedida als periòdics Liberation i La Croix, el president francès anuncia la seva intenció de votar un projecte de llei que permeti l'eutanàsia.

Eguneraketa berriak daude