Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa
EAJ

"Sortu eta EAJren ituna behar dugu autogobernuaren arloan"

  • Bilbo, 1961. Kazetaria. Deian hasi zen lanean 1983an. Bizkaiko foru diputatua izana 21 urtez. Bertako Batzar Nagusietako lehendakari ordea da. EAJko EBBko kidea da 2012tik. Erakunde harremanetarako arduradun nagusia da alderdian. EAJren eta PSE-EEren itunaz egin dugu berba. Halere, aro berria sendoagoa izan dadin ezker abertzalearekin ituna bilatzen ei du berak.

"PSEren eta EAJren ituna berrabiatzeko osagaia da, ekonomia globala berriz ere martxan jarriko den unean gure ekonomia pizteko gasolina". (Dani Blanco)

Euskadi moderno, solidario, jasangarri eta lehiakorragoaren aldeko ituna delakoari buruz aritu aurretik, galdera bat: zer gabezia dago politikan?

Badago ulertzen ez dudan oinarrizko osagai bat: ari garen esparruan zintzotasun falta sumatzen dut; diskurtso bikoitza dago, pribatua eta publikoa. Mahai baten inguruan gauza bat esaten da, eta berehala, estrategia hutsa dela medio, planteamendu politiko berak ulertezinak bihurtzen dira. “Politikoki zuzen” lar jokatzen da, nor bere esparruan ixten da. Gauzek xumeagoak izan behar dute politikan. Hasteko, esaten eta egiten duguna ulertu behar dute herritarrek.

EAJren eta PSEren ituna hizpide: beharrez lepo sinatutako ituna ote?

Jakina. Politika posiblearen artea da. Trantsizio politiko berria bizi dugu Euskadin. Gatozen egoeratik gatoz: ezker abertzalea esklusio egoeran egon da, legez kanpo. PSE eta PP bestalde, Jaurlaritzan egotetik datoz, formula politiko arraro bat bizi ostean. EAJ berriz, lehen esperientzia oposizioan ezagutu ostetik. Eusko Legebiltzarra ez da guztiz normalizatua, baina aukera politiko guztiak bertan daude. Azken hauteskundeen emaitzek deabruzko egoera ekarri zuten, eta aurrerantzean ere egoera politikoa zaila izango da, alderdi bat liderra izan edo beste bat izan. Beraz, “normaltasunera” itzuli ostean blokeo moduko bat dago: beldur eszenikoa dago guztientzat. Ezker abertzaleak emaitza onak lortu zituen, baina egoera berrira egokitzeko beharra dauka. PSEk aldiz egur galanta jaso zuen, baita PPk ere. Madrilen nagusia izan arren, hemen protagonismoa galdu du. EAJk berreskuratu du lidergoa, baina denok sentitzen dugu bertigoa herriaren etorkizunari aurre egiteko.

Egoera politiko honek luze joko duela esan duzu. EAJren eta PSEren ituna luzerako aliantza izan daiteke beraz.

Ez. Denbora gutxi barru lau aukera politikoen arteko aliantzak izatea normala izango da, egoera honek aliantzak areagotu ditu. Itun honek alderdi guztiak birkokatu ditu herriaren normalizazio bidean. “Urtzaro” garaian bizi gara egoera berriaren aurrean: itunak egiteko orduan, lidergoa hartzeko unean. “Beharrez lepo sinatutako ituna ote?”, galdetu didazu. EAJk 27 legebiltzarkide ditu. Badakigu, eta iazko urriaren 21ean ere bagenekien. Ez dugu nagusikeriaz gobernatu nahi izan, batzuek dioten lez. Egoeraz kontziente gara lehen egunetik. Aurrerantzean, itunak izango dira batekin eta bestearekin, eta blokeoak... Aro berri baten hasieran gaude Euskadin, edo EAEn behintzat, eta horrek harreman normalizatuak izateko aukera ematen du. Bazen garaia! Hori da baloratu behar dena.

PSEk PPrekin ituna egin zuen aurreko legealdian. Gipuzkoako foru gobernuan Bilduk PSErekin orain. Zergatik ez laurak itunean? Aro politiko berria horixe litzateke, ezta?

Noski. Halaxe gura ere. Diagnosian denok ados ginen. Akordioak behar genituen, eta denok batera hobe. Zergatik ez da lortu? Hauteskundeen ostetik negoziazio komisioko kidea naiz EAJren izenean, beste alderdiei itunerako lau esparru ezarri genien eta ezinezkoa izan zen.

Zergatik?

Arestian aipatu dudan trantsizio egoeran gaudelako. Iazko urrian bakoitzak jarrera mugiezina zuen, baina urtera denok mugitu gara. Ezker abertzalea itunen esparruan mugitzen hasi da, ezkerretik. PSE berdin. Agian EAJri eskarmentu moduko bat emateko. PSE –PP ere hasia da– mugitu da birkokatzeko, horregatik eman da akordioa. Uneon denok etorkizunari begira gaude, iaz baino lasaiago nolabait. 2015etik aurrera izango diren ardatz politikoak aztertzen ari gara alderdi guztiok. Nik bi ardatz nagusi ikusten ditut: horietako batean ezker abertzalea eta EAJ lehian daude.

Ituna lau ataletan oinarritzen da: ekonomia sustatzea, zerga erreforma, erakunde publikoak eta zerbitzu publikoak. Hainbatek lehen atalaren ahulezia nabarmendu du, funtsean, ekonomiaren kudeaketa ez baitago gobernu honen esku.

Bistan da, ekonomia globala da. Krisia europarra da eta gu ez gara uharte bat. Krisitik ateratzen laguntzeko lehen osagaiak exogenoak dira. Berbarako, Alemaniako hauteskundeen emaitzek eragiten dute Europako bilakaeran, emaitzek iraul dezakete egoera. Merkelek, emaitza onak lortuz gero, bere asmo ekonomikoak apalaraziko ditu Europari begira, austeritatea gutxiagotuko du hazkundearen alde egiteko. Aldiz, galtzen badu, bere arerioek Merkel egiten ari den guztiz bestelako politika ezarri nahiko dute. Alegia, horiek guztiek gure ekonomia baldintzatzen dute, baita itun honen garapena ere. Hala ere, akordioak badu osagai garrantzitsu bat: herri honen kultura industriala ez da Ebroz haragokoa, zorionez, gure ekonomia industrian oinarritzen da. Krisi izugarriak bizi izan ditugu eta irten gara. Ituna berrabiatzeko osagaia da, ekonomia globala berriz ere martxan jarriko den unean geure ekonomia pizteko gasolina. Ituna ona da, hasteko eta behin, egoera horri erantzuteko gaitasuna duelako.

Zerga ezarpenaren oinarriak Legebiltzarrean hitzartuko direla dio itunak. Kontraesanetan bide dago oraingo ereduarekin, eskumena foru aldundiena baita.

Eusko Legebiltzarrak eskumena ere badu Zerga Harmonizazioaren esparruan, aldez aurretiko lege bat medio, baina egundo ez da erabili. Efektu desharmornizatzailerik ez baita egundo izan. Harmonizazioa erabili behar da desharmonizazioa dagoenean, ez aldez aurretik. Lege hori ez bada orain arte erabili hiru lurralde historikoetan izan diren proiektuak lerro orokor baten barruan funtzionatu dutelako da. Bizitzako beste esparrutan bezala, honetan ere badaude totem bihurtzen diren elementu diskurtsiboak.

Ituna sinatuta, orain agian PSE horretaz baliatu daiteke. Funtsean, PSEk lurralde bakarrean (EAEn) eratu nahi baitu fiskalitatearen gaia.

Ez, inola ere. Itunaren arabera batzar nagusiak dira zerga-sistemaren markoa, PFEZ edota gainerakoak berritzen dituztenak. PSEk aurreko legealdian Legebiltzarreko hainbat elementu erabili zuen fiskalitatea zehazteko. Adibidez, erabili zituen ogasunetako datuen arteko konexioa erreforma berriaren osagai substantibo bezala. Elementu horiek kontenplatuak dira oraingo legealdian, baina ez dira aplikatu beharrezkoak izan ez direlako. Zilegi da lurraldearen egitura aldatzea, lurralde historikoen eskumen fiskala Legebiltzarrean ere egotea, baina zilegi izanik ere, aldatu nahi duenak legeen markoan egin beharko du, baina ez Lurralde Historikoen Legea aldatuz. Zergak biltzeko ahalmena lurraldeetan egon beharrean Legebiltzarrean izatea gura duenak Espainiako Konstituzioaren 1. Xedapen Gehigarria aldatu behar du, baita Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa ere. Inork hori egiteko botoak baldin baditu, egin dezala.

Zergen oraingo erreforma zuzena eta bidezkoa izango al da denontzat?

Orain arte ez da desharmonizaziorik izan. EAEko zergak ordaintzaileek berdin ordaindu ditugu eta presio fiskala ere bera izan dugu. Itun honekin berdin. Badago aldaketa bat errenta esparruan ratio altuagokoek gehiago ordain dezaten, eta badaude kenketa zenbait berariaz zuzenduak eta mugatuak. Hitz bitan: errenta zerga sinplifikatzen da eta presio fiskala handiagoa izango da bere osotasunean. Aurreko legealdian gobernatu zutenek erreforman adabakiak ezartzea planteatu zuten. Oraingo aldaketa erabatekoa da.

Langabezian luzaz daudenentzat edota babesik gabeko sektoreentzat premiazkoak diren neurriak ez ei dira ikusten itunean.

Ulertu behar dugu eskubidea subjektiboa dela esklusio arriskuan daudenentzat, hauentzako diru-laguntzak berme errenten barruan daude. Gastuaren arabera aztertu dira euren egoera, zerga-ezarpenetik kanpo daude uneon. Gainerakoan, bi dira kolektibo funtsezkoak: denbora luzeko langabetuak eta gazteak. Plan espezifikoak landu dira kolektibo hauei begira.

Bake, elkarbizitza eta normalizazioaren egoera aztergai segidan. Aipatu ituna sinatu den garaian PSEk Legebiltzarreko Bake ponentziatik alde egin du.

Ez da ulergarria. ETAk egunero bortizki jotzen zuen urteetan alderdi politiko guztiok saiatzen ginen zirrikituak bilatzen egoera harekin amaitzeko. ETAk bi urte bere jarduera armatua bukatzea erabaki ondoren ez da ulergarria batzuek berba egin gura ez izatea. Gainera berba egiteari uko egitea non eta Legebiltzarrean. Ez dugu ulertzen PSEk Bake ponentziatik ihes egitea, areago beraiek eskatu baitzuten ponentzia eratzea. Paradoxikoa da gero, aurreko legealdian ponentzian egon nahi ez zuena egun berari atxikia egotea, ezker abertzalea. Areago, ezker abertzaleak urrats gehiago eman behar ditu ezinbestez, eta emango dituelakoan nago. Eta PSErena aldi bateko jarrera dela uste dut. Alegia, bi-hiru hilabete barru elkartzeko modua aurkituko dugulakoan nago.

Baikorra zara hartaz.

Konbentzituta nago. EAJ saiatuko da PSE itzularazten. Izan ere, ponentzia bada batek gura duen guztia besteak onartzea, ez du zentzurik. Bake eta elkarbizitzarako ponentziak bere mugak eta zoru etikoa ezarriak dituen arren, hain zuen ere ponentzia horretaz eztabaidatzeko da, denok elkarri entzuteko.

Zoru etikoak geruza asko baitu izan.

Arlo horretan ere beste totem bat egin da. Zoru etikoak hainbat osagai ditu noski. Gauzatutako ponentziaren oinarriak Legebiltzarreko zenbait indarrek adostuak izan dira. EH Bilduk hasieran ez zituen onetsi, baina azkenik onartu ditu, gehiengoak onartuak izan zirenez gero. Ponentzia esparru horretan eztabaidatzea onartu du. Oinarriak hauek izaki: memoriaren berreskurapena. Kritika irekia iraganari eta elkarbizitza gauzatzeko adorea sustatzea.

Non dago hurrengo urratsa emateko koska?

Adibidez, batek “terrorismoaren biktimei sostengua” dio, eta beste batek “biolentzia ororen biktimei sostengua”. Legebiltzarrak urrats handiak eman ditu hitzen nabardurei dagokienean. Badago besterik bistan da. Giza eskubideei dagozkien oinarrizko aurre-esparru politikoa landu beharra dago. Esparru horrek etorkizuneko elkarbizitza eta bakea bermatu behar ditu. Zailtasunak izango dira ezker abertzaleak orain arteko estrategia politiko-militarraren porrota onartu behar baitu. Alabaina, hori nolabait egin du. Ezker abertzaleak Sorturen bidez lortu zuen esparru politikora itzultzea eta orain esparru guztietan gizarteratu behar du. Hau da, beraiek lortu badute politikoki birgizarteratzea presoek ere lortu dezakete. Presoek beren egoera egokitu behar dute. Baina hori ezker abertzaleak egingo du “ETAk erabilitako bortizkeria okerra izan da” esango duenean.

Bortizkeria ez du alde batek soilik erabili, beste biktimak ere badaude.

Biktimak denetarikoak daude. Legebiltzarrak onartu du badaudela motibazio politikoa duten biktimak. Terrorismoaren biktimak daude, poliziaren gehiegikerien biktimak eta bestelakoak ere, bat ere gutxietsi gabe. Elkarbizitza eraiki behar dugu biolentzia guztiek egindako mina sendatzeko, biktima guztiena, baina aitortuz biktima nagusiak terrorismoak eraginda direla. Haatik, elkarbizitza berriak denon mina leundu behar du berdin.

EAJk badu autokritika egiterik?

Noski, EAJk ere autokritika egin behar du, mundu honetan autokritikarik egiten ez duenak ez dauka errealitateari aurre egiteko gaitasunik.

Harago joanez: ezin al dira herriaren normalizazio politikoa, ekonomiaren eta subirotasunaren bideak batera urratu? Noiz emango da hori EAJn?

EAJn eman ematen da hori. Guretzat lotuta daude berez, geure-geurezkoa da hori. Autogobernua eta subiranotasuna lotuta daude ongi izatearekin. Baina nik ez dut gura herrialde independentea langabezia izugarriz eta gosez. Nik nahi dut herri bat herritarrak zerbitzu publikoak eta bizitza kalitate duinekin.

Abertzaletasunaren esparrutik hala ere, subiranotasunaren bidean urrats irmoagoak eskatzen zaio EAJri.

EAJ –ahal den neurrian– bitartekoak bilatzen eta hazkundea bermatzen ari da subiranotasunaren bidean. Bitartekoak ditugu, ezker abertzaleak berak aitortzen dituenak. Kontzertu Ekonomikoa da horietako bat. Euskal estatu zati bat da. Guk zergak bildu –dirua izatea– eta gure etorkizun ekonomikoaren zati bat gure kudeaketan oinarritua egotea, herriaren osasun finantzariaren arabera, hori subiranotasunaren bidean aritzea eta joatea da.

EAJren eta ezker abertzalearen arteko itunak egiteko aukerarik izango al da?

Sorturekin hiru bilera izan ditugu azkenaldion, laster laugarrena. Oinarrizko definizio bat zertu nahi dugu. Guk autogobernuaren ponentzia berria eraman nahi dugu Legebiltzarrera, estatutu berriaren edo egoera juridiko-politiko berriaren oinarriak finkatzeko. Bide horretan sartzeko prest dauden edo ez planteatu diogu. EAE soilik? Nafarroarekin? Zazpiak bat? Gehiago definitzea eskatu diegu aro berrian abiatzeko. Pernando Barrenak Euskal Bidea aurkeztu berri du, ez dakigu zertan datzan. Guk oinarrizko osagarriak definitzea nahi dugu: zein da subjektu politikoa? Nola konpondu lurraldetasunaren arazoa?

Koldo Mediavillak “EAJren eta Sorturen arteko akordio posibleen balorea azpimarratu du”, irakurri dugu prentsan. Bai ote?

Izan beharko. Hiru bilera izan badugu, harremanak sendotzen ari diren seinalea da. Ezker abertzalearekin akordioen esparrua urratu behar dugu. Izandako bileretan azterketa batzuk partekatzen ditugu, bestetzuk ez. Neronek behingoz nahi nuke bereizten eta batzen gaituena “eguneroko” batean idaztea, batzen gaituen puntuan bildu ahal izateko. Besteak beste, herri honen soziologia ez baita luzaz aldatuko. Elkarrekin bizi behar dugu. Gauza al gara –posizio maximalistak baztertuz eta sintesia eginez– puntu hori aurkitzeko. Ez dakit herri hau nork lideratuko duen datozen hamar urteetan, baina EAJk eta Sortuk itun bat egin beharko genuke autogobernuaren esparruan.

Nafarroa subjektu politikoa al da?

Guk nafarren erabakia bere esparruan errespetatzen dugu. Gainerako euskaldunekin batera proiektu nazionalean aritzea beren esku dago, beren borondateak erabakiko du. Estrapolazioa egiten badugu, EAEko euskaldunok eskubidea daukagu geurez erabakitzeko edo espainolek ere erabaki behar al dute?


T'interessa pel canal: EAJ
El xalet d'un ex regidor del PNB de Zarautz es veu obligat a ser derrocat per la seva construcció il·legal
Després de deu anys de litigis en els jutjats, el Tribunal Superior de Justícia del País Basc ha dictaminat que el que no veien altres tribunals menors era que no es "reformés" l'antic caseriu, sinó que es va aixecar un edifici molt més gran i allunyat del lloc que li... [+]

Història de la seu del Govern a París: De les arpes de Gestapo a les mans del PNB
Després de dècades de demanda, l'històric palau situat en el número 11 de l'avinguda Marceau de París ha quedat finalment en mans del PNB. Per als jeltzales, més enllà del valor monetari, aquest edifici té un gran valor simbòlic, que els uneix de ple amb l'exili i la... [+]

PNB i JxSí eliminen l'impost a les grans empreses energètiques
Les forces de dretes d'Euskal Herria i Catalunya s'han unit al pp i a Vox per a no prorrogar l'impost, segons han confirmat.

2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar es mostra disposat a continuar liderant el PNB
Comença el procés intern del PNB. La primera fase es durà a terme entre el 20 de gener i el 2 de febrer. A partir d'avui, els afiliats del PNB podran decidir si Ortuzar seguirà al capdavant de la formació en el Congrés dels Diputats.

2025-01-10 | Gedar
Portes giratòries: Gotzone Sagardui serà la directora d'una clínica privada a Vitòria-Gasteiz
L'exconseller de Sanitat del Govern Basc ha estat fitxat per la clínica Vithas San José, després d'any i mig del seu cessament en el càrrec públic.

2024-12-17 | Euskal Irratiak
Pantxoa Bimboire
“Lantegirik gabe ez dugu Euskal Herririk eraikiko”

Pantxoa Bimboire Haritxelar, Ipar Euskal Herriko Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun berria da azarotik. Ipar Euskal Herriko ekonomia munduko pertsona ezaguna da.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Pradales aposta amb contundència pel Guggenheim d'Urdaibai i defensa que és un projecte “poc invasiu”
El patronat del Guggenheim s'ha donat un termini de dos anys per a treballar en tots els aspectes del projecte, ja que “sens dubte” cal tenir en compte que se situarà en una reserva de biosfera. Pello Otxandiano dubte de destinar 500 milions d'euros al projecte “en un... [+]

PNB: "No preguntem què faran les institucions a favor del basc, fem-ho en basc"
El 3 de desembre els partits i agents polítics publiquen les seves lectures polítiques entorn del basc. El PNB també s'ha sumat a la iniciativa sota el títol El basc, l'essència d'Euskal Herria. El partit, que porta molts anys al capdavant de les polítiques lingüístiques... [+]

Erabakitzeko eskubidearen alde egin dute EH Bilduk eta EAJk Araban ere

Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.


2024-10-31 | Julene Flamarique
El Govern espanyol acorda amb PNB i JxSí la derogació de l'impost especial sobre les companyies energètiques
Les empreses han pressionat molt en els últims temps i han advertit que “les inversions estratègiques poden estar en risc”. El president d'Iberdrola, per part seva, va assegurar fa dues setmanes que aquest impost “suposa molt poc” en els seus comptes. En el cas de la... [+]

Demanen al Govern espanyol que posi en marxa "d'una vegada per sempre" el fons per a les víctimes de l'amiant
Han passat dos anys des que es va aprovar la llei de creació de fons en l'Estat espanyol, però el govern de Pedro Sánchez encara no ha desenvolupat la normativa i no té pressupost per a dotar al fons. En el Congrés dels Diputats, tots els grups polítics li han tornat a... [+]

El PNB vota amb PP, Vox i UPN perquè Espanya aprovi a Edmundo González com a president de Veneçuela
El Congrés ha aprovat aquesta resolució amb 177 vots a favor de pp, Vox, PNB, UPN i Coalició Canària, la qual cosa demana al Govern que accepti com a president a Edmundo González, líder de l'oposició. El PNB ha trencat l'acord amb la majoria que sustenta al govern en la... [+]

2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
BEBÈS DE GEL

El nou portaveu del PNB en el Parlament Basc, Joseba Díez Antxustegi, ha considerat que el lehendakari, Imanol Pradales, "ha format un govern de dones i homes amb gran experiència, respectats en els sectors professionals i compromesos amb Euskadi". El president del partit,... [+]


Proposta de model del Matrimoni Basc de Lekeitio perquè el PNB investigui el camí de la reflexió

En 1977 es va posar en marxa l'Euskal Kopa de Lekeitio, era una època de transició. En l'època de la República, l'any 1931, les primeres Noces Basques va sortir del Batzoki. En 1964 també es va celebrar en Lekeitio el Campionat d'Euskadi de Bodas, en homenatge a Resurrecció... [+]


En Usansolo els veïns es queixen de la decisió de deixar el centre sense estació de tren
La línia L5 modificarà el traçat d'Euskotren i derrocarà algunes de les estacions afectades, entre les quals es troba la d'Usansolo. Se soterrarà el recorregut del tren i s'afegiran altres estacions. En 2022, el Govern Basc va modificar el projecte original d'aquesta línia,... [+]

Eguneraketa berriak daude