Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Galeseko gazteen herenak baino ez du erabiltzen galesa lagunekin

Errepideko oharra bi hizkuntzetan, goian ingelesez eta behean galesez.
Errepideko oharra bi hizkuntzetan, goian ingelesez eta behean galesez.

Ikerketa berrien emaitzak dituzte Galesen, besteak beste gazteei galdetu diete galesaren erabileraz. 16 eta 24 urte arteko gazteen erdiek esan dute galesez erraz hitz egiteko gai direla. Hirutik batek erabiltzen du galesa lagunekin.

Carmarthenshire Galesko hirugarren lurralde zabalena da, 180.000 biztanle ditu, eta gales hiztun kopuruaren arabera ere hirugarren lurraldea da. Morfydd Evans Pontyberem herriko posta administraria da. Garai batean, herri horretako postetxean galesa baino ez zen entzuten. The Guardianek egindako erreportajean, Evansek dio gaur egun ez dela horrelakorik: “Jende helduak oraindik beti hitz egiten du galesez, baina gazteek ez. Hitz egiteko gai dira. Eskolan ikasten dute, baina ez erabiltzea aukeratu dute. Helduok tristatu egiten gara. Gu gure kulturaz eta hizkuntzaz harro gaude, eta gehiago egin beharra dago hizkuntza babesteko”. Carmarthenshire eskualdean, 2001ean, baziren bost eremu non biztanleen %70 baino gehiagok galesa hitz egiten zuen. Gaur egun, eremu bakarrean ere ez dira iristen portzentaje horretara.

Lagunekin ingelesez egiteaz gain, interneten ere ingelesez nabigatzen dute gazteek. Pontyberem herrian hizkuntzaren aldeko borrokan dabilen Cathryn Ings-en ustez, “gazteengan dugu esperantza, baina botere erraldoia duen hizkuntzaren ondoan bizi bazara oso zaila da. Gazteak ingelesarekin bonbardatzen dituzte ordenagailu jokoetan eta sare sozialetan”. Ingsen iritziz, badira bi eragozpen galesez hitz egiteko: batetik, uste izatea galesa ez dela edonork hitz egiteko hizkuntza, eta bestetik, hiztunek euren hizkuntza mailarekiko ziurtasunik ez izatea. Akasdun galesa baino, ingeles ona nahiago dutela, alegia.

Herri berean, Pontyberem-en, kafetegian, galesez ari diren helduen ondoko mahaian gazteak ingelesez ari dira. Horietako lautik hiruk galesez egiten du egunerokoan, baina laugarrenak ziurtasun falta du, beraz laurak ari dira ingelesez.


T'interessa pel canal: Galesera
2022-11-14 | Sustatu
La versió de gala del joc Una vegada al dia és al carrer: Cwis Bob Dydd
Una vegada al dia acaba de sortir al mercat la versió de gala del joc, amb una temporada de 12 setmanes i amb el nom de Cwis Bob Dydd. El joc ha estat desenvolupat per l'empresa basca CodeSyntax, al costat de la productora gal·lesa Tinopolis, per encàrrec de la seva... [+]

El Govern demanarà als funcionaris un coneixement bàsic de Gal·les
Per a l'any 2050, el Govern de Gal·les vol que el sector públic sigui totalment bilingüe. Volen arribar a ser parlants d'un milió de gales dins de 30 anys.

Gal·les aconsegueix tenir un parlament propi i se li dona nom en la llengua local
La fins ara Assemblea Nacional de Gal·les s'ha convertit en el Parlament de Gal·les, i ha rebut el seu nomenament en la llengua gal·lesa: Senedd Cymru. L'aprovació del Parlament ha arribat després d'un procés que ha durat 21 anys. De fet, en les dues últimes dècades el... [+]

Awen Iorwerth, metge i professor gal·lès
"La gent vol ser atesa en el seu idioma quan està malalta"
Irlandesos i gal·lesos han visitat Euskal Herria. Visiten l'hospital Galdakao-Usansolo, la facultat de Medicina de la UPV i la UEU. Estan aprenent i portant a la pràctica les vies per a atendre els pacients en el seu idioma. En aquest esforç està treballant el traumatòleg i... [+]

Idioma original en sanitat
No és el mateix donar a llum en gallec que en anglès
No és el mateix entendre al nen el que diu el pediatre que no ho entengui. No és el mateix si es tracta d'una malaltia mental que si es tracta d'un professional de la salut en l'idioma original o en el segon idioma. Els gales parlants sofreixen aquest tipus de situacions com els... [+]

Elebakarrei mimikaz komunikatzeko trebezia %136 handitzen zaie

Galesi buruz umorez aritzeko twitter kontuan (Welsh Bollocks) aurkitu dugu esaldia. Hizkuntza bakarra jakiteak dituen “onurak” deskribatu dituzte.


2017-07-12 | Dabi Piedra
Hedd Wyn
Poeta gal·lès silenciat per la guerra
El poeta Hedd Wyn és un famós símbol de la llengua i les tradicions gal·leses, fins i tot cent anys després de la seva mort. Va ser assassinat al juliol durant la Primera Guerra Mundial.

Dementzia duten gaixo galestarrak euren hizkuntzan artatuko dituzte ospitalean

Ohe gainean gales hiztunak direla jarriko du, osasun langileek jakin dezaten eta hizkuntza horretan artatu ditzaten.


Galeseraren aldeko “Korrika” abiatuko da asteazkenean

"Ras yr iaith" Galeseraren aldeko Korrika abiatuko da asteazkenean. 25 herri zeharkatuko ditu iparraldetik hegoaldera, eta ostiralean amaituko da. Bigarren edizioa du ekimenak, aurrekoa orain bi urte 2014an egin zuten.


Galeseraren aldeko “Korrika” lehen aldiz ostiralean

Orain gutxi jakinarazi dute Galesen ere lehen aldiz egingo dutela "Korrika" ekainean, Ras yr Iaith izenpean (hizkuntzaren lasterketa). Ekainaren 20an izango da, ostiralean eta 22 kilometroko ibilbidean bederatzi herritatik igaroko da.


2013-08-23 | Kike Amonarriz
‘Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da

Ras yr Iaith’  da galeseraren aldeko lasterketaren izena eta lehen edizio hau behintzat, 3 egunekoa izango da.


2013-07-15 | Kike Amonarriz
Zergatik txiokatzen dugu euskaldunok euskaraz, galesdunek galesez halako bi?

"Zergatik txiokatzen dute euskaldunek, galesdunok halako bi?" tituludun artikulua argitaratu du Rhodri ap Dyfrig Aberystwyth Universityko irakasleak bere blogean, euskara darabilten kontuen kopurua eta galesa darabiltenena berdintsuak direla kontuan izanda.


Galesa tutik ere ez
The Guardian egunkariaren bertsio digitalean irakurri dugu. Errepideko seinalean ingelesez hala jartzen du euskarara honela itzuliko genukeena: “Ez sartu ibilgailu astunak”, eta galesezko itzulpena: “Ez nago bulegoan. Mesedez, itzultzeko lanak bidali”... [+]

S4C, el mirall gal·lès d'ETB
El S4C, una cadena de televisió en gallec, va celebrar el seu 30 aniversari el 2 de novembre de 2012, poques setmanes abans que ETB ho fes.

Eguneraketa berriak daude