Mantua, 1459. Pio II.a Aita Santuak kristau herrietako ordezkariak kontzilioan bildu zituen, Konstantinopla hartu zutenetik etengabe aurrera ari ziren turkiarren aurka beste gurutzada bat antolatzeko asmoz. Baina, salbuespenak salbuespen, europar buruzagiek ez zioten deialdiari jaramonik egin, beren arteko liskarretan nahasita baitzeuden. Bi salbuespenetako bat Hungariako Mattias Corvinus erregea izan zen; bestea, Valakiako Vlad II.a Tepes printzea, paldoztatzailea ezizenez ezaguna, harengan oinarrituta Bram Stokerrek 1897an Drakula pertsonaia sortu zuenetik are ezagunagoa.
Bi buruzagiek turkiarrak oso gertu zituzten eta, beraz, haiek ziren Aita Santuaren proposamenak aurre egin zezan interes handiena zutenak. Pio II.arekin bat egitea erabaki zuten eta Aita Santuak 40.000 dukat eman zizkien turkiarrak geldiaraziko zituen armada osatzeko. Aita Santuaren babes ekonomikoak adoretuta, Vladek erabaki zuen Mehmed II.a sultanak mendekotza keinu gisa exijitzen zuen zerga –10.000 dukat eta jenizaroen ejertzitorako 500 gizon– ez ordaintzea. Erdeinua ezin onarturik, sultanak Vlad hiltzeko agindua eman zuen. Horretarako, Hazma Bey general turkiarrak Valakiako printzearekin biltzeko eskaera egin zuen, akordio berri baten baldintzak adosteko aitzakian. Vladek bazekien bilera hura tranpa bat zela; etsaiei aurre hartu zien eta turkiarren ordezkaritzako kide guztiak paldoztatu zituen. Aita Santuari eta hungariar aliatuei bere asmoen berri eman gabe, printzeak Danubio ibaia zeharkatu zuen eta armada otomanoari eraso egin zion. 20.000 soldadu inguru paldoztatu zituen, paldoz eta gorpuz baso ikaragarria osatuz.
Nicola di Modrussa ordezkariaren hitzen bidez izan zuen Aita Santuak Vladek egindakoen berri: “Batzuk gurdien gurpil azpian txikituta hil zituzten, beste batzuk biluztu eta bizirik larrutu zituzten, beste batzuk txingarretan erre zituzten; gehienak paldoztatuta hil ziren, paldoak uzkitik sartzen zizkieten eta, erraiak zeharkatu ondoren, ahotik irten”.
Kristaudiaren buruzagi espiritualak moral kristauaren aurkako izugarrikeria horien berri izan zuenean, ez zuen ezertxo ere egin. Finean, helburu politikoek zuten lehentasuna, otomanoak arrastoan sartuta edukitzeak, alegia, eta gorpuz osatutako amesgaiztozko zuhaizti hura fedegabeen aurkako arma psikologiko eraginkorra zen.
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Naixement 7 de febrer de 1965. La força aèria estatunidenca va usar per primera vegada el napalma contra la població civil. No era la primera vegada que s'utilitzava gasolina gelatinosa. Van començar a llançar-se amb bombes en la Segona Guerra Mundial i, a Vietnam, la van... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]