Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Morauren arrainontzi musikala betetzen ari da

  • Duela sei hilabete ekin zion Andoni Tolosa Morauk disko berri bat osatzeko sortze prozesuari. Ez edonola ordea: pausoz pauso, inspirazioaren fruituak lagun eta jarraitzaileekin elkarbanatzen dihardu horretarako prestatutako webgunean. Hamasei abestiren zirriborroa osatu ostean, amaitutzat eman berri du Arrainentzako Himnoak proiektuko lehenengo fasea.

Gari Garaialde/ ArgazkiPress
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sei hilabetez, grabatu ahala, abestien beta bertsioak sareratu ditu hernaniarrak. Horrekin batera, 80 blog sarrera eta 13 ikus-entzunezko zabaldu ditu jada, sormen prozesuarekin loturikoak zein bestelakoak: abesti baten letraren azalpenarekin hasi eta kantautore hasiberrientzako aholkuak eskaintzeraino.

Sarean edukiak zabaltzea ez da norabide bakarreko ekintza. Abestien sorkuntza jarraitzearekin batera, Twitter eta Facebook-eko lagunek hainbat iradokizun, aholku eta iritzi emanez erantzun dute. Musikariaren hitzetan, “haiek esandakoek gidatu dute, hein handi batean, Arrainentzako Himnoak-en lehen fasea”.

Moldatu eta hobetu

Kantu guztiak banan-banan hartu eta moldatzea izango da bigarren faseko ardura. “Lehen baino txukunago” grabatu ondoren, webgunera igoko ditu ostera ere, oraindik behin-behinekoak izango diren bertsioak. Hiruzpalau hilabeteko lana izango dela uste du Morauk.
Proiektuari izena ematen dion Arrainentzako Himnoak kantua berriro grabatu eta igo du jada. Abesti gehienen hitzak musikariak berak sortuak badira ere, bada Mikel Peruarenaren hitzekin jantzitako bat, Pozaren Dotriña izenekoa. Horrez gain, The Smiths taldearen There Is A Light That Never Goes Out kantuaren “perbertsioa” egin du hernaniarrak.

Ibilbide luzea 24 ataletan

Abesti, bideo eta azalpenez gain, ibilbide profesionala 24 ataletan banatu eta biografia argitaratu du sarean. Crapulam Dormirae taldean hasi eta gaur arteko abenturak narratzen ditu bertan, DJ lanetan emandako gauak, edota SGAEk dirua ordaindu zionekoa, besteak beste.
Ibilbide oparoa du musikari hernaniarrak, baina ez zaizkio oraindik indarrak agortu. Proiektuaren bigarren fasea hasi berri du, eta beste batzuk etorriko dira atzetik. Ezin jakin noiz amaituko den, baina bukatu artean, jarraituko du ziur webgunea berri berrienez hornitzen.


T'interessa pel canal: Andoni Tolosa 'Morau'
2018-05-18 | Lander Arretxea
Andoni Tolosa 'Morau'
"En obrir el disc he vist que molta gent necessita compartir el que ha viscut en les tasques de vigilància"
El cantautor hernaniarra Andoni Tolosa ‘Morau’ va començar a passejar amb ella tots els matins per l'Alzheimer de la seva mare. En cada sessió es va fer una foto i l'Alba va decidir difondre-la per la xarxa amb el nom d'Alperrak ''. Ha donat el mateix nom al disc que ha escrit... [+]

Bada sekula epeltzen ez den kafe bat

Kafea eta Galletak. Noiz: martxoaren 14a. Non: Astra, Gernika. Musikariak: Morau eta Beñardo.


2014-12-02 | Lander Arretxea
Morau i Beñardo
"És el temps dels grans himnes, però ens interessen més les històries de les persones"
Morau compte en el seu blog del mateix nom les aventures de dos anys de crear himnes per als peixos. Després de les aportacions dels seus amics, i després d'una infinitat de versions, ha reunit en un disc a Beñardo, amb el qual ha reunit 16 cançons. En la tertúlia, igual que... [+]

Andoni Tolosa 'Morau':
"Ironiak samurtasuna babesteko balio du"
Kalamidade handi eta txikiei abestu die Andoni Tolosa Morauk Agotak taldearekin batera argitaratu duen Kalamidadiak disko berrian (Gaztelupeko Hotsak). Hamabi kantu inteligente dira, algara baino irribarre txikia eragiten dutenak.

Eguneraketa berriak daude