Langile klasearen gehiengoak eta herritarrek oro har, udako oporraldiez ahal izan duten neurrian gozatu duten bitartean, kapitalismoak atsedenik hartu gabe egin du lan. Etekinak pilatzen segitzeko erasoaldian neurri berriak diseinatzen aritu da. Orain, oporretatik bueltan, langileek eta herri sektoreek ondorioak jasango dituzte. Hala, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), munduko kapitalismoaren zerbitzura dagoen erakunde nagusienetakoak, Espainiako Gobernuari eskatu dio soldatak %10 jaitsi ditzala. Era berean, murrizketa gehiago exijitu du laguntza sozialetan, BEZa igotzea ere bai, baita pentsioak gehiago jaistea ere. Eta, zinikoak, ez dute lotsarik esateko neurri horien helburua “ekonomia eta enplegua sustatzea” dela. Aitzitik, Cristine Lagardek gidatzen duen erakunde ultrakapitalistak egindako aurreikuspenek diote 2018 arte langabezia ez dela %26tik jaitsiko. Aldaketa horiek lortzeko sindikatu eta enpresarien arteko adostasuna behar dela dio NDFk.
Europar Batzordeak estrategia hori babestu du. Espainiako patronal handiak ere, CEOEk –euskal patronalak barne–, horren alde egin du. Espainiako Gobernuak lan arloko legedian aldaketak iragarri ditu, soldatetan eta lanaldietan malgutasun gehiago lortzeko. Iruñeko eta Gasteizko gobernuek, praktikan, Madrilen diseinaturiko estrategia onartu izan dute. Madrildik murrizketa gehiago egiteko asmoa dute, eta Espainiako Ministroen Kontseiluak berriz oporretara joan aurreko bilkuran onartu zuen egunero 2,4 milioi euro gastatzea armak erosteko. Hegazkinak, helikopteroak, gudaontziak eta gerrarako gurdiak erosi nahi zituen.
Orain, sindikatuen, langileen eta herri sektoreen ordua iritsi da. Ekintza bateratuen bidez, langileen eta herritarren kontraeraso antikapitalista diseinatu behar da, berezkoak ditugun eskubideak aintzat hartuz, gure soldatak, laguntza sozialak eta enplegua errespetatzea exijitzeko.
El passat 5 de desembre, el pp va presentar en el Parlament de Navarra una proposició de llei per a desvincular els processos de funcionarització dels llocs de Secretaria i Intervenció de les entitats locals de Navarra. Si això succeís, al voltant de 30 persones... [+]
L'emprenedoria està de moda. El concepte ha cobrat força i s'ha estès molt més allà del vocabulari econòmic. Just do it: fes-ho sense més. Però no ho oblidem: el lema ve del món de la propaganda. És la disfressa de la paraula ser compradors actius? Els empresaris actuals... [+]