The Guardian egunkarian, David Bellosi irakurri diogu nola ingelesek gero eta joera apalagoa duten bigarren hizkuntza ikasteko.
Artikulugileak ingelesez baino hitz egiten ez zen txikitako Londres du gogoan. Gaur egun, autobusean ondokoek paxtuera edo hindia, zer hitz egiten duten asmatu nahian ibiltzen da; Londres hizkuntza anitz hitz egiten den hiriburu bihurtu da.
Ikasketa datuek kezkatzen dute ordea kazetaria. Gaztetxoek eskoletan gero eta gutxiago ikasten dute bigarren hizkuntza, 1990eko hamarkadaz geroztik ikasle kopururik baxuenak dituzte gaur egun. Unibertsitateak ez dabiltza hobeto, goitik behera egin dute bigarren hizkuntzak ikasteko eskaintzek.
Kazetariaren iritziz, gero eta ingeles gehiagok uste dute ingelesaz gain ez dutela bestelako hizkuntzarik behar. Erromatarrak ekarri ditu gogora Bellosek. Haiek ez omen ziren hain inozoak izan. Inperioko ia biztanleria osoa elebiduna zen. Ingelesek hizkuntza berriak ikasteko ezer ez egitea asmakizun berria da, aurreko zibilizazioek egin ez zutena.
Bellosek onartzen du hizkuntza bakarra exijitzen zuten jendarteak egon direla; XVII. mende erdialdetik XIX. mendera arteko Japonia adibidez, baina Bellosek dio oraingo ingeles gazteei ez litzaiekeela gustatuko Japonian garai hartan munduarekiko komunikazioa debekatzen zuen jarrera hura.
Easyjet-en garaian (oso merke bidaiatzeko aukera ematen duen hegazkin konpainia), ingelesen jokaerak asko harritzen du. Akordatu da nola garai bateko Europako eliteak frantsesa ikasten zuen, eta era berean, nola frantsesek beste hizkuntza batzuk hitz egiten zituzten: katalana, bretoiera, alsaziera... Gaur egun, esaten da “mundu guztiak hitz egiten du ingelesa”, baina hiztun horietako ia denek beste hizkuntza bat ere hitz egiten dute. Badirudi oso talde txiki batek mundutik isolatzeko joera daukala –dio egileak–, etxean bigarren hizkuntzarik ez duten eskola ume ingelesak dira horiek. Eskoletan nekez bultzatu dituzte bengaliera, urdua edo poloniera jolastokian ikastera.
Onintza Irureta Azkune ha participat en la xerrada en nom del grup de treball d'ARGIA:
"Una de les milers de persones que componen la comunitat d'ARGIA ens ha dit recentment que a vegades la LLUM és fosca, que hi ha notícies dures que li mouen dins. Que fem una bona feina, però... [+]
Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.
-------------------------------------------
Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]
Òpera 'Tristan und Isolde'
Orquestra Simfònica de Bilbao. Adreça: Erik Nielsen.
Cor d'Òpera de Bilbao. Adreça: Boris Dujin.
Direcció d'escena: Allex Aguilera.
Solistes: Déu meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrer i G. Mungia.
... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]