Biktimekiko errespetua
harturik ideario
Urquijo jauna gurutzadara
doa amorru-jario.
Pablo ta Jone ere zentzuak
biktimak direla dio
ta haiekiko errespetuak
ez al du berdin balio?
Inkisidore berri bat dabil
euskal jaietan barrena
hark eskatu du bilbotarrena
eta laudiotarrena.
Epaile batek onartu berriz
besapean zekarrena
eta ez dakit larriagoa
ez ote den bigarrena.
Zalantza gabe serioa da
berez zor den begirada
baina mina ere umorez hartzen
ohitu egin gara jada.
Jaun hauengandik aske izateko
egin behar da bultzada
ta bitartean festetarako
maskota berri bat bada.
Doinua: Frantses euskaldun bat.
XV. Campionat de Copa
On: En el gaztetxe Hiruputzu (Zarautz)
Quan: 22 de desembre
Oblics: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi i Oihana Arana.
... [+]
Danel Goikolea Arrasateko bertsolaria urtarrilaren 14an joan da. Hil baino ordu batzuk lehenago, bertso sorta kantatu hau zabaldu zuen lagunen artean. Umore handia darabil eta Pablo Milanesen Yolanda kantu ezagunaren hoskidetasunarekin jolasten du: Holanda du izenburu sortak,... [+]