Hogeita hamar urte baino gehiago igaro diren arren, “Berunezko Urteak”, hau da, 1970eko hamarkadan Italia astindu zuen eskuineko nahiz ezkerreko indakeria politiko uholdeak oraindik zauri irekia dira gure herrialdearen historian.
Epaiketa asko egin diren arren, sistema judizialak funtsean huts egin du urte haietan benetan gertatu zena jakiteko ahaleginean. Samin handia eragiten du oraindik inork zigorrik jaso ez izanak 1969an Milango Piazza Fontanan neofaxistek egindako triskantzagatik (17 hildako eta 88 zauritu banketxe batean lehertutako bonba baten eraginez), Italian terrorismoaren aroa abiarazi zuena, eta 1974an Bresciako Piazza della Loggian jazotakoagatik (8 hildako eta 102 zauritu sindikatuen manifestazio batean leherrarazitako bonba baten eraginez). Halaber, itzalguneak daude Brigate Rosse (Brigada Gorriak) taldeak 1978an DC alderdiko presidente Aldo Moro bahitu eta hil zueneko auzian eta, oro har, zerbitzu sekretuetako zenbait kidek talde subertsibo neofaxistekin zeukaten harremanean (laguntza aktiboa? Babesa?). Beste gertaera batzuk ere ez dituzte sekula erabat argitu. Sistema politikoari dagokionez, nahiz eta ikerketa batzorde parlamentario bat sortu (1988tik 2001era lanean aritu zena), ez da gai izan aldeen arteko baketzean lagunduko luketen elementuak eskaintzeko.
1992-93an ustelkeriaren aurka epaileek abiarazitako ikerketek (“Mani Pulite” edo “Esku Garbiak” delako operazioak) sistema zaharraren gainbehera eragin zuten, eta horren ondoren agertutako alderdien jokabidea bereziki zaila da onartzen gaur egun ere. Orduan sarraskien biktimen egia eta justizia eskakizunei erantzuteko aukera zabaldu zen eta, horrekin batera, italiar politikan benetako aldi berri bat abiatzeko aukera. Zentzu horretan, batzorde parlamentarioak erakutsi zuen politikariak erabat ezgauza izan direla iraganeko zatiketak eta hausturak gainditzeko.
Ondorioz, Berunezko Urteei buruzko diskurtso publikoak gorabehera eskizofrenikoak dauzka oraindik ere: batetik, gertatutakoa ezabatzeko eta ahazteko tentazioa etengabea da eta, bestetik, aldizka, iragana politikoki erabiltzen da egungo alderdi politikoen balizko interesen arabera. Estatuaren prozesu eta ekimen politikoek ez dute zirrikiturik zabaldu urte haietako “oroimenaren aurkako” jarrera politikoetan. Jarrera horiei eusten zaie oraindik eskuinean nahiz ezkerrean, eta behin eta berriro azken mendeko lerratze ideologiko berberak proposatzen dira (Berlusconik antikomunismoren erretorikaren baliabidea etengabe erabiltzea horren adibide garbia da). Beraz, Berunezko Urteak “divisività” edo “zatiketa” ideologiko eta antropologiko horren azken atal gisa ere interpretatu litezke (terminoa Enrico Rusconi politologoak erabili zuen lehenengoz). Hau da, besteren diskurtsoari zilegitasuna kentzeko ohitura horrek Italiako historia osoa hartzen du, Batasunetik hasi eta gaur egun arte.
Estatuak erantzun instituzionalik eman ez duenez, gizarte zibila izan da Berunezko Urteak memoria kolektiboan irudikatzeko eta berregiteko ahalegina eskatu duena. Batetik, biktimen eta senitartekoen elkarteek gertatutakoaren oroimena atxikitzeko egin duten lana oso garrantzitsua izan da eta, hala, hein baten behintzat, Estatuaren borondaterik eza konpentsatu du. Bestetik, kultura eta arte ekoizpena ere funtsezkoa izan da. Oroitidazki, testigantza, film, nobela, telesail... ugari egin dituzte, italiar gizartea hausnarketarako tresnez hornitzeko ahaleginean eragin handia izan dutenak. Lan horietako batzuek oraindik itxi ez diren zaurien arazoa hutsaltasunik gabe lantzea lortu dute eta, horrenbestez, justizia ekintza publiko bihurtu dira.
Demokrazia pluralistetan ez da posible eta ez da komeni iraganaren memoria partekatu bat izatea, baina Italian benetako arazoa da oroimenaren aurkakoak etengabe konspirazio teoriez elikatzen direla testuinguru opaku batean (dokumentu asko Estatu sekretu izendatu dituzte) eta, beraz, teoria horiek ezin dira gezurtatu ala egiaztatu. Iraganeko gertaerei buruzko egia jakiten bada eta Estatuak nahiz garaiko agintariek terrorismoan izan zuten parte-hartzea argitzen bada soilik izango da posible oroimenaren aurkako jarrera politikoen eragina mugatzea eta urte haiei buruzko hausnarketa prozesu berria abiaraztea. Prozesu horren bidez ez da nahitaez memoria partekatua sortuko, baina gehiengoak onartutako premisetan oinarritu behar du eta besteen arrazoiak kontuan hartzen jakin behar du.
Egileaz:
Leonardo Cecchini Aarhus Unibertsitateko irakaslea (Danimarka) da. Bere ikerketa esparrua bi eremutan kokatzen da: literatur teoria, eta historia eta azterketa kulturalaren artean. Italiar literaturan aditua da, eta memoriaren eta narrazioaren inguruan ikertzeaz gain, indarkeria politikoaren irudikapenei buruzko lanak ere argitaratu ditu.
Festa i rebel·lia. Història Oral del Rock Radical Basc
Javier 'Jerry' Corral
Libros, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ va ser alumne de la primera promoció de Periodisme de la UPV/EHU, al costat de molts altres rostres... [+]
La mar plena or de
Dani Martirena
Imatges: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
El lector que s'endinsi en aquest llibre tindrà moltes sensacions. Crida l'atenció el color or i la blancor de les lletres de la superfície, amb una... [+]
Migrants
Issa watanabe
Editorial 1545, 2024
-------------------------------------------
L'editorial 1545, a la qual no coneixia, ha traduït i publicat en 2024 el llibre Migracions d'Issa Watanabe. Narra el procés migratori que duu a terme un grup d'animals i ens mostra... [+]
UN SENZILL DETALL
Adania Shibli
Traducció: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Durant aquests dies, un soldat israelià bombardeja amb drons a hospitals, escoles, camps de refugiats palestins com si es tractés d'un videojoc,... [+]
L'hivern sempre m'ha succeït melancòlic. Era temps de mirar per la finestra i de recordar. Una burocràcia ineluctable entre la tardor i la primavera, pintar de nou en blanc sobre un parament vertical per a reflectir el que es vulgui. No és només assumpte meu, als quals... [+]
Surf de vela ràpid Home. Una tràgica història
familiar Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Surf de vela ràpid Home. Alison Bechdel és conegut per la primera publicació de la novel·la gràfica Una tràgica història... [+]