Euskal musika taldeek behar besteko espazioa dute?
Ez naiz sekula nekatuko Euskal Herriko musika taldeei dena zor diegula esateaz. Horren herri txikia izanik, hemen dugun talde kopurua harrigarria da, eta oro har, maila ere ona da estiloz estilo. Kanpoko musika estimatu eta goresten den garaian, uste dut geure zilborrari pixka bat gehiago begiratu beharko geniokeela, hamarkada pare bat atzerago egin zen bezala. Euskal Herriko musika eszena zinez interesgarria da, gaztea, trebatua eta osasun onekoa. Horregatik, gehiago babestu beharko genuke, argitalpenak eskuratuz, kontzertuetara joanez, banden ekarpenari arreta jarriz.
Urtean argitaratzen diren euskal diskoen zerrenda biltzen duzu. Zerrenda gero eta luzeagoa da, zein diagnosi egingo zenuke?
Azken urteetan, batez beste 300 lan plazaratu dira gurean. Beraz, argitalpenek gora egin dute, batetik, talde askoren lehen urratsa maketa izan beharrean diskoa edo EPa bihurtu delako. Bestetik, aurrerabide teknologikoek grabazioak erraztu dituztelako. Eta Internet ere mugarri izan da lanak sarean jartzeko. Formatuei dagokienez, ohiko jewel box eta digipack formatuek bizirik jarraitzen dute, baina beheranzko joeran daude. Biniloa geroz eta estimatuagoa da, eta formatu digitalak ere berebiziko garrantzia du. Disko ukigarria desagertuko ez den arren, mp3 sortadun karpetak, disko digital gisa ezagutzen direnak, izango dira etorkizuneko argitalpenak. Bestalde, nabarmendu behar da urtetik urtera soinu kalitatea eta sormena maila onean mantentzen direla.
Garaiei lotuta al dago euskal eszena?
Hemengo musika eszena askotarikoa eta aberatsa da, horrela defendatzen dugu Harrobia Lantzen ekimenaren urrats bakoitzean. Musika estiloen oreka gertatu da gurean, eta modak desagertu ez diren arren, estilo oso ezberdinak jorratzen dituzten bandak bizi dira elkarrekin. Ziurrenik rock musika izango da nagusi, baina pop musika (komertziala zein indie gisakoa) indarra hartzen ari da. Noski, skacore dantzagarriak herriko plazak betetzen ditu eta nerabe iraultzaileen gustuak bereganatzen. Punk eszena ere badago, bereziki Gipuzkoa eta Bizkaian. Musika beltzak ere badu lekua, hazten ari den reggae eta hip hop korronte interesgarriari esker. Aldiz, heavy metal musikak iraganeko oihartzuna apaldu eta oreka egoki bat topatu du, taldeek zein zaleek gustuko dutena. Azkenik, musika tradizional edo folk kutsukoak ohiko leku garrantzitsua mantentzen du gurean.
Duela gutxi sortu da euskal musikarien elkartea. Nork hitz egiten du musikarien izenean?
Elkartzea ezinbesteko bihurtu da, kulturan ez ezik, baita beste alorretan ere. Hori horrela, erabat normala da musikariek bat egitea, diskoetxeek bat egitea, musika eragileek bat egitea… Musikariei dagokienez, beraien eskubideak defendatzeko tresna egokia izan daiteke elkartea. Baina ondo definitu behar dira eskubideak. Musikariek gainontzeko langileen eskubide berberak dituztela esaten dute maiz. Alegia, okinak ogia egiten duen bezala, musikariak abestiak egiten dituela. Nire ustez, hori ikuspegi okerra da. Gainera, Espainiako SGAE elkartearen defendatzaile sutsuen tesiak etortzen zaizkit gogora. Musikarien ekarpena ofizio batetik harago doa, kultura sortzen baitute. Horrek ez du esan nahi kobratu behar ez dutenik, baina helburua ezin da izan kobratzea. Horregatik, ikusten dudanean musikari bat “errespeta nazazu, ez dut doan jotzen” esaka, urdaila nahasten zait.
Euskal musikariak elkartuta daudela uste duzu, dena den?
Eskubideak defendatzeko orduan, ados jarriko dira, seguru. Diru kontuetan zailtasun handiagoa ikusten dut. Maila apaleko taldeen artean gertatzen dena jarriko dizut adibide gisa. Talde asko kexatzen da beraien kontzertuetara ez delako jenderik etortzen. Baina talde horietako zenbat hurbiltzen dira beste taldeen kontzertuak ikustera? Babesaren aferan galdu egiten dira banda asko, eta horrek agerian utz dezake zer nolako harremana izan dezaketen elkarrekin.
Nola ikusten duzu musikarien lan egoera?
Musikatik bizi direnak oso gutxi izango dira gurean. Ehuneko oso txiki bat izango dira horiek. Egia da musikari askok beren afizioa, eta ez ofizioa, antzeko lanekin uztartzen dutela. Esaterako, musika irakasleak dira asko, edo kulturaren eremuan aritzen dira lanean. Baina aurrerago esan bezala, nik ezin dut alderatu abesti sortzaile bat makina saltzaile batekin. Musika ez dut ofizio bezala ulertzen, lan normal bat izan daitekeen arren, zilegitasun osoz.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]
Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.