Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

20 urteren buruan 200 milioi baserritar Via Campesinan

  • Nazioarteko 6. Biltzar Nagusiarekin Indonesiako Jakarta hiriburuan ospatu ditu bere 20 urteak Via Campesinak. Bi hamarkadako lanez lortu du baserritar txikien eskakizunak agintarien agendetan azaltzea, multinazionalen planen aurrean. Nork ez du aipatzen gaur elikadura burujabetza? Krisi garaiotan erreferentzia bihurtu da.

Henry Saragih indonesiarra biltzar publiko batean hizketan.
Henry Saragih indonesiarra biltzar publiko batean hizketan.

Lau egunez ekainaren 9tik 13ra bitartean burutu du nazioarteko bere 6. Biltzar Nagusia Via Campesinak Indonesiako Jakartan. Ausarta izan beharko zen pentsatzeko 1993an Belgikako Mons herrian bildutako laborari multzo haren lanak ekarriko zuela Nazio Batuen Erakundeak 2014. urtea izendatzea “Familiako etxaldeen urtea”. Ez da lortu duen emaitza bakarra, ez garrantzitsuena.

Ekaineko egun horietan Britainia Handiko The Guardian egunkariak Bi kronika eskaini dizkio Indonesiako hiriburutik bidaliak: Claire Provostek erakundearen bi hamarkadotako lana laburbildu du eta John Vidalek Via Campesinako koordinatzaile nagusia den Henry Saragih indonesiarrarekin hitz egindakoak.

1993ko maiatzean Europako Coordination Paysanne Européenne elkarteak deitu zuen Belgikako Mons herrian nazioarteko bilkura, Via Campesinaren sorrera ekarriko zuena, 1992an Amerika guztitik joanda Nikaraguako Managuan bildu ziren nekazariekin elkarlanean.

Bigarren biltzarra 1996an Mexikoko Tlaxcalan egin zuten, 2000koa Indiako Bengaloren, 2004koa Brasilgo Sao Paulon eta bosgarrena, 2008koa, Mozambikeko Maputon.  Urte horietan guztietan Via Campesinako kideak ikusi dira Cancun, Seattle edo Quebec bezalako hirietan, Munduko Merkataritza Erakundeak, Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak biltzar nagusiak egiten zituzten aldi orotan. Globalizazioa edo mundializazioa deitu den horren kontrako mugimendu anitzaren barruan Via Campesinako baserritarrek indar handia eduki baitute.

Urteotan sortu eta zabaldu dituzten ideietan nagusia izan daiteke elikadura burujabetzarena. Hedabideek gaur korriente aipatzen dituzte soberanía alimentaria, food sovereignty... munduko hizkuntza guztietan. Nahiz eta sortzaileek ondo nabarmendu nahi duten ideiaren benetako esanahia, Nazio Batuen Erakundeak munduko jende ororen eskubidetzat aipatu ohi duen elikadura segurtasunetik haratago doana.

2007an Maliko Selinguen egindako batzarrean aldarrikatu zen elikadura burujabetza dela “herriek daukaten eskubidea eskuratzeko elikagai osasuntsu eta kulturalki egokiak, metodo ekologiko eta iraunkorrez ekoitziak, eta baita herriek beren elikadura eta nekazaritza erabakitzeko daukaten eskubidea ere. Honek elikadura sistemaren eta politiken muinean kokatzen ditu jakiak ekoiztu, banatu eta kontsumitzen dituztenak, ez korporazioen eta merkatuen eskakizunak. (...) Elikadura burujabetzak dakartza harreman sozial berriak, gizonen eta emakumeen, gizarteen, talde arrazialen, klase sozialen eta belaunaldien arteko zanpaketarik eta bereizketarik gabekoak”.

Europako estatu bakar batek ere ez du kontzeptua bere gain hartu, baina 2008an Ekuadorrek txertatu zuen bere konstituzioan, eta Venezuela, Mali, Bolivia, Nepal eta Senegalek ere nazioen lehentasunetan sartu dituzte. Herrialde horiek eta beste batzuek emandako babesari esker ideiak zabaltzeaz gain lobby lana ere egiten dute Via Campesinako buruek.

Indarra eta kezkak

Annette Aurelie Desmarais Kanadako Saskatchewaneko baserritarrak idatzi omen zuen, Via Campesinaren 10. urteurrenerako liburuan, erakundeak irautea bera zuela meritu nagusia, nekazariek duten bezala. Izan ere, urte luzez ezkerreko bezala eskuineko teorikoek nekazariak desagertzera kondenatuta zeuzkaten beren analisietan.

Aldiz, munduko laborari militanteok gidaritza daramate labore transgenikoen edo lur lapurretaren kontrako borroketan. Eta munduko 90 estatutan 200 milioi lugin mobilizatzen dituzte, ia bi ziento erakundetan antolaturik.

Idazkari nagusi daukate Henry Saragih (1964) indonesiarra. Bederatzi seme-alaba hazteko gurasoek oliotarako palmondo sailetan egiten zuten lan. Henry gazteak lortu zuen unibertsitatera joan eta zientzia politikoak ikastea. Suharto diktadorea zegoela agintean, ikasle musulmanen mugimenduan hasi zuen militante lana. “Han jabetu nintzen aberatsen eta txiroen arteko leizeaz”, esan dio John Vidali.

Oso gaztetatik ezagutu ditu  Saragihk multinazionalek geroztik mundu osora hedatu duten sistema: lurren lapurreta, lekuko tribuen eta baserritarren kanporatzea, kutsadura, basoen suntsitzea, monolaboreen nagusitzea... Indonesiako Laborarien Sindikatuen Federazioa (FSPI, indonesierazko sigletan) gatazka horietan hazi eta hezi zen, gaur dauzkan 700.000 kide edukitzeraino.

Henry Saragihek berarekin batera heldutasunean sartzen ikusi duen Via Campesinak zein erronka dauzka gaur egun? GRAIN erakundean ari den Carlos A. Vicentek “Aportes a la reflexion por los 20 años de La Via Campesina” artikuluan zerrendatu ditu 14 galdera bere ustez nagusiak. Horietan nabarmenenak laburbilduko ditugu.

Hasteko, nola egin aurre korporazioei (multinazionalei), horiek daukatelarik mundu mailako aginte politikoa? Zeren “guk gobernu ‘adiskideekin’ eraikitzen ditugun elkarlanetatik haratago korporazioak baitira azken hitza daukatenak”.

Gero dator nola desegin korporazioek kontrolatzen dituzten hedabide handiek eraikitako hesia. Vicentek dioenez, “hedabide nagusiek errealitatea korporazioek agindutakoaren kapritxora ‘eraikitzen’ dute, eta gaur gizartearen parte handi bat diskurtso horiek hipnotizaturik bizi da, paradigmatzat ezarri duten kontsumitzeko ‘libertate’ horrekin, indibidualismoarekin, konkurrentziarekin eta bortizkeriarekin”.

Galdera gehiago. Nola artikulatu lana gobernu ‘adiskide’ eta aurrerazaleekin aldi berean Via Campesinaren ikur eta helburuak makurtu gabe? Nola artikulatu nekazarien lana hirietako mugimenduekin, hauek elikadura burujabetza berena egin dezaten? Nola egin aurre bizi ditugun krisiei eta aldi berean eraiki gizarte eredu berri bat? Nola eraiki gizarte bat lidergo kolektiboz gidaturik eta ez lider indibidualez?

Carlos A. Vicenteren hiru galdera, bukatzeko. Nola gelditu baserrietatik hiri handietarako ihesa, ekiteko alderantzizko bideari? Nola erantzun sistemak darabilen bortizkeriari bere tranpan erori gabe, errepresioa erabili dezan aitzakiarik eman barik?

Eta nola jokatu nazioarteko eszenatokietan aldi berean erori gabe sistemak bere baitan parte hartzera sartzeko egiten duen konbitearen tranpan? Erresistentziaren eta aurrerabideetan parte hartzearen arteko betiko dialektika, alegia.
 

Henry Saragih

Via Campesinaren Japoniako taldearen webgunetik hartutako irudian Henry Saragih indonesiarra biltzar publiko batean hizketan. “Behetik –dio Saragihk– ezagutu ditugu, ez teoriatik, jendearen eguneroko arazoak. Ikasi dugu lurra dela munduko gatazketan gakoa, sistema aberatsen mesedetan dagoela antolatuta, eta Indonesian gertatzen dena mundu mailako arazo estrukturalaren parte dela”. Saragihren analisian “bistakoa da Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa direla pribatizazioen eragile. Beren bi tresna nagusiak dira ura eta baliabideak. Iparraldearen politika da lurrak garesti eta eskuraezin atxikitzea, jendea urrutiko jakien mende edukitzeko. Horra multinazionalen kolonialismoa. Lehen lurretik bizi zen jendea orain behartuta dago atzerrira joatera. (...) Hirietako jendea erakarri nahi dugu, etxe bakoak, lanik gabeak. Borroka bera da nekazariena eta hiriko jende askorena”.


T'interessa pel canal: Laborantza
2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Cultiu del País Basc Nord
EHLG compleix vint anys sense estructures públiques en l'horitzó
Ainhize-Monjolos va celebrar el cap de setmana els vint anys de l'Associació de Cambra d'Agricultura d'Euskal Herria. El 15 de gener de 2005 es va crear l'eina per a promoure el desenvolupament dels cultius de Lapurdi, Baixa Navarra i Zuberoa, això sí, que vol ser sostenible i... [+]

El Parlament de Navarra insta el Govern d'Espanya a no implementar un acord de lliure comerç entre la UE i Mercosur
En l'escrit proposat per Zurekin, s'explica que el nou acord entre les principals entitats mercantils d'Europa i Amèrica del Sud suposaria l'anul·lació d'aranzels, perjudicant especialment els petits productors locals. UPN, EH Bildu, pp i Vox han votat a favor de la moció, mentre... [+]

2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Caseriu Urteaga-Urkulegi
Verdures, fruites i carn, diversificació com a base de la producció
Urteaga i Urkulegi són dos caserius veïns d'Itsaso (Guipúscoa), que fa anys es van unir i van posar en marxa un projecte conjunt. “Ajuntem els dos caserius i iniciem el projecte de producció, i des de l'any 2011 treball amb total dedicació”, explica Gorka Sasieta,... [+]

2025-01-09 | Julene Flamarique
L'Euskal Sagardoa, formada per Guipúscoa, Bizkaia i Àlaba, s'estén cap a Iparralde
El projecte de la Denominació d'Origen Basca ha rebut ajudes europees per a desenvolupar un pla estratègic per a 18 anys. El nord ja s'ha unit, i tant Treviño com Navarra han començat a fer passos.

Olor de boques de cultiu
S'han reprès les manifestacions dels pagesos en tot l'Estat francès. Malgrat les reivindicacions dels diferents sindicats, la primera que s'ha escoltat i que ha estat convidada en els principals mitjans de comunicació ha estat la FNSEA "dominant". Què ha de vendre? Una multitud... [+]

2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Associació Trebatu
Projecte per a impulsar el relleu en el sector primari a Guipúscoa
L'associació Trebatu porta anys en marxa en Ipar Euskal Herria, amb l'objectiu que aquelles persones que vulguin posar en marxa aquest projecte puguin formar-se prèviament. Prenent com a model el projecte d'Ipar Euskal Herria i tirant de la mateixa idea, a Guipúscoa també s'ha... [+]

Vint col·lectius donen suport a la lluita a favor de les terres de Marienia
L'agència Bouygues Inmobiliimmobilier ja té un projecte de construcció d'habitatges en la zona de Marienia, en Kanbo. Mitjançant una declaració conjunta, han expressat la seva "determinació" de dur a terme la lluita per a aconseguir la "negació del projecte" a través de la... [+]

2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Representants de Via Pagesa han estat testimonis de les violències que sofreixen els pagesos palestins
Una delegació de Via Pagesa ha visitat Palestina del 8 al 18 de desembre, convidada per la Unió de Comitès de Treball Palestí (UAWC), de la qual és membre. Amb aquest viatge, han volgut mostrar la seva solidaritat amb el poble palestí "enmig del genocidi que s'està duent a... [+]

2024-12-16 | Jon Torner Zabala
Sidra Basca
Nord i sud, tradició centenària sota el mateix barret
La Denominació d'Origen Euskal Sagardoa s'ha marcat un repte: Recollida de pomes i sidreros de tot el País Basc. “La cultura de la sidra està en tot el territori i s'han mantingut les pomes per a la sidra en tot el territori”, ens comenta Unai Agirre, coordinador de la marca... [+]

2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Producció de suc de poma d'Ozaeta (barrundia)
8.000 litres de suc de poma produïda en 900 habitants
“Trauré un suc de poma?”. Amb aquesta pregunta comença una entrevista amb els membres de l'Economat de Barrundia Koldo López Borobia, Susana López d'Ullibarri i Santi Txintxurreta. Ens hem reunit al voltant del pont de pomes i al jardí envoltat de pomeres. Això no és... [+]

2024-12-13 | Euskal Irratiak
L'ELB vol respondre solidàriament a les conseqüències de la malaltia de la llengua blava de les ovelles
El sindicat ELB crida a la solidaritat per als qui han sofert la malaltia de la llengua blava de les ovelles. En l'inici de desembre, més de 650 ovelles del departament han estat afectades. En alguns casos, els criadors han perdut desenes d'ovelles, especialment els marros... [+]

Eguneraketa berriak daude