Maiztasun txikiagoz baldin bada ere, noizean behin Fukushimako berriak iristen zaizkigu. Une honetan, esan dezakegu astero aurkitzen dutela ihes egindako ur kutsatua, eta erradioaktibitatea ez dela jaisten ari, oro har. Baina batez ere datu batek eskuratu du gure arreta: gazteen artean tiroide minbiziaren prebalentziak izan duen hazkundeak. Japoniako prefektura gehienetan 15 eta 19 urte arteko 100.000 pertsonatik batek izaten du minbizi mota hori, baina Fukushimako prefekturan batez bestekoa 6.000 ingurukoa da.
Martxoaren 11n betetzen dira zortzi urte Japoniako Fukushiman gertatu zenetik historiako istripu nuklearrik larrienetakoa. Iaz, 2018an, eskaini bazituen lau erreaktoreetatik matxuratuena omen dagoen bigarrenaren lehen irudiak, aurten robota bertan sartzea lortuta berriak eskaini... [+]