Eroritakoen Haraneko ateladako eskulturak zaharberritzeko 286.485 euroko kontu saila onartu berri du Espainiako Gobernuak. Balio artistiko urriko eskulturak dira, eta esangura historiko handikoak. Milaka preso errepublikar behartu zituzten monumentu eskergan lan egitera. Horietako asko han hil ziren eta, senitartekoen gogoari muzin eginez, hantxe ehortzi zituzten. Hildako haien arrastoak egoera tamalgarrian daude orain. Zergatik ez erabili aurrekontu hori arrasto horiek duintzeko? Edo behar gorrian dagoen beste edozein eremutarako?
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.