Mundua, gizartea, dena aldatzen da, baina badira hainbat sentimendu, emozio, sekula aldatzen ez direnak, eta, nahiz eta gaur egun esan genezakeen bizitza nahiko makinala daramagula, hunkitu egiten gaituzte.
Amodioa eta heriotza protagonistak dira Puccini-ren La bohème operan. Pariseko Quartier Latin auzoan kokatzen da ekintza, eta, hasieran alaitasunez eta kezkarik gabe (baita dirurik gabe ere) bizi den artista talde bat da protagonista. Baina bizitza alai hori tragedia bihurtzen da protagonista den Mimi tisiak jota hiltzen denean. Hau da, argumentu sinplea, baina negarra eragiten duten horietakoa. Pucciniren musika biribilak bilgarri zoragarria eman dio istorio honi . Sentimenduak asaldatu egiten dira partiturari esker. Laburbilduz, XIX. mendeko opera ederrenetako bat da, dudarik gabe.
Aldi honetan, produkzio sinple eta garbia ekarri du OLBEk denboraldi honi amaiera emateko. Oviedoko Opera Fundazioaren muntaketa honek, bere soiltasunez, erakarri eta harrapatu egiten du publikoa lehenengo momentutik. Eszenografia errealistak, azkenaldi honetan hain modan dauden keinu oniriko arrarorik gabea, sinesgarritasuna eman zion akzioari. Emilio Sagiren eszena zuzendaritza, oso eraginkorra, bestalde.
Baina goazen alde musikala aztertzera. Parmako Antzoki Regioaren Orkestra leuntasunez aritu zen uneoro, ahotsak azpimarratuz, delikadeziaz. Gure artean aski ezaguna den Miguel Angel Gomez Martinez zuzendariak (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria izan zena lehenengo garaietan) frogatu zuen kalitatezko opera-zuzendaria dela, dudarik gabe. Eta ahotsak, ongi, orokorrean. Bikain bat merezi izan zuen Inva Mula sopranoak, Mimiren rolean, modu zoragarriz aritu baitzen aria eta duetto guztietan. Ez zen hain inspiratua ibili, aldiz, Stefano Secco, Rodolfo jokatuz. Carmen Romeu soprano valentziarrak Musetta perfektua egin zuen. Gaitasun bokalak ez ezik, interpretaziorako sena ere ederki luzitu zuen. Bere Quando m’en vo (Musetta-ren bals famatua) bizi eta indarrez beterik atera zen. Simone Piazzolak Marcelo komentzigarria egin zuen, bere ahots tinbratuari esker.
Bilboko Operako Abesbatza, fin, beti bezala, eta aipamen berezi bat Leioa Kantika Koraleko umeei, bikain aritu baitziren.
Parmako Antzoki Regioaren Orkestra.
Zuzendaria: Miguel Angel Gomez Martinez.
Bilboko Operaren Abesbatza.
Zuzendaria: Boris Dujin. Eszena Zuzendaria: Emilio Sagi. Bakarlariak: Inva Mula (sopranoa), Stefano Secco (tenorea), Carmen Romeu (sopranoa), Simone Piazzola (baritonoa). Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: maiatzaren 18a.
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset Produccions, 2024
------------------------------------------------
Amb el vestit de còmic vintage, l'inici del rock and roll i les vivències de la Guerra Freda van ser testimonis d'alguns personatges de generació que, amb una crítica... [+]
Ciutat de Pols
Sal del Cotxe
Fum Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Bueno, ja s'ha acabat la moda de citar a Gramsci, podem portar-ho a aquestes línies sense acusació d'oportunisme. Més encara si els de la Sal del Coc el porten així:... [+]
Quan parlem de compositors francesos, pensem en Claude Debussy i en Ravel. Hi ha qui es diverteix, defensant l'un o l'altre com el millor compositor francès de tots els temps. Francament, dos genis han estat absoluts, a conseqüència de les circumstàncies del seu temps. Van ser... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Res hem de perdre” diuen els baztandarras. I així és. Sempre han fet música per a gaudir, jugant i jugant entre quatre músics que han anat creixent. Des que en 2008 van crear el grup,... [+]
Fa temps que vam conèixer a Aitor Bedia Hans, cantant del grup Añube. En aquella època ens reconciliem amb BEÑAT González, ex guitarrista del grup Añube. Va ser en l'època universitària, quan els dos joves de Debagoiena van venir a Bilbao a estudiar amb la música en les... [+]