Norvegia, 1030. Olaf II.a erregea hil zuten Stiklestadeko guduan, daniarren aurka galdutako tronua berreskuratzeko ahaleginean. Harald Hardrada (c. 1015-1066), erregearen anaia nerabea, gudu horretan borrokatu zen halaber, baina bizirik ihes egitea lortu zuen. Kieveko printze Yaroslav I.a Jakintsuaren zerbitzura mertzenario gisa lanean hasi zen berehala, eta jardun horretan lortutako prestigioari esker Bizantziar inperioko varangiar guardian sartu zen geroxeago.
Inperioaren zerbitzura hainbat kanpainatan aritu zen, besteak beste Sizilian. Mediterraneoko uhartean varangiar guardiak lau garaipen lortu zituen norvegiarraren aginduetara, baina horietako batek buruhauste franko eragin zion eliteko armada bizantziarrari, Harald Erregearen Saga-n bildutako kronika baten arabera. Hiribildua hartzea ezinezkoa zirudien: harresiak garaiak eta lodiak ziren, gotorlekuaren barruan putzu eta iturri naturalak zeuden biztanleak urez hornitzeko, eta nahikoa janari pilatua zuten setioari hainbat hilabetez eusteko.
Haraldek egunak eman zituen zirrikitu edo ahulguneren baten bila. Baina haren ahalegina alferrikakoa izan zen, aldiro hiribildutik hurbileko baso batera janari bila hegan joaten ziren txolarre andanei erreparatu zien arte. Bere soldaduei ahalik eta txolarre gehien harrapatzeko agindua eman zien. Behar adina txori lortutakoan, hankatxoen inguruan aurrez breatan eta sufretan blaitutako egur zati txikiak eta lastoa bildu zizkieten. Fardeltxoei su eman zietenean, txolarreak, izututa hiribildu barruko habiaren bila abiatu ziren ziztu bizian. Bidean kiskalita hil ez ziren txori gehienek etxeetako erlaitzetan zituzten habiak, eta etxe asko egurrez, lastoz edo bestelako gai sukoiez eraikita zeudenez, dozenaka sute piztu ziren bat-batean. Siziliarrak, harresiko ateak zabalduta, sutetik ihesi eta erruki eske irten ziren lehentxeago hartuezina zirudien hiritik. Haraldek bizia barkatu zien, eta hiria –edo ordu batzuk lehenago hiri izandako errauts mordoa– hartu zuen azkenean.
Lortutako garaipenek Romano III.aren esker ona ekarri zioten, baina Haraldek jaioterrira itzultzeko baimena eskatu zionean, enperadoreak uko egin zion armadako estrategarik bikainenetakoa galtzeari. Azkenik, Haraldek Eskandinaviara ihes egin zuen varangiar guardiako soldadu fidelenekin batera. 1047an, urtetan pilatutako esperientzia militarrari esker, erraz menderatu zituen daniarrak eta tronua eskuratu zuen. Hogei urtetan, Norvegiako erresuma sendotu ez ezik, beste lurralde batzuk ere begiz jo zituen Harald III.ak. Britainiar uharteak konkistatzeko saioan hil zuten 1066an, Stamford Bridgeko gudu zelaian. Ez nahastu ia milurteko bat geroago oso bestelako guduen lekuko den Stamford Bridge futbol zelaiarekin.
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.