Zientzia ere jakin-mina dela ulertzen badugu, zientzia erantzunik ematen ez duen artea dela esan dezakegu. Irakasle batek zerbait galdetu eta ikasleak erantzun bat ematen duen unetik, erantzunean jakin- mina badago bederen, ez dago okerreko erantzunik. Esan dezakegu bilakaera bat gertatu dela. Ez dago gehiago irakasle eta ikaslerik, baizik eta ikasle bilakatutako irakaslea eta irakasle bilakatutako ikaslea. Pedagogia ezezaguna denaren lurraldera igarotzeko ordaindu beharreko bidesari modura ulertzen badugu (ikus etimologia edo idatzi nuen aurreko zutabea), pentsa dezagun ikasgela bera eta munduaren arteko mugak difuminatu egiten direla, eta gela-mundu bilakatu daitezkeela. Bilakaera ematen den lekuan gertatzen da benetako ikasketa. Eta galdera nahiz erantzuna bihurtzen dira galdera-erantzuna. “Nola ez nekien oraindino...?”, esan zion lagun irakasle-ikasle batek besteari gela batean. Istant batean gertatu zen, galdera baten istant horretan, izenak aldatzeak eta lengoaiarekin lotura berriak sortzeak prozesu eraldatzailea abiatzen duten istant horretan.
Aquest text arriba dos anys tard, però les calamitats de borratxos són així. Una sorpresa sorprenent va succeir en Sant Fermín Txikito: Vaig conèixer a Maite Ciganda Azcarate, restauradora d'art i amiga d'un amic. Aquella nit em va contar que havia estat arreglant dues... [+]
El dilluns a la tarda ja tenia planificats dos documentals realitzats a Euskal Herria. No soc especialment aficionat als documentals, però el Zinemaldia sol ser una bona oportunitat per a deixar de costat els hàbits i les tradicions. Em vaig decidir per la Rèplica de Pello... [+]