Ondare komuna kudeatzen duten politikariak ez dira metafora sortzaile apartak. Garai bateko politikan ezinbestekoak ziren erretorika eta poetika ez dira sobera alor emankorrak egungo agintarien jardunean. Hori salatzen du, esaterako, hainbat molde behin eta berriz baliatzeak: bide-orria, marra gorriak...
Eta nik, ez bainuen Demokraziaren leziorik galdu nahi, marra gorrien irudia txertatu dut neure diskurtsoan. Hala, idazten hasi orduko marra gorria agertzen zait ordenagailuan, noraino ailega naitekeen jakinarazteko. Ohartua naizenez, baina, ordenagailuak ez du beti gisa berean jokatzen; hau da, hitz guztiek ez dute berdin bizi aduana gorriarekiko tentsioa.
Ustez xuxena dena okerra izaki, nonbait. Nola liteke, bestela, auzoa dudan Salburuaren izena galaraztea, edota bertako etxetik ikusten dudan Olarizu mendia ukatzea?
Euskara eta informatika uztartzeko lanetan aritu zenak ongi zehaztu zuen (nahi gabe?) Euskal Herria: Gros, Sagues edota Ulia ez bezala, gorriz salatzen dizkit pantailak egunero habitatzen ditudan etxeak.
No hi ha espais respiratoris sense parlants propis. Els parlants natius són el suport, l'oracería, el puntal i la fonamentació de les zones respiratòries.
Però comencem pel principi: què són les zones respiratòries? La paraula Arnasa és una paraula traduïda al basc per... [+]
Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.