Kataluniako Auzitegi Gorenak esan du: guraso kataluniarrek haien seme-alabek gaztelaniaz ikastea nahi badute ikasgela osoak gaztelaniaz egin beharko du. Autoek ez dute auzitan jarri 30 urteko ibilbidea izan duen murgiltze eredua (dena katalanez), baina era berean, ikasgela osoa gaztelaniaz egitera behartuko dute ikasle bakar baten eskubidea bermatzeko. Generalitateak ezetz esan du, ez duela esandakoa beteko, eta eskola katalanaren aldeko ehundik gora elkarte biltzen dituen Som Escola plataformak ere gauza bera dio. PP eta Ciutadans izan dira auzitegiaren autoak txalotu dituzten bakarrak, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP alderdi politikoek kontrako iritzia eman dute.
Orain arte, gaztelaniaz aritzea eskatu duten haurrek gainerako ikasleengandik bereizita ikasi dute. 10 ikastetxetako 17 familia baino ez dira eskaera hori egina dutenak.
Josep Maria Cervelló Som Escolako kidea da, eta haren ustez, hiru hamarkadatako murgiltze ereduak arrakasta baino ez du izan. Katalana ikastetxe guztietako hizkuntza ardatza bihurtzeak ez du gatazkarik sortu, alderantziz, elkarbizitzarako eta bake soziala lortzeko giltza izan da. Gaztelania hiztunei eta milaka eta milaka etorkinei katalan hiztunen aukera berak izateko oportunitatea eman die katalanak. Cervellóren iritziz, eskolak ezin du espazio neutroa izan. Esate baterako, ezin du guraso bakoitzaren gustuaren araberakoa izan, “nik katalanez nahi dut”, “nik gaztelaniaz”. Hanka-sartzea litzateke horrela jokatzea, eta katalanaren bidez gizartearen kohesioa lortzeko egindako ahalegina pikutara joango litzateke.
Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
El lingüista català Carme Junyent va morir el mes de setembre passat. Hem seguit aquí amb atenció el que deia sobre política lingüística, esperant que alguna vegada ens atrevim a aplicar algunes de les seves propostes. Actuava sense rebaves. En aquesta revista s'han... [+]