Hasiera batetik lortu beharrekoa elkar-ezagutza da, mugaren alde bietatik. Honek berebiziko garrantzia dauka, hainbat faktorerengatik errealitate bat baino gehiagotan banatuta bizi garelako.
Muga fisikoek, Historiako gertakariek (Frankismoa Hegoaldean/ Mundu gerlak Iparraldean), baita kultura desberdinetan bizi izanak, guk nahi ez genituen ezberdintasun filosofiko-kulturalak sortu dizkigu. Egoera politikoan ere ikus daitezke, Iparraldeak ez baitu onarpen instituzionalik, nahiz eta 200 urte diren borroka horretan, departamendu eskaera, autonomia edo instituzio berezien aldarrikapenarekin adibidez. Gaur egun oraindik mugaren bi aldeetan errealitate hauen kalteak nabarmenak dira: prepotentziazko jarrerak edo frustrazio espresioak besteak beste.
Honetaz gain, eskakizun hau nola azaldu abertzaleak ez direnei? Galdeketa, edozein herriren eskubidea dela aldarrikatu behar dugu, gurearena barne. Jendarteari independentziaren beharrizana, ondorioak, nola gauzatzen den... azaldu behar zaizkio eta sozialki legitimizatu. Nola? Iparraldean elkarleanean hainbat proiektu aurrera eraman dira, eskubide-betetzearen aldarrikapenean oinarrituz. Nahiz eta korronte politiko ezberdinetakoak izan, gai gara elkarrekin proiektuak abian jartzeko: Batera, Laborantza Ganbara, Seaska, errepresioaren aurkako mugimendua Aurore Martinen kasuarekin besteak beste. Gaitasun hau baliatu behar dugu egitasmo berrian lan egiteko.
Honez gain, azpimarratu beharra dago aro berri batean gaudela. Orain arte batzuek borroka armatua aitzaki modura erabiltzen zuten elkarrizketa saiakerak zapuzteko: ez da gehiago oztopoa. Tamalez, zenbaitek bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta testuinguru aldaketa argia egon. Gaur egun bakoitzak bere ikuspegia eta proiektua mahai gainean jarri dezake inor baztertu gabe. Elkarlanetik lortutako adostasun zabal eta indar-metaketak, eskubideak legeetan inkorporatzea ekarriko luke, hauen onartaraztea “inposaketa positiboa”-ren bidez, “legearen funtzioa elkarbizitza” delako.
Lankidetza honen adibide eta Lizarra-Garazi garaiko porrotaren ondorio nagusia, Udalbiltzaren gelditzea izan da. Euskal Herriko hautetsi guztien kolaborazioa ezinbesteko lan tresna zen “autonomian” bizitzeko: sozialki, ekonomikoki, hizkuntzari dagokionez, hezkuntzan... Mugaren alde bietan, bertako erabakiak herritarrek zuzenki izendatutako hautetsien bidez bertan hartzea alegia. Ez al da independentziaren lorpenerako tresna egokienetakoa? Aurrera eramaten baldin badugu, ez ote du ahalbidetuko instituzio legegileen sortzea?
Zaila ikusten bada ere, zenbait amets gauzatzen dira, edo behintzat egi bihurtzeko, gure esku dagoena egin behar dugu. Katalunia, Eskozia eta beste hainbat herrialdeetako haize ufadei jarraitzeko aukera dugu... onartezina litzateke ez baliatzea.
(*) Mertxe Colina Abertzaleen Batasuneko (AB) buruzagia da.
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Pantxoa Bimboire Haritxelar, Ipar Euskal Herriko Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun berria da azarotik. Ipar Euskal Herriko ekonomia munduko pertsona ezaguna da.
«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.
Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]
Qui podia preveure que en 2024 el candidat d'EH Bai, Peio Dufau –que té com a substitut a Marie Heguy-Urain–, seria diputat? La campanya i l'estratègia contra l'extrema dreta han funcionat. Ipar Euskal Herria no enviarà a cap feixista a l'Assemblea Nacional francesa. Fins... [+]
A nivell de l'Estat francès, igual o fins i tot més fort, els ciutadans han plantat cara a la ultradreta. En Ipar Euskal Herria s'ha imposat un mur als discursos homòfobs i racistes. "Hem negat a l'extrema dreta a ballar", deien els membres de la coalició d'esquerres Front Popular... [+]