Orion (Gipuzkoa) egin du batzarra Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, eta bost kide berriak aurkeztu dituzte. Gipuzkoako Zarautz eta Tolosa sartu dira mankomunitatean, Bizkaikoak Lekeitio eta Munitibar, eta Nafarroako Lesaka. Udalerri berriak eta zaharrak, denak kontuan hartuta, 216.000 herritar inguru biltzen ditu Uemak. Inoiz baino udalerri gehiago daude mankomunitatean: 69. Sortu zenean, 1991n, 14 udalerrirekin hasi zen. Mankomunitatean ez dago Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalerririk.