Pordenone (Friuli, Italia), 1900. Jacuzzi familiak jaioterritik alde egitea erabaki zuen, itsasoaz bestaldera bizibide hobea lortu asmoz. AEBetan zazpi anaiek, beren bizimodua hobetzeaz gain, beste askorena ere hobetzea lortuko zuten mende erdi geroago.
Kaliforniako Berkeleyn ezarri ziren eta anaia zaharrenak makinak maneiatzen hasi ziren lanean. Esperientzia hark lagunduta eta San Francisco inguruan egin zuten hegazkin ikuskizun batek inspiratuta, 1915ean Rachel Jacuzzi hegazkinentzako propultsio-helizeak egiten hasi zen. Urte berean Jacuzzi Brothers enpresa sortu zuen anaiekin batera, eta Jacuzzi Toothpick (Jacuzzi txotxa) izeneko helize arrakastatsua merkaturatu zuen. Berehala kabina itxiko lehen hegazkin planobakarra asmatu zuten, eta ale asko ekoiztu behar izan zituzten, AEBetako posta zerbitzuak San Franciscoko badiatik Yosemitera pertsonak eramateko hegazkin hura aukeratu baitzuen.
Baina 1921ean Giocondo anaia konpainiaren planobakarrean izandako istripu batean hil zen eta, ezbeharra gogoan, enpresak hegazkinak egiteari utzi zion. Hegazkinetako ponpa hidraulikoak egiten pilatutako esperientzia nekazaritzarako ponpak ekoizteko erabili zuten orduan. Jacuzzi ponpa berritzaileak Kaliforniako Estatu Azokako urrezko domina lortu zuen 1931n, negozio lerro berriaren arrakastaren seinale.
1943an, 15 hilabete zituela, Kenneth Jacuzziri erreuma-artritisa eta, beraz, min kronikoa diagnostikatu zioten. Candido Jacuzziren semea hidroterapia saioak hartzen hasi zen inguruko ospitale batean, baina saioek ez zuten oinazea luzaroan arintzen, eta haurra sufritzen ezin ikusita, nekazaritzarako ponpa hidraulikoa etxeko bainuontzian probatzea erabaki zuen aitak. Kennethen osasunak nabarmen egin zuen hobera, eta handik urte batzuetara gaixotasun kronikoak ez zion eragotzi enpresaren gidaritza bere eskuetan hartzea.
Doikuntza batzuk erantsita, Jacuzzik 1955ean merkaturatu zuen ponpa, eta 1968an turrustak integratuta zituen bainuontzia ekoizten hasi zen. Hasieran erabilera terapeutikoarekin lotu arren, Hollywoodeko izarrek luxu bihurtu zuten, eta 1970eko hamarkadan, spa industria modernoarekin batera, ekoizpenak eztanda egin zuen. Jacuzzitarrak 1976 arte izan ziren enpresaren jabe; hidromasaje bainuontziak ez ziren sekula konpainiaren ekoizpen lerro nagusia izan, baina haien abizena beti egongo da turrusta-bainuen plazerari lotuta.
En la cova de Maszycka, a Polònia, es van descobrir restes de fa 18.000 anys a la fi del segle XIX. Però recentment han estudiat els ossos humans utilitzant les noves tecnologies i han trobat clars indicis de canibalisme.
No és la primera vegada que un estudi arriba a... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Un grup d'investigadors polonesos ha analitzat la Casa dels Ocells del jaciment sevillà d'Itàlica i el mosaic del sòl de l'edifici ha conclòs que és la col·lecció d'ocells més petita de l'època romana.
A la casa dels ocells hi ha 33 ocells representats amb gran detall en... [+]
la Judea, segle II d. C. En un ambient confús de la província romana, es va celebrar un judici contra Gadalias i Saulos, acusats de frau i elusió fiscal. La notícia del judici va ser recollida en un papir de 133 línies en llengua grega (a la foto). Creient que es tractava... [+]
Naixement 7 de febrer de 1965. La força aèria estatunidenca va usar per primera vegada el napalma contra la població civil. No era la primera vegada que s'utilitzava gasolina gelatinosa. Van començar a llançar-se amb bombes en la Segona Guerra Mundial i, a Vietnam, la van... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]