Otsailean 234.530 langabetu zenbatu ziren Hego Euskal Herrian, biztanleria aktiboaren %17,64 hain zuzen. Prestaziorik jasotzen ez duten langabetuen kopurua 100.000tik gorakoa da jadanik, langabetuen %44. Gazteen artean eta inoiz lanik izan ez dutenen artean ere paroa handitzen ari da; belaunaldi batzuentzat etorkizuna oso iluna da eta pobreziarako bidea darama. Joan den astean manifestazio garrantzitsuak izan ziren Bilbon eta Iruñean enpleguaren alde. Krisian dauden enpresa ugariren pankartak ikusi ahal izan ziren bertan, batez ere enpresa txiki eta ertainetako langileenak. Kapitala eta administrazio publikoak salatzeaz gain, enpleguaren beharra aldarrikatu zuten eta hura defendatu, sortu eta konpartitzeko politika ekonomiko berriak eskatu zituzten.
Testuinguru horretan, harrigarriak dira EAEko lehendakariaren hitzak: egoera “deabru” honetan, “gure historia hurbilean izan dugun urterik okerrena” biziko dugula esan du. Era berean, egoera konpontzeko, beharrezko ikusten du “euskaldunek hobetzeko dugun gaitasun espirituari eustea, berrasmatzeko kapaz izatea, eta ezer ekartzen ez duten su artifizialak albo batera uztea”. Zer dira eta zeinek botatzen ditu “su artifizial” horiek? Urkulluren adierazpenek boluntaristak dirudite, eta bere arerioei egozten dien “suen” antza handia dute. Egoerari buelta emateko, bestelako politika ekonomikoei ekin behar zaie –Madrilera eta Bruselara begira egon gabe–: hazkundea sustatu, lana banatu eta sistema fiskala errotik aldatu. Benetako erreforma fiskalak 4.400 milioi euro ekarriko lizkieke diru-kutxa publikoei. Eta hori posible da, baldin eta herritarrei mesede egiten bazaie, eta ez patronalei, kapitalistei eta bankariei. Oraingoz baina, Urkulluren eta Barcinaren politika sozio-ekonomikoak azkeneko horien berak dira.
Copenhaguen, 18 de desembre de 1974 A les dotze del migdia va arribar un ferri al port, des d'on va desembarcar un grup d'uns 100 Santa Claus. Portaven amb si una oca gegantesca. La idea era fer una espècie de “Oca de Troia” i, en arribar a la ciutat, treure per dins els... [+]
Els pressupostos i el tancament dels comptes anuals no són res més en aquests temps, des de l'economia domèstica fins a la majoria dels espais socioeconòmics que compartim. Les grans empreses han començat a extreure calculadores i a posar en marxa grans plans de cara a 2025... [+]
LANBIDE ha posat en marxa una campanya de lluita contra el frau en les Rendes de Garantia d'Ingressos i ha creat una bústia anònima de denúncia. Responent a les crítiques rebudes, indica que aquesta bústia és un mer instrument per a ordenar denúncies i notificacions. No... [+]