Igor Ijurra, Etxarri Aranatzen sortua, 1973ko garagarrilaren 27an “gure herrian esaten den bezala”. Koru zuzendari profesionala –Espainiako Estatu osoan 25 bat baino ez daude–. Horretaz gain, kantaria, musika irakaslea, hitzaldi emailea eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteko zuzendaritza ikastaroetako ohiko irakaslea. Zuzenbidean lizentziaduna eta lizentziarik ez duen irrati bateko kolaboratzaile fina: Iruñerriko Euskalerria Irratian musika klasikoari buruzko dibulgazio saioa egiten du. Eta gauza guztien gainetik, bi haurren aitatxo alaia.