Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Txokolatea eta Bizkotxoak, kultura gozoa

Txokolatea eta Bizkotxoak kultur ekimenak Hedoi Etxarte poetari eskaini 
zion bigarren saioa, otsailaren 3an. Sinplistak liburuaz jardun zuen.
Txokolatea eta Bizkotxoak kultur ekimenak Hedoi Etxarte poetari eskaini zion bigarren saioa, otsailaren 3an. Sinplistak liburuaz jardun zuen.M.G.

Hileko lehen astearteetan egiten da Txokolatea eta Bizkotxoak ekimena, Bilboko Barrenkale kaleko Modesto tabernan. Proposamen ezin hobea neguko arratsalde ilun hauetarako, aspaldiko lagunak ikusi, kulturaz gozatu eta, izenak dioen moduan, txokolate beroa eta bizkotxoak jateko aukera, euskal sortzaile baten esamesak entzun bitartean. Hiru sortzaile elkartu dira ekimen honetan: Ane Zabala aktore eta kazetaria, Goizalde Landabaso idazlea eta Fernando Perez kultur kudeatzailea.

Emanaldiaren aurretik agertu naiz, Fernando Perez aurkitu dut tabernako atarian. “Gaur, arropa eskegitzeko matxarda da sarrera” esan dit, bat eskura emanez. Aurreko emanaldian gaztainak eman zituzten sarrera gisa, gaztaina bat bi euroren truke. Tabernan kontsumizioa doakoa da gero. Goizalde Landabasok azaldu dit sarrera berezi hauen zergatia: “Ez gara kultur elkarte bezala eratu, ez dugu diru- laguntzarik eskatu nahi, paper ugari bete behar da horretarako. Zerbait egin nahi genuen, baina inolako irabazi asmorik gabe”.

Modesto taberna barruan, berotasuna. Txokolate katiluak eta bizkotxo zatiak ageri dira barra gainean. Ane Zabala eta Hedoi Etxarte –Suzko Liliak (Susa, 2008) eta Sinplistak (Susa, 2012)– emanaldia prestatzen ari dira. Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenaren bigarren aldia da honoko hau, aurrekoan Harkaitz Cano izan zuten hizlari, eta 100 lagun bildu zituzten Musikaren Memoria izenburupean. Gaurkoak antzeko trazak ditu. “Une zoro batek harrapatu gintuen poteo batean –gure herri honetan gauza asko ateratzen dira poteoetan–”, esan digu Landabasok. Haien arteko gauza sortzea zen hasierako asmoa,  baina gero, publikoari ateak irekitzea otu zitzaien.

Pentsatu eta egin. Bilboko Zazpi kaleetan badira tabernak eta lekuak kultur ekimenak bultzatzen dituztenak, “eta gureak beste ekimen bat izan nahi du, Bilboko erdigune honetan”, Ane Zabalak azaldu digunez. “Sortzaileak ekartzea da gure asmoa, baina mugarik jarri gabe”. Lehenengo biak idazleak izan dira, baina beste diziplina batzuetako sortzaileak ere erakarri nahi dituzte.

Bat dator Landabaso: “Kultur proposamen ugari dago Bilbon, baina hoietatik euskaraz direnak gutxiengoa dira. Bestetik, kultur proposamen hauek asteburura mugatzen dira askotan, ostegunetik igandera, eta aste barruan gauza gutxi daude. Horregatik da gure proposamena astearteetan”.

Ane Zabala sorkuntza lanak mugitzeko zailtasunez mintzatu zait, “gu ere sortzaile garen momentutik, horretan jardun behar izan dugu, zorionez edo zoritxarrez”, eta Landabasok erantsi:  “gustuko gauzak ikusteko ezin zara zain egon, norbaitek ekimen hori noiz bultzatuko. Ez zegoen modurik Bilbon euskal sortzaileak ikusteko, inork ez baitzituen ekartzen. Guk egin behar”.

Hauexek dira hurrengo Txokolatea eta bizkotxoak ekimenak programatu dituen mintzaldiak: martxoaren 5ean, Aiert Goenagak zinemaz eta kulturaz hitz egingo du. Apirilean 9an Ixi Garcia arituko da arte plastikoen gainean. Maiatzaren 7an Irati Jimenez, eta ekainaren 4ean Mikel Elorza arituko dira.

 


T'interessa pel canal: Kultura
'Si fóssim ombres'
Aquí esmenti

Grup Itzal(iko)
bagina: Flores de Fang.
Actors: Els comentaristes seran Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga i Izaro Bilbao.
Adreça: IRAITZ Lizarraga.
Quan: 2 de febrer.
On: Saló Sutegi d'Usurbil.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa... [+]







Wagner etern

Jersey de llana de mamà

Itxaso
Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Títols i imatges de portada (Puntobobo, mata de llana i ninot de drap) evoquen la salut mental, el punt i la infància, però en obrir el llibre s'embullaran més pedaços.

Puntuobo... [+]



Muturrekoa, muturreraino eramanda

Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Els Dijous de Febrer d'Amikuze reflexionaran sobre moltes qüestions i reptes
A partir del 6 de febrer i fins al 27 de febrer, s'han organitzat quatre activitats en Donapaleu. El primer passarà a la casa del poble, i els següents en Bideak.

Demanen al Govern Basc que intervingui davant la discriminació que sofreixen els nens i nenes a la biblioteca de Deba
Diversos veïns de Deba han realitzat un enviament massiu de cartes al Servei de Biblioteques de la CAB, encarregat de la gestió de les biblioteques públiques, per a reclamar la seva intervenció davant la normativa discriminatòria de la biblioteca municipal. Els menors de 6... [+]

Greenpeace realitza una acció contra el projecte d'Urdaibai en el museu Guggenheim
La tarda del diumenge, al voltant de 30 membres de Greenpeace han realitzat una acció contra el projecte d'Urdaibai en el museu Guggenheim de Bilbao. Han representat deu espècies de plantes i animals.

2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


Obra de teatre 'Arizona'
Extrema portada fins a l'extrem

Arizona
Actors: Aitziber Garmendia i Jon Plazaola.
QUAN: 26 de gener.
ON: Casa de Cultura de Berriz. en la plaça.

-------------------------------------------

Margaret (Aitziber Garmendia) i George (Jon Plazaola) han partit d'Idaho per a intentar salvar la frontera que... [+]




Wagner etern

Òpera 'Tristan und Isolde'

Orquestra Simfònica de Bilbao. Adreça: Erik Nielsen.
Cor d'Òpera de Bilbao. Adreça: Boris Dujin.
Direcció d'escena: Allex Aguilera.
Solistes: Déu meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrer i G. Mungia.
... [+]




2025-01-30 | Iker Barandiaran
El nostre passat i fonament en el context

Festa i rebel·lia. Història Oral del Rock Radical Basc
Javier 'Jerry' Corral
Libros, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ va ser alumne de la primera promoció de Periodisme de la UPV/EHU, al costat de molts altres rostres... [+]



La mar també té mil cares

La mar plena or de
Dani Martirena
Imatges: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

El lector que s'endinsi en aquest llibre tindrà moltes sensacions. Crida l'atenció el color or i la blancor de les lletres de la superfície, amb una... [+]




Eguneraketa berriak daude