EGUNKARIA duela 10 urte itxi zuten, otsailak 20 zituenean. Garai oso korapilatsua bizi zen orduan euskal gizartean. Lizarra-Garaziko prozesuak porrot egin ondoren, ETAren jarduna gogorra izan zen XXI. mendeko lehen urte haietan, eta Espainiako Estatuaren errepresioa ere bai. PPk eta Jose María Aznarrek zuzendutako gobernu eta pentsamoldeek argi eta ozen adierazten zuten arazo nagusia ez zela ETA, abertzaletasuna baizik.
Ezker abertzalea legez kanpo jarri zen, hainbat erakundetako kideak atxilotuak izan ziren haien jardunagatik, torturaren garai gorenetakoa izan zen, AEKri ere eraso egin zitzaion… Espainian dena zen ETA. Baita ikastolak, MCC, Eroski… euskal izaera zuen edozer izan zitekeen ETA. Arraina urik gabe uztearen teoria antiterroristak gori-gori ziren Madrilen. Bai, orain esagerazioa eman dezake, sinesgaitza delako, surrealista, baina Espainian abertzaletasunaren aurkako makartismo giro hark agintzen zuen sasoi hartan, eta testuinguru horretan eman zen Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera, haren hainbat kudeatzaile eta kudeatzaile ohien atxiloketa eta tortura.
Pello Zubiria Egunkaria-ren lehen zuzendariak Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean bukatu zuen hil ala bizi, Martxelo Otamendi zuzendariaren malko arteko “arratoiak baino okerrago tratatu gaituzte” hark amorrazioa eta harridura barreiatu zituen Euskal Herri osoan. Iñaki Uria kontseilari ordezkariak urte eta erdi egin zuen espetxean. Atxilotutako guztiek tratu txarrak jasan zituzten eta haietako asko torturatuak izan ziren. Espainiako auzitegiek atzera bota dituzte tortura salaketak, baina Estrasburgok ez, eta Otamendiren tortura salaketak ez ikertzeagatik zigortu du Estatua.
Auzipetu guztiak errugabe zirela aitortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2010ean, zazpi urte geroago. Kalte ordainez tutik ere ez. Barkamenaz eta damutze kontuez zeresanik ez. Torturez ere ez; edo bai, ez zela halakorik izan, ezta hauek ikertzeko zantzurik ere. Areago, lotsaren lotsez itxita beharko lukeen auzi ekonomikoa oraindik zabalik da, espetxe eskaera handiekin gainera.
Oraindik ez dakigu Egunkaria-ren itxieraren egun haietan Aranda del Duero inguruan buelta emateko agindua jaso zuen Guardia Zibilaren konboia zertara zihoan Arantzazura. Baina ba omen zihoan. Batek daki noizbait argituko den. Edo auzia bere osotasunean argituko ote den. Zergatik itxi zuten Egunkaria eta zergatik hain operazio basati eta baldarra?
Hamarkada batzuetan akaso mintzatuko dira artxiboak, edo akaso bake prozesuaren muinean argituko dira kontuok. Euskal Herrian oso sakon sustraitu da euskara eta euskal kulturari egin zitzaiela eraso eta, kontrakorik erakusten ez bada behintzat, hori da euskal historiara pasako dena. Diktaduraz edo demokraziaz jantzia, Espainiaren historian behin eta berriz errepikatzen den irudia da erasoarena. Espainiako pentsamendu politikoan oso sustraitua dago euskara eta euskal kultura arriskutsuak direla bere batasunarentzat. Horregatik, 2003ko hartan guardia zibilez jantzitako erasoa, orain, esaterako, Wert legez mozorrotua etor liteke, finago baina helburu berberaz.
SORTUK bere eratze batzarra egingo du hilaren 23an Iruñean, bere aurrekaria izan den Batasuna legez kanpo utzi zutenetik hamar urtera. Orduan nekez aurreikus zitekeen egungo egoera, baina batzuk, tartean espetxean den Arnaldo Otegi eta PSE-EEko lehendakari hautatu berri den Jesus Egiguren, 2006ko Loiolako prozesuaren oinarriak finkatzen ari ziren. Zutoin haietatik ere badator ezker abertzalearen etxe berri hau, abangoardia armatuaren eragin barik biziko dena. Eta ikasi beharko du mugimendu politiko gisa bakarrik bizitzen, iraganeko abangoardiakeriatan jauzi barik. Mendebaldeko alderdien bizitza ohikoetan ez erortzeko ahalegin berezia ere egin beharko du, barruko bizi-indarrak etengabe aztertuz eta astinduz, gizarte hau irauli nahi duen edonork egin behar duen moduan, izan alderdi, sindikatu, gizarte mugimendu, erakunde edo hedabide.
Ezker abertzalea erakusten ari da duen moldatze gaitasuna. Zoritxarrez, Madril aldean ez da jarrera bera sumatzen, eta horren erakusle da martxoaren 2an Logroñoko espetxera deitutako martxa, ezker abertzalearen birmoldatzean eta, beraz, egungo bake prozesuan giltzarri izan zen boskotearen askatasuna eskatuko duen bilkura.
Érase una vegada el poble es va convertir en un dipòsit de cultura. Amb el pas del temps, les mesures restrictives preses per les autoritats mundials contra qualsevol forma d'expressió cultural van anar apagant la flama, la creativitat i la imaginació dels pobles, com una... [+]
La presència d'Elon Musk en els mitjans de comunicació avança com un coet després d'aterrar al jardí de la Casa Blanca. Altres poders, pel que sembla, s'han vist alterats pel poder i la influència que està adquirint, i per a reduir la seva influència, han carregat contra la... [+]