Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Euskara bistara konkista ondoko agirietan

  • Fernando Maiora Mendiak urteak daramatza igeri Nafarroako agiritegietan historia eta euskara bila. Bertzeak bertze, euskarazko gaitzizenak ditu bilduak, euskarak Orbaibarren eta Artaxoan duen iragana, Tafallaren historia… Zoria lagun, haren lanik ikusi duzu Iruñerriko liburudendaren batean. Irakurraldiaren hasiera da…

"Erran nezake hiriak ematen dituela jakingarri gehien, eta euskara baizik ez zela jende gehienen hizkuntza, XVI-XVII. mendeetan barna, bederen. Hizkuntza hartan mintzo ez zirenak Erresumaz kanpokoak ziren gehienbat". Jon Artano / Argia

“Iraganeko euskararen ikerketari laguntzeko baliagarri izan litekeen materiala erakustea izan dut lan honen xedea. Zerutik jakina da euskara ez dela izan hizkuntza idatzia, halakotzat hartu dutela bederen, eta horrek, nahitaez, toponimiari begira jarri dituela adituak, zorroztasun zientifikoz deus erratekotan. Hizkuntza kultutzat ez baita hartua izan, izkiriatzaileek gaztelaniaz izkiribatzen zuten bateko eta bertzeko lekukoek euskaraz erraten zutena. Behin baino gehiagotan, izkiriatzaileek erranen dute halako lekukok solas jakin batzuk egin zituela euskaraz, baina gaztelaniaz transkribatuko dituzte beti. Agiri zaharretan ezin konta ahala dira etsenpluak”. 1595eko Iruñean jasotako dokumentuan, errateko, irakurri du Maiorak: “Se le atrebio a dezir el dicho Pedro de Landa en lengua bascongada semejantes palabras, señora Catalina, el señor Magallon es viejo y vm. moza y que era pecado questubiesen ansi, y que era mejor que hiziesen un hijo o una hija...”.

Ber maneran, honela irakurri du 1613ko Etxarren Girgillanoko agiri batean: “La dicha Joana de Liçaberria, acusada, començo a dezir coplas en bascuençe, motejando a la dicha Maria Martin de Abarçuça, que se entendia con el quexante (cura) y andaba tras el de rincon en rincon...”.

Maiorak honako eta harako artxibategiak miatu ditu iraganeko agirietan ageri diren euskararen aztarna bila. Egileak Nafarroako Errege Artxibategi Orokorra, Tafallako Epaitegiko Artxibategia, Artaxoako eta Tafallako Udal Artxibategiak eta Artaxoako Eliz Artxibategia aztertu ditu eta hagitz lekukotasun baliosak berreskuratu. “Erdietsi ditugun datuei jarraiki, erran nezake hiriak ematen dituela jakingarri gehien, eta euskara baizik ez zela jende gehienen hizkuntza, XVI-XVII. mendeetan barna, bederen. Hizkuntza hartan mintzo ez zirenak Erresumaz kanpokoak ziren gehienbat, Gaztelatik etorriak batik bat”. Eta Maiorak adibide ematen baitu, horra batto: “Graciana de Licaso, criada de Garcia de Orcoyen, molinero... oyo se dezian ciertas palabras Leon de Garro, quexante, con el dicho Garcia, esta deposante no comprendio todas las palabras que dezian por hablar y decirlas en romançe... mas de que oyo y comprendio que el dicho Garcia en bascuençe dixo...”.

Gaizkileen muga

Maiorak oroitarazten digunez, Gaizkileen muga zaharra desagertu egin zen 1512az gero. Delako fronterari dagokionez, 1200. urtean Gaztelak Araba eta Gipuzkoa konkistatu zituen. Ordu arte, geografiak ez zuen etenik: herri bat zen, hizkuntza bat, bizimolde bat. Handik goiti, muga berria ezarri zen Araba hegoaldean, eta gaur egun Gipuzkoa dugunean. Ez zen, ordea, bakerik izan. Gaztelak gogor jo zuen: Gorriti, Auza eta Ataungo gotorlekuei eraso zien, Beotibarreko gudua izan zen, Hernani eta Berastegi erre zituen Gaztelak, ganadu edo abere lapurreta, hilketak, bandoleroak, zigor operazioak agertu ziren lurraldean… Gaztelak bere interesak ezarri zituen tokian tokiko jauntxoen laguntzarekin batera, identitateak ere bereiziz: nafarrak batean, gipuzkoarrak bertzean, bizkaitarrak han, arabarrak hemen… Ordu arteko herria desegituratu zuten. 1512ko konkistaz gero, Nafarroa barneko gotorlekuen egitekoa ere aldatu zuten. Amaiur da adibide, zazpi soldaduko dorre izatetik 50 soldaduko gotorleku izatera iritsi zen: lehen, pasabidea zaintzea zuen xede; ondotik, Gaztelaren nagusigoa zaintzea, haren indarra hedatzea, izanen du helburu Amaiurko gaztelu zaharberrituak.

Gaizkileen muga desagertzeak soldadu eta gisakoak han-hemen zabaltzea ekarri zuen, aski nahi erara. Sesio eta liskarrik ez zen falta izan ordu arteko auzo zirenen eta konkistarekin etorri berri zirenen artean. Kalapita franko izan zen, eta haien lekukotasunen artean dira hizkuntza egoeraren berri ematen duten agiriak. “Primeramente que Martin de Cuasti, vezino de Hiça, Juanes de Arteta, vezino de Cuasti, Marti de Oreyen, vezino del dicho lugar de Hiça, que alega que son meros vascongados y el adverso que no habla ni entiende sino castellano. Provar entiendo que los dichos tres testigos por bibir como biben al contorno desta ciudad, aunque no ablen perfectamente el castellano, lo entienden vien el castellano…”. Euskara zuten hizkuntza, baina arrotzaren kontrako auzian, gaztelania konprenitzen zutela ageri da, kanpokoekin dituzten harremanak medio. Maiorak dioenez, abere-lapurrak ere ugaritu egin ziren Iruñean, gaztelania gero eta gehiago entzun ahal izan zen, eta hizkuntz goiti-beheitiak izan ziren eztabaida eta haserreetan. Halako Campuzano kapitainaren konpainiako Antonio Errera batek liskarra izan duelarik bertako emaztekiren batekin, sua piztu da, neska bakean uzteko agindu diote ondokoek delako Errera arrotzari. Laster da ika-mika, laster da auzia. Borrokaren lekukoaren testigantzaren garaian, lekukoa ez da gauza: “… pero porque ablaban en bascuence, este testigo no save si le ynjurio de palabras, por no entender la lengua bascongada”. 1580koa da auzia, Fernando Maiorak jaso duenez.

Konkista eta gero, bere aparatu instituzionala ezartzeari ekin zion Gaztelak. Nagusigoa gauzatzea zen helburu, gizartearen barne-barneraino eramatea. Notarioak, soldaduak, merio eta aguazilak… Kanpotarrak ziren, bertakoak zigortzera etorriak. Jakina da, ordea, eskola izan dela herria gaztelaniaren bide makurrean jartzeko modurik eraginkorrena. Maioraren arabera, maisu kastillanoak Nafarroan sartzea izan zen euskararen galeraren arrazoietarik bat. Hizkuntza autoktonoa utzi eta arrotza harrarazi zieten bertako jendeei. Horra Agustin Carrasco baten adibidea, lehen letren maisu izan baitzen Arraiza, Zabaltza eta Belaskoainen. Errateko, Arraiza bereko Martin Artaizek kastillano, gaizki etorri eta buztanluzetzat hartu zuen Carrasco. Irain eta laidoak asmatzeko garaian, askotan ageriko dira kastillano, hereje, judu eta gisako perlak. Kultur talka baino gehiago zen hura, konkista zen: arrotzak nagusitu ziren nahitaezko administrazioan, arrotza nagusi eguneroko harremanean sortu ohi ziren auzi-mauzietan.

Juan Pascoalen euskara, Trebiñokoa

Agiriak, bertzalde, euskararen presentziaren berri ez ezik, dialektoen lekukotasun ere badira, hiztunen pertzepzio zuzenaren araberakoak, bederen. Uroz-Lizoain, Artaxoa eta Goizuetako testimonioak bildu ditu Maiorak. Horietan ageri denez, errateko, “...supone segun su acento en el modo de hablar el bascuençe, que serian de la villa de Goizueta…”. Euskalkien berri emateaz denaz bezainbatean, Arabaren hotsak ere jasotzen dira agiri zaharrotan. Juan Pascoal izeneko bat da tarteko. Beste soldadu baten galderari erantzun beharrean izan da: “… Le pregunto de donde era natural y le respondio que de Medina del Campo y de ay a cierto tiempo, viendo que ablaba bien bascuençe, le torno a preguntar que de donde hera y le respondio que hera de Trevino y otra vez, de ay a cierto tiempo, le pregunto de donde hera y le respondio, que hera de junto a Vitoria…”.

Bertze bati ere galdera egin diote Juan Pascoal horren gainean. Juan Fernandez Yarcak hiru hilabete egin ditu Zangozan Pascoal horrekin batera, baina, halarik ere “… no sabe de donde es natural [Juan Pascoal]… le dezia que le abian dicho que hera nabarro, respondio el dicho Juan Pascoal que era castellano y en Trebino tenya sus padre y madre y luego que se asento en la dicha compañya, azia como aquel que no entendia vascuençe y que dize y habla muy bien bascuençe y tambien como este testigo, por que es natural gypuzcoano y que en Trebino sabe que no se abla bascuençe…”.

Hirugarren soldadu batek ere ez du jakin Trebiñokoaren berri zuzen ematen. Inondik ere, entzun dio esaten: “… que es natural de Trebino y otras bezes de Greño, a una legua de Salbatierra y que por lo que este testigo entiende la lengua vascongada, le paresçe que su vascuence del dicho Juan Pascoal, es de azia la tierra de Amescoa y no de la parte de donde el dize…”.

Hondarreko, irakurriko dugu “Juan Pascoal de Tribino” diotela, Pascoal beraren zehaztasun eta guzti: “… y dixo que no es natural de Tribino, sino del lugar de Arrilucea”, eta dakigunez, Trebiñoko herri da oraindik Arriluzea. Euskalduna, nonbait, 1558ko lekukotasun hauen arabera, bertako seme Juan Pascoal.

Laido eta irain

Jendea haserre delarik, berotzen da eta berehala du esan behar ez dena mihian. Orain baino lehen ere, XVI. mendeko lekukotasunak horren erakusgarri dira, izan euskaraz, izan gaztelaniaz, dioska hasi ohi ziren orduan ere. Maiorak agiritegietan bildutakoen artean dira Bidaurretakoak, 1547koak: “… que este testigo por muchas y dobladas vezes le ha oydo jurar y blasfemar al dicho acusado (…) estando en combersacion y de quoalquiera manera que able, que no sabe sino jurando y deziendo con juramento el nombre de Dios y cuerpo de Dios y por la sangre de Dios y otros muchos juramentos en bascuence”.

Irain, kopla, hitz eta solas biziak.

Lehen ikasgaia, irainak

Bellako tzarra, bellako gaiztoa, puta hordia, apez-alaba, likitsa, puta gaiztoa, ardo-saskia, ardo-kopa, azeria, hordia, azerikumea, erroi tzarra, ustela, tripandia, frantxot, gabatxo, doilor txarra, ozar likitsa, ozar tzarra, zimurra, zuhurra, andurra, adaburu xaharra, traidore semea, putasemea, kokina, azkon-larrua, frai zikina, agot zahar hori, kozkoronbilo, etorki gaiztoa… eta hau eta hura, amaigabeko erretolika ageri da dokumentuotan. Euskaraz erranak ziren, notario arrotzek konprenitu ez zituztela beren belarriaren arabera transkribatzen zituztenak paperean. Euskara, ahozkoan bada ere, bizi-bizirik zegoen frogak.
 

Maioraren egiak

Fernando Maiora Mendia ez da hasiberria ikerketan, ez euskararen lekukotasunen bilketan ere. Zorigaitzez, autoedizioak ditu ezagutzen dizkiogun liburuak, eta Iruñea, Lizarra, Erriberri, Tafalla, Barasoain, Puiu eta Gareseko zenbait liburudendatan baizik ez ditu jarriak salgai. Zortzi urte dira aldizkari honen orrialdeetan azaldu zenetik, artean 1800. urtean Artaxoako gazteak euskaraz mintzo zirela erranez, eta ildo berean ari da lanean. “Nafarroako gezurrezko historia ari zaizkigu kontatzen. Artxibategietara etorri eta benetako historia atera beharra daukagu... Ahal izan dudana baino ez dut egin nik. Artxibategietan paper zahar artean bila jarraituko dut, ea Nafarroako historia hobeto ezagutzeko zerbait topatzen dudan”. Hala zioen orduan, eta aurkitu du hoberik, XVI. mendetik hona Nafarroan izan diren prozesu juridiko-administratiboak idatziz jaso direnez, Maiorak badu nora jo. Eskuetan dugun Reino de Navarra. Euskera. Injurias, coplas, frases (2011) honetan, 1441ean hasi eta 1891 bitarteko agiri zaharretan ikusi dituen euskararen lekukotasunak bildu ditu. Irakurri ahal izan dugunez, euskara bizi-bizirik zegoen herrialdean XVII. mende arte, hala Tafallan nola Artaxoan, Baldorban eta Baztanen, Oltzan eta Ultzaman, eta Aezkoa, Ibargoiti, Izarbeibar, Imotz, Etxauri, Arakil, Larraun, Erro, Ameskoa, Iza, Esteribar eta bertzetan.


T'interessa pel canal: Euskara Nafarroan
El moviment Sorionekua crida a complir els ponts de Navarra per al 10 de maig a favor del basc
Amb la construcció de "ponts de futur", han subratllat que "en aquests temps convulsos" s'han d'escoltar en veu alta les reivindicacions a favor del basc: "És hora de donar un tractament, un lloc, al basc", ha afegit.

Pamplona unificarà els locals de l'associació Laba i el bar Windsor
D'aquesta manera, donaran estabilitat i solidesa al projecte que ha portat al basc i a la cultura basca al cor de la ciutat.

L'Ajuntament de Pamplona presenta les bases del pla de promoció del basc
L'Ajuntament vol obtenir el vistiplau de la majoria política abans que acabi l'any

2024-12-13 | ARGIA
Euskarabidea comptarà amb un pressupost de 13,4 milions d'euros en 2025, un 9,7% més que l'any passat
Els partits estan negociant aquests dies en el Parlament de Navarra el tancament dels pressupostos de l'any que ve i han acordat que l'entitat encarregada de la normalització del basc tindrà 1,3 milions més que l'any passat.

El Consell demana als partits que facin canvis legislatius per a garantir l'oficialitat del basc en tota Navarra
El Consell va ratificar al novembre l'estat d'emergència del basc i de la comunitat de parlants en tot el País Basc i aquest dijous ha explicat a Pamplona en què consisteix aquesta situació a Navarra. Així mateix, ha subratllat la importància de fer tot el possible per... [+]

2024-12-12 | Julene Flamarique
Demanen a l'Ajuntament que posi en marxa escoles infantils amb models d'immersió lingüística en basca en tots els barris de Pamplona
A Pamplona/Iruña hi ha dotze escoles infantils públiques, de les quals només una és el model en basc. Una dotzena d'agents s'han manifestat pels carrers de la localitat i han demanat al consistori que reconegui la "situació especial" dels vascoparlantes.

2024-11-26 | Julene Flamarique
L'11 de desembre se celebrarà una manifestació en tots els barris de Pamplona per a exigir escoles infantils en basca
“No és possible que hàgim de travessar tota la ciutat per a submergir als nostres fills i filles en la llengua d'origen d'aquí”, han denunciat molts pares. En un vídeo realitzat entre moltes famílies, han denunciat que les places en basca també són "molt escasses".

2024-11-22 | Ahotsa.info
A través de les cistelles, Errigora farà la major aportació a la cultura basca de Navarra: 230.000 euros
En l'última campanya Puzka s'han venut més de 16.000 cistelles, i el benefici obtingut es destinarà a les associacions que treballen a favor del basc.

2024-10-22 | Julene Flamarique
Troben en una mina de Lantz la possible inscripció en basca de l'antiguitat
L'equip de recerca de la Direcció General de Cultura del Govern de Navarra ha transcrit els símbols trobats com “ikae” o “igae”. Els investigadors apunten al fet que podria tractar-se d'una inscripció "vascófona" de fa 2.000 anys, però l'escàs coneixement de les... [+]

El Govern de Navarra aprova el decret de mèrits per a la valoració del basc en l'administració
Ha demanat un informe urgent al Consell de Navarra perquè aclareixi la situació. Es tracta d'un pas previ per a la seva aprovació definitiva, cinc anys després que el Tribunal Superior de Justícia de Navarra anul·lés part del decret anterior.

2024-08-29 | ARGIA
Exàmens de basc i castellà a la mateixa hora en Barañain per a llocs d'educador
EH Bildu de Barañain ha denunciat que l'Ajuntament de Barañain ha posat en la convocatòria d'Escoles Infantils els exàmens de basc i castellà el mateix dia i a la mateixa hora, obligant les persones candidates a triar un idioma.    

Eguneraketa berriak daude