Azterketa ugarik frogatu duten bezala, insomnioak kardiopatiak izateko arriskua gehitzen du, diabetesa eta obesitatea errazten ditu… Baina kontua ez da lo gutxi egitea bakarrik. Washingtoneko Medikuntza Eskolako (AEB) ikerketa batek frogatu duenez, kalitate eskaseko loak oroimena hondatu eta Alzheimerra izateko arriskua gehitu dezake.
Oheratzerakoan arazorik ez izateak ez du ezinbestean esan nahi ondo lo egiten duzunik. Hona hemen kontuan hartu beharreko gauza batzuk:
Gauez hainbat aldiz esnatzea. Loaren zikloak hainbat fase dauka, eta behin eta berriz eteten bada, litekeena da loaldiaren faserik sakonetaraino ez iristea. Ez da ahaztu behar fase horiexek direla gure gorputza osatzeko garrantzitsuenak.
Neke sentsazioarekin jaikitzea. Neke hori justifikatuko duen arrazoirik ez badago (fibromialgia, tiroideko arazoak...), eta behar adina ordu –egunero zazpi edo zortzi– lo egiten baduzu, zure atsedena biziberritzailea ez den seinale.
Esnarazten duten botikak. Tiroideko arazoetarako erabiltzen direnek, bronkio-zabaltzaileek eta bihotzerako sendagai batzuek loaldia asalda dezakete. Diuretikoek esnaraz zaitzaketen gaueko kalanbreak eragiten dituzte, Kanadan oraintsu egindako ikerketa baten arabera. Kontsulta iezaiozu zure medikuari, zalantzaren bat izanez gero.
Jadanik sumatzen ez dituzun zarata-hotsak. Agian ohitu egin zara inguruko kutsadura akustikora, eta zarata handia izan arren, lokartzen zara eta ez zaizu iruditzen horrek eragiten dizunik. Hala ere, zarata horrek azaleko loaldi batera eramango zaituzten mikro-esnatzeak sortzen ditu zure garunean, eta horrek ez dizu behar bezala atseden hartzen utziko.
Oheratu aurretik mugikorra erabiltzea. Egunaren hondarrean gailu teknologikoak erabiltzeak loaldia zaildu egiten du, baita okerragotu ere. Suediako Karolinska Institutuan egin duten ikerketa baten arabera, gailu horiek emititzen dituzten erradiazioek loaldiaren fase biziberritzaileetan sartzea eragotzi eta fase sakonetan denbora gutxiago pasatzea eragiten dute.
Alkoholarekin afaltzea. Itxuraz eragin “lasaigarria” duen arren, edan eta lau ordura –lo zaudela, beraz– alkoholak loaldiko etenaldiak eragin eta apneak erraztu eta larriagotu ditzake.
Arratsaldean siestatxoa egiteak loezina saihesten du, baina loaldia okerragotu dezake zenbait kasutan. Hogei minututik gorakoa bada, erritmo biologikoa asaldatu eta gaueko loaldia ere aldrebestu egingo da. Siesta luzeek –30 minutu edo hortik gorakoek– suminkortasuna eta deskantsatu ez izanaren sentsazioa gehitzen dute; gainera, batzuetan pazientea buruko minez esnatuko da.
Washington (els EUA), 1807. La Constitució estatunidenca va prohibir el tràfic transatlàntic d'esclaus. Això no significa que l'esclavitud hagi estat abolida, sinó que la font principal dels esclaus s'hagi interromput. Així, les dones esclaves es van convertir en l'única... [+]
El que m'exasperava molt és la manera en què alguns metges parlen al pacient. Ens parlen de dolor com si fóssim nens. Com m'han fet dos trasplantaments renals, sé de què em refereixo: entre altres coses, m'han posat un tub a l'interior del penis. A causa de l'anestèsia, no vaig... [+]
Avui he vingut a arrencar amb les meves paraules.
Quatre anys!
He necessitat quatre anys per a recuperar la meva vida.
Quatre anys també vivia per a fugir de la presó.
Quatre anys… En silenci… Sol… Deixant a un costat la vida del passat… Per a comprendre el... [+]
Falta de bons metges per una política de nota mitjana alta. Aquesta política ha aconseguit que molt pocs joves hagin aconseguit la carrera mèdica i la MIR hagi allunyat encara més a la gent d'aquesta carrera.
I hi ha pocs metges euskaldunes perquè no s'ha impulsat el... [+]
Matins vermells plujosos, rosses vermelles. Poc amb el tren Aramaio i aviat s'instal·laran eòlics, destrossant les muntanyes. El vent del riu, procedent de Vitòria, ens porta pel mateix camí: el riu. Infraestructures sí, totes les que vulguem, però no l'atenció... [+]
Ara parlem més de la salut mental, del benestar psicològic i la seva repercussió en la nostra qualitat de vida. És motiu d'alegria, perquè ajuda a treure el tema de l'armari, perquè en demostrar que el dolor el tenim tots (i no uns pocs) el malestar es normalitza i ajuda a... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]