Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Hemen bizi eta ikusten ez gaituen jendearengana nola heldu pentsatu behar dugu"

  • “Mendian gora haritza, ahuntzak haitzetan dabiltza...”.

Kazetaritzaren urak geroz eta arreago ez ote datozen...

Euskarri eta tresneria berriek gure lanbidea eraldatu dute. Lehen eskolako maisuak bezalakoak ginen, albisteen behatzaileak. Prentsaurreko eta ikerketei esker jakiten genuena mahai gainean ezartzea zen gure lana, notiziaren eta gizartearen arteko bitartekaritza segurtatzea. Orain, iturriak biderkatu dira, denentzat eskuragarriago daude, eta hori arras sanoa iduritzen zaidan arren gure lanaren funtsa etengabe birpentsatzera garamatza. Gure kasuan bezala, egunean hitzordu bakarra izanik, gure ardura tratatuko duguna egoki hautatu eta galbahetik pasatzea da, esku artean dauzkagun gakoak jendeari ahal bezain zintzoki helaraztea. Arthur McCaig errealizatzaile iparramerikarrak ulertarazi zidan zintzoki lan egitea posible zela, objektiboki lan egitea ez. Egunero jaikitzen gara aldarte ezberdinez, bakoitzak daukagu gure iragana, gure kultura eta sentimenduekin bizi gara... Hasterako objektibotasuna kondenatuta dago. Horrek ez du esan nahi mundua zintzotasunez ulertzen saiatu behar ez garenik. Jendea oso heldua da, ez ezjakina. Frantziako kazetaritza eskoletan behin eta berriz tuntuntzat duten 50 urteko etxeko-andrea ez dut oraindik topatu. Ni emazte horiek anitzak, mirestekoak eta errespetuzkoak direla sinetsita bizi naiz. Gure mundutxoa hobeki ulertu eta ulertaraztea da gure lana, inor eta deus gutxietsi gabe.  

Munduko berri etxepean gertatzen dena baino lehen iristen zaigun garaiotan, zer zentzu du tokiko kazetari izateak?

Tokiko kazetaritza da nire eguneroko ogia. Konbentzituta nago nire labetxoan ez dudala oraindik prestatu nezakeen ogi guztia prestatu. Oraindik ere herri honek ogia egiteko irin eta gari asko emanen digu Iparraldeko kazetarioi. Txikia bezain aberatsa da gure eskualdea. Hemengo jendea ez da soluzioen beha zerura so dagoena, haien etorkizunaren jabe egin eta haien eskuekin geroa eraikitzeko asmoa dute. Ez diogu inori leziorik emanen, baina eredugarria da hemen gertatzen dena. Batzuentzat nazioarteko edo Parisko berriak jorratzea da kazetaritzaren maila gorena, baina nik gure etxepean gertatzen dena kontatzea ez daukat zokokeriatzat. Alderantziz, beti sortzen da zerbait berria, beti harrapatzen nau amu berri batek. Gurea ez da inora ez garamatzan bide itsua, beste mundu askotara iristeko atea baizik.

Zure euskararako bidaian ere sentitu zenuen hori?

Normandian sortua eta Parisen hazi eta hezia izan arren, ama zuberotarra dut, eta udan aste pare bat pasatzen genituen amaren familiako etxaldean. 10 urterekin oso harreman bitxia nuen Zuberoarekin, ez nuen Zuberoarik gabeko oporrik idurikatzen. Ez nuen hitz erdi bat konprenitzen, baina behar bat zen Zuberoara joatea. Seigarren mailan, harro nengoen ama zuberotarra nuelako, eta pixkanaka bertako usadioei erreparatzen hasi eta hariak lotu ahala mundu horretan sartu nintzen. Terminalean nintzela, amaren osaba zendu zen, sekulako tristezia eragin zidan, eta kate bat haustera zihoala sentitzen nuen. Amak eta bere ahizpek bazekiten euskara, baina gure familian azkenak ziren, eta “gurekin bukatuko da hau?” galdetzen nion etengabe nire buruari. Hutsune ikaragarria sortzen zidan katea hausteak, eta nik bakarrik kate-begi bat eraikiko ez nuela jakin arren, etenik egon ez zedin euskara ikasten hasi nintzen. Parisen, Txomin Peillenen eskutik ekin nion eta deskubritze izugarria izan zen. Euskal Etxean Iñaki Arrarte EGIko errefuxiatuarekin egin nuen topo, eta bi horiei esker euskara tripetatik ikasi nahi izan nuen. Bistakoa zen euskara ezin zela nire ama-hizkuntza izan, baina ez nuen beste edozein hizkuntza bezala ikasi nahi, ama-hizkuntza izateko gisan baizik. Arrotz sentitzen nintzen eta ez nuen arrotz izan nahi. Ez nuen euskararen itsasora frantsesaren portutik abiatu nahi. Pentsa, euskarari esker gerora gaztelera eta ingelesa beste modu batera ikasi, landu eta erabili ditut, askoz hobeki konprenitu ditut bakoitzaren berezkotasunak. Bitartean, gure aitak ez zuen ulertzen frantses petoa zen bere semeak zergatik izan nahi zuen euskaldun. Ez zegoen aurka, baina gogorra egiten zitzaion bestelako seme bat bilakatzen ari nintzela ikustea. Anitz lasaitu ninduen Imanol Larzabal abeslari eta adiskideak bere garaian esandakoak: “Ez beldurtu eta esaiok aitari analisiak baino merkeago atera zaiola hi euskalduntzea!”. Arrazoi zuen, zerbaiten falta nuen, eta euskara ikasiz sendatu nintzen. Begira orain, euskaraz lan egiten dut, hemen bizi naiz, seme-alabak euskaldunak ditut... Amestu dut eta gertatu da.

Amestu ez zenuena France3-k omiasainduko eta eguberriko bakantzetan zuen albistegia moztea da. Zer dago horren gibelean?

Lehenik eta behin krisi bat. Zer soluzio atxemanen dituzte euskarri tradizionalek eskaintza berri horiei aurre egiteko? Irratia indartu zenean prentsa idatzia fini zela komentatzen zen, telebista sortzean irrati eta egunkariek ez zutela zereginik... Baina hor daude. Horregatik aterabide bat asmatzea dagokigu. Nik uste hainbeste berri etengabe isurtzen diren garaiotan, hedabide tradizionalak, telebista barne, iturburuetara itzuliz salbatuko direla. Umil bezain kritikoak izan behar dugu, jendeari kasu egin eta errespetuz aritu, iturriak egiaztatu, berriak gurutzatu... Albistegiak notizia zurrunbiloan ez itotzeko eta nazioarteko zein etxepekoa ulertzeko giltzak ematen dituzten erreflexio-gune eta analisi-aldiak izan behar dira. Bigarrenik, Frantziaren betiereko zentralitatearekin egiten dugu topo, eta gurea eskualdeen katea izan arren, guri dagozkigun erabakiak Parisen, Tolosan eta Bordelen hartzen dira. Krisi finantzario honetan, zerbitzu publikoak erabat ahaztuta eta egurtuta daude, eta borondate politikoaren arabera erantzuten den galdera agertzen da bidera: zerbitzu publikoa indartu nahi da ala krisia estakuru harturik behin betiko deuseztatu? Borondate politiko horrek Bordelen, Tolosan eta Parisen egon behar du, bestela errazena da gurea bezalako lan-guneak ixtea. Orain, teorian, sozialistekin zerbitzu publikoak babestuago beharko luke, baina momentuz ez dugu aldaketarik sumatu.

Orotariko babes zabal eta anitza jaso duzue Iparraldeko eragileen partetik. Zer balio du babes horrek Parisen?

Iparraldeko gai politiko eta sozial anitzekin gelditzen zaigun zalantza da. Gutxi balio du, hain segur. Parisen ez gaituzte konprenitzen, urrundik begiratzen gaituzte, periferiaren periferiatzat gauzkate. Horrek lan egiteko autonomia handia ematen digu, meritu eta hobenak gureak dira, baina hain txikiak izanik ez gaituzte ikusten. Ez dut uste gure kontra deus daukatenik, fede txarrez ari direnik ere ez, haientzat ez gara existitzen eta kito. Baina jakina, ortzadar politiko guztiaz gain orotariko eragileek sostengatzen gaituztela ohartzean, zuzendaritza nardatzen da. Bordelekoek ulertu dute, Tolosakoa hastapenean gaitzitu da eta gerora gutun bat igorri digu orotariko babesak lana ongi egiten ari ginela erakusten zuela azpimarratuz. Kolore bakarreko sostengua lortu izan bagenu, gatibutza leporatuko ziguten, lerrokatzea, baina zorionez ez diegu horretarako aitzakiarik eman. Horrek asko animatu gaitu eta orain baieztatzen ahal dugu 2013an, Akitanian, ez dituztela gurea bezalako tokiko albistegiak itxiko. Ez da gutxi, eta mobilizazioari zor diogu.

Nola ulertzen duzu azkenaldian Iparraldean giltzarri diren gaien inguruan ortzadar politiko osoak, Parisko zuzendaritzekiko kontraesanetatik gaindi, agertzen duen ia erabateko batasun hori?

1992an, orduko Paueko prefetak eta Baionako sub-prefetak bultzaturik, Euskal Herria 2010 izeneko ezohiko desmartxa abiatu zen. Joxe Barne ministro sozialistak hainbat proposamen egin zizkien hemengo auzapezei, baina auzapezen gehiengo zabala eskuineko edo zentrista izaki, biziki erantzun hotza jaso zuen. Hori ikusirik, Joxek proposamen horiekin batera sosa bazutela eman zuen aditzera, baina Euskal Herrian nahi ez zutenez, Lorrainen inbertituko zutela. Hemengo auzapezek fite ulertu zuten hanka sartu zutela, eta hutsegitea konpontzeko ordura arte beti elkarri bizkarra ematen ibiltzen zirenak mahai baten inguruan esertzen hasi ziren. Izotza hautsirik, abertzaleek zituzten proiektu eta ideia zenbait ekologista, sozialista eta zentrista zenbaitek ulertu eta bere egin zituzten, Herrikoa onartu zen, ELB errekonozitu... Dinamika bat ezarri zen plantan eta 20 urte pasata emaitzak agertu dira. Bestalde, heien muga guztiekin, garapen eta hautetsien kontseiluek heien bidea egin dute, ikasi dute lurralde bat kudeatzen, elkarrekin lan egiten, eta mugekin topo egitean, atzera pausorik onartu gabe gehiago eskatzen. Behin elkar ezaguturik parekoari ez diozu beldurrik, enpatia garatzen duzu, bestea lehiakide politikotzat daukazu, ez etsaitzat. Hauteskunde oro pasata hemengo eragile politikoek beti izan dute mahaian berriz eseri eta lanean segitzeko adorea. Lezio handia da hori.   

Pitzatu-ezinak ziruditen hormak arrakalatu dituen lezioa.

Orain instituzio propioa edo autonomia aipatzea ez da tabu bat. Horri indarkeria bukatu dela gehitzen badiozu, zer aitzakia gelditzen zaie urteetan borroka armatua estakurutzat erabili dutenei? Frantziak beldur dio departamendu erdi bat baizik ordezkatzen ez duen territorio bati? Gaixoa Frantzia, orduan. Frantzia askoz azkarragoa da berez, ezin dio beldurrik izan Iparraldeari. Hala, Iparraldeak bere instituzio propioa izateko nahikundea badu zergatik ukatu, zeren izenean? Hori hala, dinamika horretan sartu diren UMPkoek, zentristek eta sozialistek, fede onekoak badira eutsiko diote heien posturari. Tinko diraute momentuz. Heien alderdiko jakobinoekin borrokatzea egokituko zaie, eta Aturritik gora hemen gertatzen dena esplikatzea zaila bada ere, hemen gertatzen ari dena deigarria da oso. Nola azaldu bestela Aurore Martin askatzeko 15.000 euro istant batean lortu izana? Hemengo mobilizatzeko gaitasuna zinezko indarra da, ni hunkitzen nauena. Asmoak badira, ekiteko gaitasun ikaragarria dago, bidea urratzen ari da... Alabaina, hemen bizi eta ikusten ez gaituen jendearengana nola heldu pentsatu behar dugu. Nola interesatu eta inplikatu erretretara edo lanera etorri den kanpotarra? Nola bukatu jakobinismo horrekin? Abertzaleek eta Bateran finkatu diren eragile guztiek lana eta krisia aintzat hartzen dituzte, soluzio global bat, denen zerbitzurako herri bat eraikitzeko aukera, proposatzen dute. Hori da gakoa, eta agian horrekin Paris lasaituko da. Ez nuke ulertuko Paristik etengabe ezezkoa jasotzea.

Nola interpretatzen duzu orain arte bake prozesuan Frantziak izandako jokabidea?

Azken urteotan sekulako urratsak eman direlakoan nago. Orain bi urte pentsaezina zen egungo egoera. Baina Paris oso epel ikusten dut. Oraindik ere euskal gatazka Espainiako aferatzat du. Baina ez, Iparraldea Frantziako Estatuaren parte da, Frantziako Estatuan presoak daude, frantses nazionalitatea dutenak gatibu dauzkate Espainiako kartzeletan... Mandelak bakea etsaiekin egiten zela, ez lagunekin, azpimarratzen zuen beti, beraz goiz ala berant, Parisek keinuak egin eta auzi zenbait konpondu beharko ditu. Bitartean, keinu esanguratsuak ikusten ari gara. Ezker abertzaleak urrats garrantzitsuak eman ditu, Donostiako alkateak argi hitz egin du, Borja Semper-ek Bildu ez dela ETA eta hitz egiteko aukera zabaldu du, Gipuzkoako Aldundian ezker abertzaleak eta alderdi sozialistak aurrekontuak adostu dituzte... Emeki-emeki doaz gauzak, presoentzat eta heien senideentzat mantsoegi, baina hori guztia irudika ezina zen oraintsu arte. Berriki irakurri dut Marixabel Lasak bere senarra erail zuen ETAkidearekin topaketa bat izan duela kartzelan. Arras hunkigarria iruditzen zait alde guztietatik. Marixabel Lasak lanean gorrotorik gabe aritzeko izan duen kemenak beti txunditu izan nau, eta ETAkide horrek urrats hori emateak inpresionatzen nau. Adiskidetzeak eta baketzeak oso luze joko du, baina sinesten dut hortik has daitekeela. Gerra baten ondotik beti da biziki zaila bakea egitea. Pentsa, nire bi aitatxiek egin zuten Lehen Mundu Gerra, eta gazte-gazte nintzela ez zen igandetako bazkari bat pasatzen gerra hura aipatu gabe. Hori entzutean ni izutzen nintzen, alemaniarren beldur nintzen, beste gerla bat piztuko ote zen... 1918an bukatu zen gerra batek 1958an sortu naizen honi eragin badio, Euskal Herrian ere denbora anitz beharko dugu zauri guztiak sendatu eta mamuak oro uxatzeko.

Nortasun Agiria: Allende Boutin

1958ko urriaren 29an sortu zen Vernon-en (Frantzia). Parisen hazi eta hezia, Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Sorbonan, eta Arthur McCaig errealizadorearen eskutik murgildu zen kazetaritzan. Le Point, Le Monde, TVE eta ETBrentzat lan egin ostean, France3-ko kazetari eta Txirrita emankizunaren arduraduna da egun, euskal prentsako ohiko kolaboratzailea izateaz gain.

Azken hitza: Sukaldeko lana

“Sukaldeko lana isilean eta gordean egiten bada hobe. Kazetari batzuk su-piztaile bezala aritu dira, behar ez zenean suari olioa botaz, eta ardura gutxirekin jokatuz. Gauzak bizi ditugu, sentitzen ditugu, baina gero nola esan, nola kontatu, nola adierazi da gakoa. Horrelako gaietan hanka sartzea biziki arriskutsua da. Horregatik diot, sanoagoa dela sukaldeko lana politikariek egitea, kazetariek baino”.


T'interessa pel canal: Euskarazko hedabideak
Hissar Mendiguren. Sempre en les noves salses
"Viure jo en basca no significa tancar les portes a altres llengües i cultures"
Primer es va fundar el Mitjà de comunicació Aiaraldea i després Faktoria. Tenen la seva seu a Laudio, on treballa Hissar Mendiguren. Periodista, bertsolari, músic, militant... La sentència assenyala que no es poden tapar dos seients amb un darrere, però la capacitat de... [+]

Sobre el futur dels mitjans de comunicació bascos

Durant les últimes setmanes he tingut a les meves mans aquests dos llibres: L'espai de reflexió en basca (Euskaltzaindia, 2024) i Mariano Ferrer, el periodisme reflexiu. Periodisme i compromís (Erein, 2023) . He llegit que el 42,2% dels bascos veu ETB1 i el 20,6% llegeix la... [+]


Sobre el futur dels mitjans de comunicació bascos

Durant les últimes setmanes he tingut a les meves mans aquests dos llibres: L'espai de reflexió en basca (Euskaltzaindia, 2024) i Mariano Ferrer, el periodisme reflexiu. Periodisme i compromís (Erein, 2023) . He llegit que el 42,2% dels bascos veu ETB1 i el 20,6% llegeix la... [+]


Elixabete Garmendia Lassa
“He viscut com a oportunitat i repte treballar el periodisme en basc”
L'ormaiztegiarra Elixabete Garmendia Lassa va ser una dona pionera en el periodisme en basc. En la dècada dels 70 hem tingut l'oportunitat de parlar sobre la seva extensa trajectòria des que va començar a treballar en la revista 'Zeruko Argia'.

Evidència de la intuïció: els mitjans de comunicació en castellà donen l'esquena a la cultura en basca
El més evident és el cas dels bertsolaris: en els mitjans que parlen en basc i castellà només es donen a conèixer en la versió en basca. A més, s'ha visualitzat un altre titular interessant: Analitzant el treball realitzat per 11 mitjans de comunicació bascos en 2023, el... [+]

Ane Urkiri, nova directora de la web digital 'Naiz'
La publicació Naiz es va crear fa dotze anys com a portal digital del diari Gara, i durant aquest temps ha estat Iñaki Altuna el director d'aquesta. D'ara endavant, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) serà la nova directora del portal digital Naiz del diari Gara. Urkiri ha estat el... [+]

2024-07-08 | Sustatu
Com s'informa els joves bascos? Principalment amb les xarxes socials i després en la televisió
Els informes més recents d'Ikusiker Ikusentzunezkoak han analitzat l'interès de la joventut basca en el consum d'informació / notícies. Els resultats són interessants, en resum, si hi ha interès per la informació, i la font d'informació fisa, les xarxes socials són la... [+]

Euskalerria Irratia ha creat un compte fals en Instagram per a enganyar
diversos usuaris d'aquesta xarxa social els han enviat pel seu compte fals el missatge que han estat agraciats amb un sorteig, en basc ordenat. En cas de rebre el missatge, no cliquis l'enllaç ni facilitis dades sobre la dada corrent, ja que es tracta d'un frau. Euskalerria... [+]

2024-06-06 | Aiaraldea
Campanya d'adhesió perquè l'Ajuntament d'Amurrio retorni la subvenció a Aiaraldea Komunikabideak
Aquí es pot adherir al manifest. Es realitzarà una compareixença ciutadana el dia 21 de juny a les 19.30 hores enfront de l'Ajuntament d'Amurrio.

40 anys ETB
Eix vertical indicador de decisions
La televisió basca compleix 40 anys i en 40 anys tot canvia: la televisió convencional passa d'estar en unes cases a tenir presència en totes, però en l'actualitat la televisió s'usa més per a veure els audiovisuals a la carta, com a reproductor, que per a connectar amb... [+]

2024-04-02 | ARGIA
La xarxa Rosa celebrarà les trobades d'enguany en Basaburua, de la mà d'Esan Erran
La Xarxa de Ràdio Rosa celebra per primera vegada a Navarra el dia per la lliure comunicació. El 13 d'abril tenen una cita en la petita ràdio Esan Erran, que acaba de complir un quart de segle. "És un dia de trobada per a nosaltres, per a conèixer-nos més i reflexionar... [+]

2024-03-04 | ARGIA
Hekimen demana compromisos a les institucions públiques per a adaptar els mitjans de comunicació en basc als nous temps
Hekimen, l'associació de mitjans de comunicació en basc d'iniciativa popular, ha sol·licitat a les institucions públiques ajudes i compromisos per a accelerar els processos davant les profundes transformacions que es produeixen.

Eguneraketa berriak daude