“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango dira, baina bidean galduak... Noski, inork baleki esan beza.
Santi Onaindiak (Amoroto 1909-1996 Zornotza) 1984an argitaratu zuen Euskaldunak eta osasuna liburuan mizpirari eskaintzen dio tarte polit bat eta bertan jasoa du esaera. Baita beste bitxikeria batzuk ere, hauxe bat: “Osakai lez erabillirik, mizpillaren frutuak Erdi-Aroan be sukarraren kontrako onak ziran; barrua girotzeko ederrak dozuz, esteen lana legetzen dabe-ta. Abazeria barik artu ezkero, urdail sentikorrak be errez eroaten dabez”. Baita hurrengo hau ere: “Azukera gainberatua dauko mizpillak, saponina ta beste sustantzi leungarri batzukaz; beruzkoa aienatzeko ona dozu. Baita bizioai alde-eragiteko be. Ona mizpil-ur egokia, osakai lez: estutu mizpira frutu batzuk eta artu baraurik. Jarabe bai litzan ar daikezu”.
Bizioari alde-eragiteak edo zapuztearenak begia jo dit. Lanak izan ditut “bizioa” hitzarekin lehorrean egiteaz edo larrua jotzeaz ari zela jabetzen; Santi karmeldar fraidea izan zela jakin dudanean argitu zait. Sinesteak ere lanak ditu. Itxaro Bordak, aldiz, bere 2005eko Zeruetako erresuma liburuan “mizpira egurra bezain zut zeukan makila begiz jaten zion” eta “kotoizko frakak urratu eta mizpira makila bezain gogor zeukan abar gorraila aluan basaki sartu zion” dio txortaldietan.
Idazleenetatik haratago, gogorra da benetan mizpira. Mizpira arbola, alegia. Itxuraz (arantzaduna, okerra, bihurritua...) eta izatez (egur gogor eta iraunkorra du oso). Gogor izate hori txerto-oin izan ohi duen elorri zuriak (Crataegus sp.) eransten ote dio? Grekoko krataegos edo kratos hitzak horixe esan nahi du, indarra.
Bere haziak ere ez dira nolanahi ernetzen. Gutxi batzuk lehen urtean jaioko dira, baina gehienek urteak behar dituzte babesten dituen hezur gogorra higatzeko. Horretarako azido sulfuriko beldurgarrian beratzen dituenik bada.
Euskal Makila zigor sonatua ere mizpiraren egurrez egiten da. Urte mordo batez lehortzen eduki eta gero. Eta inori jipoia, astinaldia, makilada edo egurra ematea, nola deitzen da? Mizpira-salda.
En aquest començament de tardor, que és l'època dels fruits, la trogloditez arriba a la meva pell sense voler. Hem oblidat un munt de fruita seca que ens ha mantingut durant milers d'anys. I quan em veuen, m'agafen la mà i me la pengen, m'obstinen l'esperit. Tracte de fer-ho... [+]
Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen,... [+]
Mizpira, Mespilus germanica, ha despertat durant segles la curiositat de nombrosos cuiners, gastrònoms i fruticultores. Ja t'he dit l'altra vegada que tinc un de les poques menges que em serveix de paladar. George Saintsbury (1885-1933), escriptor i, per tant, cellerer, va dir... [+]
Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak,... [+]
Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri... [+]