Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bertsolariek bertsolariari

  • Abenduaren 15ean eman zuen azken hatsa Joxe Agirrek, 83 urte zituela. 60 urte pasatsu egin zituen plazaz plaza azpeitiarrak, eta txapeldun handienetakoa izan zen, txapelik sekula jantzi ez zuen arren. Bere gertuko bertsolarien hitzek joan berri den pertsona eta bertsolaria ekarri digute.


27 de desembre de 2012
Joxe Lizaso, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano. 80.hamarkadan plazetan nagusi izan zen Azpeitiko hirukotea.
Joxe Lizaso, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano. 80.hamarkadan plazetan nagusi izan zen Azpeitiko hirukotea.
Amets Arzallus: Guri Zuka

Guri zuka egiten zigun Joxek, eta hori ez da hain ohikoa Izarraitzpean, are gutxiago hizkuntzaren pikardia hitanoan deklinatzen ohitua dagoen pertsona baten baitan, baina guri zuka egiten zigun Joxek, eta hurbiltasun keinu bat bezala hartzen nuen nik.

Logika existentzialetatik aparte bizi zen Joxe, zaharrago eta jolastiagoa egina zegoen, aurpegian kattagorri bat ari zitzaion azaltzen, eta Oranda ez da Urepele, baina hura ere nahiko mendi hegaletan gora dago, ongi bihurritutako bidean, baina hark ez zuen plazara jaistea beste irrikarik, kamino hartan brea botata zegoen. 

Bertsotan egin nahi zuen Joxek, eta hil arte borrokatu du horretarako, inguruko guzien kontra, zaharturik ere jolasteko gogoa manifestatzen zuen. Ezin bizitza bati gehiago eskatu, jolasaren frenteko lehen lerroan hil da Joxe.

Andoni Egaña:  Eta gainera... errimatu!

“Joxe, izan al zera inoiz Amerikan” jarri zioten puntua duela ez asko Mallabin. “Hori oso urruti dago hamendikan” hasi zuen erantzuna, eta hor bukatu balu ere aski zuen. Joxe Agirreren bertsokeraz zerbait idazteko eskatu didate eta hamairu silaba horietan antzeman daitezke bere ezaugarririk nagusienetakoak: bizkortasuna eta egokitasuna. Bat-batean, braustakoan eta soinu handiegirik atera gabe hain zehatz erantzuten bakarra zen. Bestalde, Orandaren bertsoa aisa eta gozagarri sartzen zen belarrietan, besteak beste, berak ere belarria gidari zuela botea izaten zelako. Hoskidetasuna inork gutxik bezala zukutzen zekien eta bertsoak, niretzat behintzat, duen alderdirik ederrenetakoa hori da. Maisu zen aditzak jokatu, hitzak deklinatu eta hizkuntza behartu gabe, hoskidetasunari tiraka eta muturreraino eramanaz, nahi zuena adierazten.

Zestoan beste behin, aspalditxo, baina Joxe mutil koxkorra ez zela ordurako belaunetako ajeak hasiak baizitzaizkion, beste honako puntu hau jarri zioten: “Joxe zer moduz zabiltz, belaunetatikan?” eta honakoa izan zuen erantzuna: “atzera geratzen naiz lagunetatikan. Asko bajatu gera garai batetikan, ta zu adarra jotzen aldamenetikan.” Propio idatzi dut dena jarraian eta ez lerroz lerroko moldean, bertso hori hitz-lauz ari balitz bezain egoki jasotzen dela ohar gaitezen. Izan ere, Joxeren estiloa hitz bakarrera ekarri behar banu, “ezkerreko bertsoa” egiten zuela esango nuke. “Eskuineko bertsoa” deitzen diot errima-hitzak pisu handia duen bertsoari. “Eskifaia” hitza badugu errima bat, haren aurretiko esaldian bota daitekeena oso da mugatua. “Dago”rekin errimatzen badugu aldiz, aurretik ia geuk nahi duguna esateko moduan gaude. “Eskifaia” errimatzen duen bertsoak pisua eskuin aldera hartzen du derrigor, esaldiaren amaieran, eta “dago” errimatzen duenak ezkerraldean, esaldiaren hasieran.

Guztiok osatzen ditugu ezkerreko eta eskuineko bertsoak. Baina Joxek sena berezia zuen karga esaldiaren hasieran jartzeko. Zestoako bertsoari erreparatuz gero, ez da munduan errima-zerrendarik “belaun- lagun-garai bat eta aldamen” batzen dituenik. Orandak ordea egoki josi zuen bertsoa eta ondo azaldu esan nahi zuena. Laburbilduz: gutariko askok, errima-hitza hautatzen dugu eta gero hara iristeko, esan nahi genukeenera gehien hurbiltzen dena esaten saiatzen gara. Joxek, esaldia hasi, nahi zuena esan eta gero gainera, errimatu egiten zuen.

Ziur nago hau berak irakurri izan balu, irribarre egin erbinude begirada zorrotza leuntzeko, eta honelako zerbait erantzungo lidakeela, buruari ezezkoan eraginez: “ Ez dakit ba… Nik ere gehiagotan entzun behar izaten dut nahi ez dudana, nahi dudana esan baino”.

Iñaki Murua: Axari Axiantea

Oso oker ez banago, bazen “axari axiantea” antzerki obra. Ba, horrelako izaeraduna genuen Joxe Agirre: axioak, azioak, akzioak… ziren bere jardunak natural egiten zituenak eta bere jarduna natural egiten zutenak.

Oranda baserrian jaio eta malkar maite haietan lanean, giharrak sendotutako baserritarra genuen Joxe, harrobiko lan ez askoz arinagoak eta bertsoteak uzten zion tartea baliatuz. Lana maite zuen eta gustura sentitzen zen hartan (gustuko tokian aldaparik ez!), agian horregatik, nire gisara berandu ibiltzen zen fama zeukan “Gaur ere izango dik txahalen bat jaiotzen edo… Bazeukak behi alu bat urtean dozenerdi txahal egiten dizkiona… nonbait” entzun nion bere bertsokide kuttun bati.

Baina, berandu abiatu arren, joandako lekuan berea eman gabe ez zen itzuliko, ordea. Beti erne; beti lagunak zer esango zain eta erantzuna prest! Gutxi barkatzen zuen Joxek, esan nahi baita, ustekabeko irristadarik ezdeusena ere aski zuela ziria sartzeko. Horretan zen axaria;  axari bihurria; ez, zuk daukazun hoberena kenduta uzten zaituena, ziria sartu eta ekarpen bikaina eginda aberasten zintuena baizik. Berea egin eta egiten uzten zizun lagun argia, garbia eta gauzak beren gordinean maite zituena. Esateko modu bereziak eta berezkoak, gordin esana gordinkeriatik babestuz. Txapelketa nahiz txapelik gabe puntakoek haina saio egiteko eskaria izaten zuen, bertsozaleek maite eta estimu handiz zutenaren seinale. Eta bere estiloan hain zorrotz eta lehiakor,  bertsotan gutxik jarduten zuenaren froga dira, hainbat bertsolari gaztek Joxeren  bertsokera hautatu izana eredu edo eskuratu nahiko zukeen desio modura.

Ez horrek, ez izenak, ez ikasketek, ezerk ez zuen kikiltzen Joxe kantuan hasitakoan. Eta gehienean, zuku majoa atera gainera lagunaren tituluei eta balizko jakinduriari. Emakumezkoak bertsotan plazan topatzean ere, nahiz eta adinean aurrera harrapatu zuen Joxe, adineko bertsolarietan gutxiena berari eragin ziola horrek, esango nuke. Nola gai jartzaile hala bertsokide, emakumezkoak izanda ere, hark ez zuen aldatu bere axari estiloa eta, parean tokatzen bazen, ziria sartuko zion konturatzerako.

Puntu erantzun bizi-biziak eta, ia beti, esaten zuenarekin erdiz erdi asmatzen zuelako, bidenabar puntu jartzaileari adar jotze dotoreak eginez, zaleek asko maite zuten axari izaera zen berea.  Behin Joxerra Gartziak jarritako puntu hauek adibide:

J. Gartzia:  Ez dago egoterik
                beti egonian,
J. Agirre:   horregatik ai gera
                hemen jardunian
                baina kezka bat badut
                nere barrenian
                latoso galanta dut
                gaur aldamenian

J. Gartzia: Igual igualak dira
                Holanda ta Oranda,
J. Agirre:  xelebria izan da
                zure propaganda
                Izarraitz haitz onduan
                ni jaio nintzan- da…
                Holanda berriz dago
                urrutira juanda.   

Errimak ere bere bereak zituen eta beste inork ez bezala erabiltzeagatik hain bereak ere:  osasuna, behazuna, behartzuna, didazuna…

Badu eta izango du jarraitzailerik gure axariak; badu eta izango duelako tokirik haren bertsokerak. Ia utzi digun hutsunea, erakutsi eta eman digunaz baliatuz, lehenbailehen betetzen asmatzen dugun plazetan!

Jexux Mari Irazu

Uztapide ta Basarrirekin,
Lazkanorekin sarritan.
Egañarekin, Euskitzarekin,
Lujanbiorekin zirikan.
Amuriza zein Uriarekin...
bost belaunaldiren zitan...
zaharra berri egi bihurtuz
historiaren begitan.

Ehun plaza bueltan eginez, Joxe,
aze urte sail itzela
aurpegietan hainbat irrifar
margotutako pintzela.
Beti zeuretik beti zeurean
erakutsiaz horrela
Txapelketatik kanpora ere
bizitza badagoela...
(Ta zergatik ez, igual bizitza
kanpoan dagona dela).

Hizkuntza nondik bihurrituko,
Agirrek zenbat zezakeen
mamiari ze estutu aldiak
finenetik erasaten.
Dohain horiek bertsolaritzan
nonbait bakanak izaten...
Ondorengooi kostako zaigu
zuk aina egi esaten.

Imanol Lazkano

Ez ustekotik ez ustekora
mago izatera iritsia,
bertsoeroko galdera huen
orain non dauka untxia?
bertsolaritzan aro polit bat
Joxe hik diguk itxia,
Txirritak zuen dotriña hartako
azkenengo harri bitxia.


Hire barruko txinpart bakoitza
azaltzen huen mingainez
dotore jantziz ziri zorrotzez
eta esaldi apainez.
Orain zaleon begietatik
malkoak egin dik gainez
hainbat urtetan eman diguken
gozamenaren ordainez.


Mendi gaineko arnas freskoa
kutsatu gabeko haize,
horregatikan ginuan beti
hire bertsoaren gose.
Nahiz oraindikan guk gehiago nahi
ezin ginelako ase
egin dukanak ez dik izenik
MILA MILA ESKER JOXE.


T'interessa pel canal: Bertsolaritza
2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesaka acollirà el Bertso Eguna 2025
El 25 de gener, els aficionats als bertsos celebraran la seva cita anual en la Plaça Nova. L'esdeveniment està organitzat per l'Escola de Bertsolaris de Cinc Viles i l'associació Bertsozale Elkartea. Començarà a les 10.00 del matí amb un recorregut a la tarda amb un festival... [+]

2024-12-16 | Bertsozale.eus
Alaia Martin guanya el Campionat de Bertsolaris de Guipúscoa 2024
El Donostia Sorra s'ha omplert d'aficionats al bertsolarismo en la tarda del dissabte: 6.500 persones s'han donat cita per a gaudir de l'últim dia del Campionat de Bertsolaris de Guipúscoa, que ha estat el torn d'Alaia Martin, que ha jugat un partit individual amb BEÑAT... [+]

2024-12-11 | Bertsozale.eus
Ja està llesta la final del Campionat de Bertsolaris de Guipúscoa
Aquest dimarts al matí s'ha presentat la final del Campionat de Bertsolaris de Guipúscoa, que s'ha celebrat en Illumbe (Donostia). Serà el dissabte, 14 de desembre, a partir de les 17.00 hores.

Materialisme histèric
Vull amb vosaltres

Els últims anys surto poc. Ho he dit moltes vegades, ho sé, però per si de cas. Avui he assistit a una sessió de bertsos. “Li desitjo molt”. Sí, per això he avisat que surto poc, suposo que vostès assisteixen a molts actes culturals, i que tenen més a comparar. Però... [+]


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebeste guanya la semifinal de Zarautz
MARTIN ha aconseguit una passada directa a la final, coincidint amb la victòria en la semifinal de la Copa. L'última semifinal es disputarà diumenge que ve en Arrasate, i serà llavors quan es completi la gran final de la Copa.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari Matemàtic Cantautor
"Seria el meu somni cantar amb Xenpelar"
Maddi, de 19 anys, cursa el Grau en Matemàtiques en la Facultat de Ciència i Tecnologia de la UPV/EHU en Leioa, té estudis musicals i és també un bertsolari molt expert. I té vímets per a ser millor que un bon bertsolari, com hem vist en les diferents places. “Naixeran... [+]

2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia aconsegueix el passi a la final
Després de guanyar la semifinal d'Oiartzun, Gaztelumendi s'ha classificat directament per a la final del campionat. La següent cita serà diumenge que ve, a Zarautz.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran rebrà el Premi Manuel Lekuona
Beltrán ha estat guardonat amb el premi d'Eusko Ikaskuntza 2024 per “recuperar, conservar i transmetre” el patrimoni musical tradicional. El jurat ha volgut reconèixer el treball de divulgació multidimensional de llargs anys.

2024-11-04 | Bertsozale.eus
Ja estan finalitzades les semifinals del Campionat de Bertsolaris de Guipúscoa
Després de la disputa de l'últim quart de final, s'ha decidit qui jugarà en la següent fase de la Lliga Endesa.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaran guanya la prova d'Irun
A més de guanyar el programa, Iguaran s'ha classificat per a les semifinals del Campionat de Parelles. El quart de final d'Irun ha estat la penúltima: la setmana que ve coneixerem la llista completa dels classificats per a les semifinals.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi gana en Azkoitia
Aquest dissabte s'ha disputat en el Teatre Baztartxo de Bilbao el tercer quart de final. Mendizabal s'ha classificat a les semifinals de la Copa del Rei, després de guanyar el quart de final.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia guanya a Errenteria
Avui s'ha disputat el segon quart de final de la Copa del Rei a Errenteria. Gaztelumendi, amb la victòria, s'ha classificat per a les semifinals de la Copa del Rei.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebeste guanya el primer quart de final de l'Eibar
El partit del dissabte ha estat el primer dels quarts de final. A més de guanyar el programa, Martín s'ha classificat per a les semifinals del Campionat de Bertsolaris. La següent cita serà el diumenge, a Errenteria.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Ja estan finalitzats els quarts de final del Campionat de Bertsolaris de Guipúscoa
Després de la disputa dels últims vuitens de final, s'ha decidit qui jugarà en la següent fase de la Copa.

Eguneraketa berriak daude