Lapur batek herriz herri
ebatsitako hitzak
edo galdutako berben
bulegoko desditxak;
Castelao zenarekin
konektatzeko guijak…
horrelako gertaerak
dauzka Made in Galizak.
Liburuan bildutako
istorio bakoitzak
euskaldunon enpatia
suspertuko du behintzat;
galegoa izan arren
arrotza askorentzat,
galegoen bizipenik
badu gure bizitzak.
Nahiz lan hau euskaratzeak
eragin hainbat neke,
hizkuntza handi batera
ezin itzul liteke,
soilik hizkuntza txikiek
uler baitezakete
euren arazo handien
ametsak nola bete.
Festa i rebel·lia. Història Oral del Rock Radical Basc
Javier 'Jerry' Corral
Libros, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ va ser alumne de la primera promoció de Periodisme de la UPV/EHU, al costat de molts altres rostres... [+]