Balizko Katalunia independentea Europar Batasunean sartu ote litekeen orain eztabaidatzea, tranpan erortzea da Vicent Partalen ustez. Espainiak jarritako amua dela uste du, haiek jarrera komuna dutelako eta independentistek ez.
Konpontzeko garaiz gaude, baina dagoeneko erori gara sagu-zuloan. Jada ez dugu hitz egiten ea independente izan nahi dugun. Aldiz, Europar Batasuneko kide izan nahi dugun ala ez eztabaidatzera eraman gaituzte. Begien bistan dago, ez dago eztabaidarik. Batasunak onartuko gaitu behin independente garenean edota beste erremediorik ez duenean, minutu bat lehenago ez. Bien bitartean, Espainia beldurra sartu eta sartu ari zaigu, gure indarrak zatitzen ari da, beraiek posizio bakarra duten eztabaida honetan. Nire proposamena? Utz dezagun Europaz hitz egiteari eta geuri buruz hitz egin dezagun, garrantzitsua hori baita.
Pentsa dezagun independentzian beraz, eta independentzia lortzeko prozesuan, kanpoko baldintza eta xantaiarik onartu gabe. Guk independente izan nahi dugu, eta izango garenean, orduan eskatuko diogu Batasunari sarrera, hori interesatzen bazaigu. Eta bai, nire ustez, sarrera interesatzen zaigu.
Batzuek diote independentisten alde batek ez duela independentzia nahi, segurua ez bada Batasunaren parte izango garela. Eta hor dago tranpa. Izan ere, “Oi! Nik independentzia nahi nuke, baina aizu, seguru jakin behar dut ea Europar Batasunaren parte izango garen”, etengabe dioten otsoak laster ikusiko ditugu arkumez mozorrotuta. Independentziari aurre egiteko argumentu itxurazko bat aurkitu dutenen kantu faltsua errepikatzen ari dira otso hauek.
Bada ez. Galdera gakoa ez da Europar Batasuneko kide izango garen. Galdera horren erantzuna uneon ez da garrantzitsua, ezta erabakigarria ere. Jakin behar dugun gauza bakarra da ea erabakitzeko eskubiderik daukagun. Indar nahikorik izango ote dugun ziurtatzeko erabakitzen duguna beteko dela, eskuak libre eta hipotekarik gabe, gure etorkizuna geuk erabakiko dugula.
Eta otso arimarik ez duen norbaitek uste badu arriskutsua dela aldez aurretik ez jakitea Europar Batasunean sartuko garen independente bihurtzen garenean, froga diezadala arrisku hau larriagoa dela Kataluniarentzat egungo egoeran mantentzea baino.
Azkenik, eta bide batez, independentziaren biharamunaz ari garenez, agian, zuzena litzateke herritarrok iritzi kontrajarriak dauzkagun hamar edo hamabi gai nagusiei buruz ere bozkatzea. Adibidez, zein litzateke arazoa galdetzeko Europar Batasunean sartu nahi ote dugun? Gaztelaniak ofiziala izan behar ote duen edo hauteskunde sistemak zerrenda irekiak behar ote dituen?
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Després d'Ucraïna, Polònia?
La Unió Europea ha derrotat la guerra d'Ucraïna amb armes a Kíev i, amb la menia encara en l'aire, està immersa de ple en el cicle de la guerra. Això sí, el seu discurs s'està modulant i cada vegada parla més del possible alto-el-foc. En el... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
El transfeminismo ha portat llum i complexitat als debats sobre el cos, el gènere i els desitjos. No obstant això, també ha creat ombres. En nom d'una suposada coherència política radical, moltes vegades lligada a una hegemonia molt concreta, alguns discursos transfeministas... [+]
Vivim temps curiosos i realment vivim. Són temps en els quals es diu que l'educació està en crisi i, almenys, a la vista de tots, la boleta té ja 2.361 anys.
No havia anat de l'acadèmia de Plató, el seu estimat mestre Aristòtil, per a erigir un liceu. Un Liceu,... [+]
Les causes del començament de la guerra a Ucraïna no són sol les que ens han explicat, perquè hi ha altres raons. Rússia va dir que havia de fer un pas cap a la defensa dels russos de parla russa a Ucraïna, mentre que el Govern d'Ucraïna havia d'enfrontar-se a l'exèrcit rus... [+]