Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Sua hona!

Baliarraingo erretoretxeko erloju parea.
Baliarraingo erretoretxeko erloju parea.Jakoba Errekondo

Aberastasuna aireratzen du gurbitzak (Arbutus unedo). Lur fresko eta sakonak behar ditu oparo hazteko. Berak ere ongi zaintzen du elikatzen duen lurra eta hosto eta azal-printzezko ongarri bikainaz janzten du bueltan; hartu eta eman, trukean bizi. Azpian gabiltzan gu ere ederki ontzen gaitu: perretxiko, zura, fruitu gozo eta “moxkor” liluratzailea. Asturiesen “borrachín” deitzen diote arbolari.

San Martin, Zakilixuten txerri eta zerriena den hamaikagarren hilabetearen hamaikagarren egunez, Baliarraingo erretoretxeko hormaren kontra dagoen gurbitzak elizako ordulari parearen arteko aldean ba ote du zer esanik? 1781. urteko eguzki ordulariak ez du gezurrik esaten, eguzkiaren hamaikak inguru dira, guretzat eguerdiko hamabiak. Baina ordulari mekaniko “modernoak” laurak eta ez dakit zenbat dela dio. Gurbitzaren moxkorrari egotziko diogu aldea...

Ordulari horien aldameneko kanpaiek inoiz salatuko zuten suarekin ere badu, bada, gurbitzak halako hartu-eman xelebrea. Suak pasatzen duen edo erretzen duen mendian gurbitza da indartu eta berritzen lehenetakoa, suaren kalteak jasaten onenetakoa, alegia. Ipurdi aldean eta lurpean ezkutatuta dituen kimu-begiei eskerrak. Bakoitzak bere biziberritze estrategia du, baina suzale koadrila berekoak dira artelatza (Quercus suber), txilarra (Erica sp.), abaritza (Quercus coccifera), palmondo nanoa (Chamaerops humilis), xiristola (Genista tinctoria), eta abar. Era berean, bere egurra sutarako ona bada, ikatzetarako onenetakoa da, aparta! Bere ipurdiak, orpoak, anduiak eta sustraiak estimu handian zituzten su-egileek. Berarekin egindako burdina Europan adina gurtzen zuten gurbitz-ikatz olariek burdinoletan. Bere garrak eta txingarrak harrapatzen duten tenperatura ez duzu beste egurrekin nola hala erdietsiko. Labea behar bezala berotu eta ogia ongi erre nahi zuenak begikoa zuen gurbitz egurra. Egur hori zuretarako ere aintzat hartzekoa zen: tornuan lantzeko aproposa: gogorra, trinkoa eta astuna, baina fina eta gorrien artean dotoreenetakoa.

Azienda guztiak gustuko du, eta kimuak janez bere lepoa zenbateraino luza dezakeen ederki adierazten du hozkadakako inausketak. Bazka ere ona, nonbait. Gurbitz handirik ez duzu berehalakoan topatuko, eta gurbiztiena esan gabe doa, jakina!


T'interessa pel canal: Gurbitza
2012-10-04 | Jakoba Errekondo
Almàssera de l'eix Gurbe

Haig de plantar Gurbea, Sorbus domestica. A veure si soc capaç de fer d'una vegada la sidra natural del més alt gust... Li demanaré a un amic que deixi que li trenqui el pèl en un barril. L'objectiu: portar la sidra i el vi a l'incomparable, amb la roda. Excel·lent, perquè... [+]


2012-09-18 | Jakoba Errekondo
Gurbea i Udalatxa

El municipi alabès de Villabuena d'Àlaba està situat a la Rioja alabesa. Així ho diuen els d'allí, els d'Euskaltzaindia entre ells primer Uriona i ara Villabuena. Tot el que hi ha en Villabuena és vi i el paisatge és vinya. Abans hi hauria hagut arbres fruiters, hortes,... [+]


Eguneraketa berriak daude