Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Zentzurik ez duen proiektua

  • Esa urtegiaren edukiera bikoizteko planak mehatxupean ditu Aragoiko hainbat herri txiki. Proiektuaren aurkako borrokaren ikur bilakatu den Artiedan izan gara. Lurrak kendu arren, hormigoiak duintasuna urperatzerik ez duela erakutsi du urte luzeko erresistentziak.

Urriaren 10ean, CHEko ordezkariak desjabetze aktak sinatzera joan zirenean, lagun ugarik bidea moztu zuten, poliziak kolpeka sakabanatu zituen arte.
Urriaren 10ean, CHEko ordezkariak desjabetze aktak sinatzera joan zirenean, lagun ugarik bidea moztu zuten, poliziak kolpeka sakabanatu zituen arte. Dani Blanco

“Gurekin jai dute. Ez dugu hemendik alde egingo. Lurrak lapurtuko dizkigute, baina ez ditugu gure etxeak utziko”. Esa urtegiaren ekialdeko muturrean dago Artieda, Zaragozako lurretan, Aragoi ibaiak atseden hartzen duen 18 kilometroko itsasoaren ateetan. Han elkartu gara Luis Solana laborari eta abeltzainarekin. Herriko alkate ohia eta urtegia handitzeko proiektuaren aurka dagoen Río Aragón elkarteko presidentea da. Hitz egiten duenean argi ikusten dira 30 urteotako borrokek utzitako arrastoak. Herriaren goialdetik Esa urtegia seinalatu digu, eta haren edukiera bikoizteko planaren parte den kamioi eta hondeatzaileentzako errepide berriko hormigoizko zutabetzarrak, eta zutabeok jan dituzten lurrak, eta herriaren magalean, laborantzarako sail gehiago, egun agintariek jomugan dituzten horiek. “Uztarako kalitate oneko 600 hektarea ditugu, eta berrehundik gora nahi dituzte desjabetu. Lapurtu. Hori baita hitz egokia. Bost axola zaie jakitea nekazari batzuei lur eremu txikia kentzeak ere aurrera egitea galarazi diezaiekeela”.

Espainiako Ingurumen Ministerioaren eta haren mende dagoen Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (CHE) “prepotentziaz” kexu da Solana, baita ureztatzaileen “harrokeriaz” ere. Esa handitu nahi izateko arrazoietako bat, politikariek diotenez, urtegitik abiatzen den Bardeetako Kanalaren bitartez Erriberako eta Zaragoza iparraldeko Zinco Billas eskualdeko lur-sail gehiago ureztatu ahal izatea da. Río Aragón kolektiboaren ustez, ordea, helburua ez da nekazarien eskaria asetzea, ura gehien interesatzen zaien lekura eramatea baizik, arrazoi ekonomikoak tarteko. Obra hauek Bardeetako Ubideko Ureztatzaileen Komunitateak eskatu dituela esan digu elkarteko presidenteak: “Erakunde horiek politika egiten dute, presio-tresna dira. Ura negozio iturria besterik ez da haientzat, baliabide ekonomiko bat. Uraren kontzesioa dute eta haren jabe sentitzen dira. Batzuetan autoak hemen behean aparkatu eta obrak ikustera joaten dira, beraien urtegia nola dagoen jakiteko, lursailak bisitatzera doazen aberaskiloen moduan. Haiekin batera etortzen dira CHEko ordezkariak ere. Ura kudeatzen duen instituzioa komunitate horien zerbitzura dago. Onartezina da”.

Ureztatzeen gezurra

Bardeetako ureztatze guneak zabaltzeko Esa handitu beharrik ez dagoela diote proiektuaren aurkakoek. “Nahikoa da Kanalaren ibilbidean ura gordetzeko dozena erdi baltsa txiki eraikitzea”, esan digu Solanak. “Datu ofizialek erakusten duten moduan, kostua puztu gabe eskaerak asetzea lortuko litzateke horrela”. Bere hitzetan, baltsa horien –uraren– kudeaketa eraginkorragoa izateko ureztatzaileen esku legoke, haiek direlako eskaera luzatu dutenak. “Hala, ura gordetzeak dakarren kostua, ustiatuko dutenek ordainduko lukete. Haien baliabideak erabili beharrean gureak –lur emankorrenak tartean– hartzen dituzte, ordainetan kalteak eraginez”, azaldu digu “politika kolonial” bati buruz mintzo den Solanak. Termino bertsuetan hitz egin zuen Jorge Bielsa ekonomialari eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak pasa den hilean Jakan emandako hitzaldian: “Azpiegitura hauen kostua aurrez ezagutzea garrantzitsua da, baita obrak abiatzeko eskatu dutenak gastuen kargu egitea ere. Zoritxarrez, lehenago edo beranduago guztiok ordainduko ditugula espero dute oraindik”.

Kontuan hartu beharreko beste elementu bat kanalaren ustiapen hidroelektrikoa dela azaldu digu Solanak: “Aipatu komunitateek, teorian, ureztatzeetarako kontzesioa besterik ez dute, baina zentralak eraiki eta negozioa egiten ari dira”.

Presa Nafarroan dagoen arren, proiektu honi buruz Aragoin hitz egiten dela dio, aragoitarrek eskatzen dutela. “Inguru hauetan ureztatzea mito bat bezalakoa da. Lur lehor asko dugu eta, askoren ustez, urak baino ez ditu biziaraziko. ‘Ura iristean gauzak konponduko dira’, entzun izan dugu maiz. Herritarren subkontzientean pisu handia du horrek; jendeak pentsatzen du urtegiak obra onak direla, aurrerakuntza dakartela. Gainera, lehen ezertxo ere ez zegoen lekuan ura dago orain, eta uztak. Begirada sinplista horrek iritzi publikoa asko markatu du eta botoen arrantzan ari diren alderdi politikoak ere, IU barne, joko horretan ari dira”.

Hormigoiaren lobbya nagusi

Urtegia handitzearen aldekoek bolo-bolo darabilten beste argumentu bat hauxe da: Zaragozako hiri osoak kalitatezko ur edangarria izan dezan, ezinbestekoa da obrak albait azkarren amaitzea. Aldiz, Urtegi eta Trasbase Handiek Kaltetutakoen Koordinakundeak (COAGRET) dioenez, hiriburuak badauka mendietako ura gorde eta erabiltzeko azpiegitura: Aragoiko Kanal Inperialarekin bat egiten duen Lotetako urtegia. Ebro ibaiko eta eraiki daitezkeen baltsetako hektometro kubikoak gehituta, Zaragozak urtebeterako ur-gordailua izango lukeela kalkulatu dute.

Solanak nabarmendu duenez, Espainiako Uraren Legeak ahorako ura –edangarria– lehenesten duen arren, Zaragozak ur edangarria izango luke baldin eta ureztatzeetarako baliatuko litzatekeena sobera geratuko balitz. “Hiriburuaren ur-horniketa bigarren mailakoa da”, esan digu, ondoren gehitzeko kontzesioak Esaren inaugurazio garaikoak direla. “Errazagoa da gu herritik kanporatzea, kontzesioak aldatzea baino”, diosku. “Ez dute lortuko, ordea”.

Mediterraneo inguruko espekulazio-egarria aseko luketen balizko trasbaseetarako ura gordetzea ei da proiektu hau bultzatzeko ezkutuko arrazoietako bat, José Manuel Nicolau Zaragozako Unibertsitateko biologoak dioenez. “Hormigoiaren lobbyaren interesak defendatzea da bestea”, gaineratu du Solanak. “Ikusi duzue zer zementu piloa dagoen inguruan? Bai PSOEk 1992-93an, bai PPk 2001ean –Ebroren trasbasearen planarekin– eta bai ondorengo Plan Hidrologiko Nazionalak (2005) ere eredu desarrollista bertsua proposatu dute”. Esa pantanoak estrategia horri jarraitzen dio, baita Biscarrues –proiektuak aurrera eginez gero Gállego ibaiko urak jasoko lituzke– eta Mularroya –Jalon haranean eraikitzen hasi direna– urtegiek ere.

Aragoi sozialista eta iraultzaile baten alde

Azpiegitura erraldoi horien aurkako borroka da, hain justu, Aragoiko talde ezkertiar eta independentisten ardatz nagusietakoa. Artieda bihurtu da erresistentziaren ikur, urte luzez Esako proiektuaren kontra eta lurraren defentsan agertutako konpromisoagatik. Horren isla dira urtean behin han egiten diren Esfendamos a Tierra jardunaldiak eta iragan asteburuan aldarrikapena eta festa uztartu zituen Mendiaren duintasunaren alde izeneko ekitaldia. Prestaketa lanetan zebiltzala izan ginen gu Artiedan.

Bloque Independentista de Cuchas (BIC) taldeak antolatu ditu aipatu jardunaldiak azken urteotan, Chunta Aragonesistak (CHA) gobernatzen duen Udalaren laguntzarekin. 2007an sortua, ezkerreko indarrak pilatzea du helburu BICek, Aragoi “libre, antipatriarkal, sozialista eta iraultzailearen alde” modu bateratuan aritzeko. Dozena erdi kolektibo biltzen ditu: Puyalón de Cuchas (erakunde politikoa), Purna-A Chobenalla Reboluzionaria y Independentista (gazte erakundea), A Clau Roya (talde feminista), A Enrestida (kolektibo antifaxista), SOA-STA sindikatua eta Universidat ikasle independentista eta iraultzaileen taldea.

Mugimendu independentista erreferentzialtasuna irabazten ari da apurka-apurka, baina apenas du errepresentaziorik instituzioetan. Puyalón alderdiak Aragoi osoan duen zinegotzi bakarra, Israel Orera, Artiedakoa da. Udala CHAko alkateak eta alderdiko zinegotzi batek osatzen dute. Solana agurtu eta Orerari hots egin diogu telefonoz, belaunaldi gazteagoen ikuspuntua ezagutzeko. “Zer, herrian ez al duzue neska-mutilik aurkitu?”. Ezetz erantzun diogu, gehienak jaialdiko kartelak jartzera joanak zirela eta besteek hitzaldia eman behar zutela Zaragozan. “Pena da, normalean gazte dezente ibiltzen baikara herrian hara eta hona”. Artiedan arnasten den giroa hizpide, hiri handietan ez bezalako bizitza kalitatea dutela esan digu, eta urtegiak herritarrak batu dituela. “Borrokak hemen geratzera bultzatu gaitu. Duintasunari eutsi nahi diogu. Ni helduagoa naiz, baina 20-25 urtekoak ere gatazkaren erdian jaio dira. Hori edan dute, borroka bidegabe hau arimara heldu zaie. Jende mordoak egin dugu bat, ez soilik Artiedakoek, baita Aragoiko gainerako zonaldeetako eta Euskal Herriko ekintzaileek ere, besteren artean”. Horrek guztiak gizarte mugimendua piztu duela dio. “Duela gutxi Biscarruesen egindako ekitaldi jendetsua da horren lekuko. Mendiaren duintasunaren alde 1999-2000 inguruan sortu eta ondorengo urteetan indarra galdu zuen mugimendua biziberritzen ari da orain”.

Ingurumari horretan Puyalón bezalako alderdi batek zein paper jokatzen duen galdetu diogu. “Puyalónen helburua ez da hainbeste instituzioetara heltzea, gizarte mugimenduetan indarra egitea baizik. Dena den, gure bidea hasi besterik ez da egin”. CHArekin duten harremanari dagokionez, Orerak dio bakoitzaren bideek gutxitan egiten dutela bat, nazio mailan bederen. “Haiek sozialdemokratak dira eta gu sozialista iraultzaileak. Haiek instituzioetan egon nahi dute. Herri mailan harreman oso ona dugu, elkarrekin gabiltza honetan, baina gainerakoan… beti daude batzuen edo besteen esanetara”.

Urte hauetan guztietan hedabideek ezikusiarena egin dutela dio, bizi duten gatazkak Arainfo.org eta Tomalatierra.com bezalako webguneetan eta sare sozialetan oihartzun geroz eta handiagoa duen arren. “Jarraipen zabalagoa dugu Euskal Herrian Aragoin baino”, esan digu Orerak, eta Itoizko Solidarioei buruz begirunez hitz egin du: “Harreman handia dugu haiekin, borroka bera da, erabat legitimoa. Zorte txarra izan zuten. 1996ko ekintza [rotaflexekin kableak moztearena] orain egin izan balute Internet bidez mundu osora zabaldu eta gertaerek beste norabide bat hartuko zuten. Talde ekologista batzuek ekintza hura arbuiatu izana ulertzerik ez dago, egindakoa kritikatzea lotsagarria da. Artiedan, belaunaldi gazteek bereziki, beti babestu izan dugu Solidarioen borroka, desobedientziaren bidea eredu da guretzat”.

Duintasunari indar guztiarekin eutsiko diotela berretsi digute Solanak eta Orerak. Artiedan bizitzen jarraitu nahi dutela diote, eta euren seme-alabek ere aukera hori izatea gustatuko litzaiekeela, lapurreta ororen gainetik. “Yesa No”, diote balkoi anitzetan eskegitako banderolek. “Artieda no rebla!”, paretetan marraztutako graffitiek. Ez dituzte kikilduko.

Edukiera bikoitzeko plana

Primo de Riveraren diktadurapean hasi zen mamitzen Esako urtegiaren proiektua. Frankismo garaian inauguratu zuten, 1959an. 76 metroko presa, 2.098 hektarea, 18 kilometro luze eta 450 hm³ ur gordetzeko edukiera. 55.000 herritar hornitzen ditu eta Bardeetako Kanalaren bitartez ureztatzerako 81.000 hektarea sortu ditu, bereziki zerealak landatzeko erabili direnak. Urtegiaren edukiera bikoiztu nahi dute orain (1.050 hm³-ra arte), presa 100 metrora arte altxa, eta uraren maila 480 metro ingurutik 530era igo. Horretarako 352 milioi euroko aurrekontua onartu du –oraingoz– Espainiako Gobernuak, hasiera batean 113 milioi eurokoa zen arren. “Beste esparru batzuetan murrizketak egiten dituzten bitartean azpiegitura handietako aurrekontuek gorantz egiten dute etengabe”, dio Solanak. “Proiektu honek ez du deus laguntzen. Ezin da garai lehorretarako urik gorde, urik ez badago! Euri gutxiago egiten du eta, gainera, lurraren erabilera aldatu egin da: orubeak bitan zatitu dituzte, abeltzaintza estentsiboa desagertu eta basoak estali egin dira, landare askoz ere gehiago dago… Lurrak ur gehiago xurgatzen du eta erreketara gutxiago heltzen da”. 1959an Ruesta, Tiermas eta Escó herriak hustu eta 1.500 biztanleak beste toki batzuetan kokatu zituzten. Artieda, Mianos eta Sigües mehatxatzen ditu gaur egungo egitasmoak. Hiruen artean 260 bat biztanle dituzte.

Zalantzak segurtasunaren inguruan

Obrak 2016rako bukatuko dituztela esan dute agintariek. Epeak etengabe atzeratzen ari dira, ordea, urtegiaren alde batean sortutako arrakalen eta haiek eragindako lur mugimenduen –2006koak izan ziren sonatuenak– ondorioz. Espainiako Ingurumen Ministerioak eta CHEk onartu dute presa faila edo apurdura baten gainean finkaturik dagoela, eta behealdeko herritarrak –Zangozakoak tartean– kezkatzen hasiak dira. “Ez nau harritzen”, esan digu Solanak. “Presatik beherako herriek beti pentsatu izan dute urtegiek mesede egiten dutela, uholdeak ekidin ditzaketela, baina…”.

Herri bizia

Jesus Solana, irria ezpain eta begietan: “80 lagunek pasatzen dugu negua Artiedan. Abeltzaintza, laborantza eta aroztegia ditugu euskarri, baita Santiago Bidearen parte den ostatua ere. Herrian bizi diren 20-30 urte inguruko hamabost gazteetako batek egiten du bertan lan. Nekazari eta arotzak dira gehienak. Biztanleria aktiboa inguruko herrietan baino handiagoa da hemen. Historikoki lurgintza banaturik egon da gurean, umilenek ere bazuten beren orubea. Izaera propioa ematen du horrek. Borrokak berezi egin gaitu. Hainbeste neke eta ostia txar… baina gauza onak ere eman dizkigu. Gazteek Aturando Yesa kolektiboa sortu dute. Lurraren defentsan badugu erreleboa. Argumentuak zaharrak dira baina lengoaia berritu beharra dago, eta inportantea da gazteek lekukoa hartzea. Kanpora ikastera joan direnek ere lotura estua gordetzen dute herriarekin”.


T'interessa pel canal: Esa urtegia
2024-11-20 | ARGIA
Alerten que l'ampliació del pantà de Yesa és "una bomba de rellotgeria" si es col·loquen en ell gotes d'aigua freda
La Chunta Aragonesista ha demanat al Govern d'Espanya que revisi el projecte d'ampliació del pantà de Yesa, després del recent desastre de la gota freda. En cas de sofrir aquest tipus de pluges, Aquesta no tindria la capacitat suficient per a alliberar tota aquesta aigua, per... [+]

Una sentència suspèn l'explotació de la mina Muga de Sangüesa
El Tribunal Superior de Justícia de Navarra ha anul·lat l'autorització del Govern de Navarra a l'empresa Geoalcali per a l'explotació de la potassa, després del recurs interposat per Sustrai Erakuntza i Ekologistak Martxan.

Paralització de l'ampliació de l'embassament d'Aquesta
Segons l'Associació Riu Aragó, les obres d'ampliació de l'embassament d'Aquesta estan paralitzades per "inseguretat". Aquest grup sol·licita la suspensió del contracte i la revisió del projecte. Demanen a la Confederació Hidrogràfica de l'Ebre que accepti la... [+]

2023-09-29
Volen finalitzar l'ampliació de l'embassament d'Aquesta per a 2027
Les obres es van iniciar fa 22 anys, però la construcció de l'embassament ha tingut molts problemes, i encara les obres segueixen endavant. En resposta a la sol·licitud de Riu Aragó, la Confederació Hidrogràfica de l'Ebre, CHE, respon que l'obra està prevista per a la seva... [+]

Alerten via satèl·lit de la inestabilitat de l'embassament de Yesa
Els estudis geològics han alertat en més d'una ocasió i ara l'avís arriba de la vigilància via satèl·lit: L'embassament de Yesa no és estable. Copernicus, el programa d'observació de la Terra de la Unió Europea, ha detectat un "moviment" en els vessants de... [+]

Sr. Alfredo Ollero Ojeda
“Els rius s'enfonsen cada vegada més en els seus llits”
L'Ebre és el riu més gran dels que travessen Euskal Herria. Hem parlat en la seva riba, en l'entrada de Saragossa, en la qual viu Ollero, acompanyat de la lertxuna lenta, l'eixelebrat cant dels ocells i el suau cabal del riu, la tarda que ha esclatat la primavera a 33 graus,... [+]

La geologia Ingeotyc recomana no ampliar l'embassament de Yesa
Conclou que el vessant dret de l'embassament continua inestable i per tant existeix un nivell de risc. L'informe ha estat elaborat pels geòlegs Valentín Ibarra i Tomás Morales de l'empresa Ingeotyc per encàrrec de l'Ajuntament de Sangüesa.

Remírez afirma que el Govern d'Espanya actua amb rigor en el pantà de Yesa, 22 anys després de l'inici de les obres
El vicepresident del Govern de Navarra, Javier Remirez, va explicar en el Parlament de Navarra un estudi sobre la seguretat de la urgència que ha finalitzat fa quinze mesos i que fins ara no ha estat publicat. La recerca es va realitzar per encàrrec del Govern d'Espanya.

L'ampliació de l'embassament de l'Aquesta rep el vistiplau de l'informe del Ministeri de Transició
Per fi ha aparegut l'informe del Govern d'Espanya sobre la seguretat de l'embassament de Yesa, que ha estat “perdut”, i permet continuar amb les obres de l'embassament

Denuncien la pèrdua de l'informe encarregat pel Govern d'Espanya sobre l'embassament de Yesa
El Ministeri de Transició del Govern d'Espanya va encarregar el Col·legi d'Enginyers de Camins i Ports d'Espanya per a veure què deia l'organització sobre la viabilitat de l'embassament.

Suspès el projecte de conducció d'aigües de Salazar a Yesa
La Confederació Hidrogràfica de l'Ebre ha retirat del seu pla hidrològic el projecte de construcció d'una presa en la localitat d'Aizpurgi, al Pirineu navarrès, i la seva conducció a l'embassament de Yesa a través d'un canal subterrani.

Anàlisi
Embassaments de Navarra per sota de les mínimes: què ha deixat en evidència la sequera?
Ja es nota l'estiu sec que hem tingut en molts llocs d'Euskal Herria. Segons dades recollides per la Confederació Hidrogràfica de l'Ebre (CHE), l'aigua emmagatzemada a Navarra es troba molt per sota de la mitjana de l'última dècada i en el cas de l'embassament de Yesa se situa en... [+]

Korrontearen atzetik
Piszinan aurrera eta atzera aspertu egiten dira nonbait, eta 1989ko abenduaz geroztik ibaietan, urtegietan, lakuetan eta itsasoan egin dute igeri. Miño, Ebro, Sil, Bosnia-Herzegovinako Neretva ibaia gerra garaian... Nafarroako Esa urtegia, Eskoziako Ness laku famatua,... [+]

Quins són els riscos de la gran mina potassa de Yesa?
El projecte Muga, aprovat pel Govern d'Espanya, preveu una mina de 1.700 hectàrees entre els municipis navarresos de Xabier i Undués de Lerda, molt prop de l'embassament de Yesa. Els experts asseguren que contaminaria els rius i aqüífers de la zona, enfonsaria el sòl i... [+]

2020-10-23 | ARGIA
"El vicelehendakari Remirez posa en risc la seguretat dels navarresos"
El vicepresident del Govern de Navarra i responsable de Protecció Civil, Javier Remírez, ha criticat l'actitud de Sustrai Erakuntza davant els moviments sísmics que s'estan produint a Navarra entorn del pantà de Yesa i en les últimes setmanes. En les següents línies es pot... [+]

Eguneraketa berriak daude