Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Oso garbi dut Iruñean bi hiri daudela

  • Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker. Literatura du pasioa, eta musikaren alde irrazionala gogoko.

Toño Muro Balerdi Baleerdiko kantari eta gitarra-jotzailea
Toño Muro Balerdi Baleerdiko kantari eta gitarra-jotzaileaJoni Ubeda

Hegoko lautadaren ertzetik disko berriarekin euskal musikagintzaren lehen lerrora itzuli zarete. Laster iturri zaharretik ur berria edaten arituko da zaletu ugari.

Balerdi Balerdi agertu zenean genuen inpresioa zen gure musika oso gutxik zutela gustuko, orain badirudi lehenengo disko horiek hobeki ikusita daudela. Gu geu ere musika kontuetan zalantza askorekin ibili gara. Batzuetan rocka egiten genuen, eta besteetan poperoagoak ginen. Disko berri honetan kantuetako batzuk folk estilokoak dira.

Ez zarete bat-batean eta ezustean itzuli. Aro txikia igaro zen tartean, Balerdi Erdi izenez emanaldi batzuk egin zenituztenean.

Orduko ideia Balerdi Balerdiren kantak eta aurreko taldeetan jotzen genituen batzuk berreskuratzea zen. Balerdi Erdi izena hortik zetorren, kantutegiaren erdia gure aurreko beste talde batzuetakoa zelako. Kantu berriak sortzen eta prestatzen hasi ginenean Marino nekatu eta Felix Ruperez aspaldiko lagun batekin emanaldiak ematen jarraitu genuen. Ondoren, Karlos Ortiz baxuarekin agertu garenean Balerdi Balerdi izena berreskuratzea pentsatu genuen Sergio Ibarrola Zarak eta biok. Gaurko egunez zuzeneko kantutegi ia osoa Balerdi Balerdirena bada ere, oraindik ere gustuko dut nire aurreko talde bakoitzeko kantu bana jotzea.

Musika sortzean, beti norbait alboan?

Bai, musikagintzan lagun artean izan naiz beti. Taldearen ideia ezinbestekoa iruditzen zait rock munduan. Kantautore gisa aritzea beste modu batez aritzea dela iruditzen zait. Hasieran, Tocamas taldearen garaietan Patxi Osinagak eta biok elkarrekin egin genituen kantak. Berezia da hori, bi lagunen artean konposatzea, oso egokia dela deritzot. Batzuetan norbera bakarrik tematzen da zerbaitetan, eta albokoak melodiaren garapena beste norabait eramaten du. Konposatzeko tenorean taldea nahi dut nik.

Pello Lizarralde idazlea musikazale amorratua da. Ispilu efektua egiten diozue elkarri, musikari eta literatur zale amorratua zarelako.

Literatur zalea eta literatur irakaslea, Iturrama institutuan. 37 urte eman ditut irakaskuntzan. Literatura askoz serioagoa eta sakonagoa iruditzen zait. Literatura adierazpide bezala oso aberatsa iruditzen zait. Musikak, ordea, badu askotan izendatu ezin ditugun sentimenduetara iristeko ahalmena. Musikaren alde irrazional horrek erakartzen nau bereziki. Ez dakigu zergatik baina miresten duzun goi mailako musikari baten melodiak edota herri mailako melodia batek gozatzeko ahalmen hori eskaintzen digu. Esango nuke entzun dudan musika guztiarekin gozatu dudala. Nire kasuan musika nire baitan izan da beti. Txikitan irratiaren bitartez, gero diskoekin. Musika guztiak gogoko ditut. Hala ere egungo bizimoduan gehiegizkoa da musikaren erabilera. Batzuetan askoz gusturago nago tabernan musikarik ez dagoenean, bestalde, beste zenbait tokitan musika dekorazio bezala erabiltzen da, eta hori gorroto dut.

Pablo Antoñanaren narratibaz gehien dakien pertsona dugu aurrez aurre.

Tira, Opusen ikasi nuen, eta lizentziaturan oso lan sinpleak eta azalekoak egiten genituen. Handik atera eta urte batzuk pasata doktoradutza egitea deliberatu nuen. Zaragozan hasi eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan jarri zutenean, hor amaitu nuen. Ordurako pentsatua nuen hemengo idazle bati buruzko tesia egin behar nuela. Interesgarriena Pablo Antoñana iruditu zitzaidan, ez nuen bere obra osoa irakurria, bere nobela guztiak. Tesia egiten hasi nintzenean atera zuten La cuerda rota eta El capitán Cassou, nik uste Balerdi Balerdiren urte berberetan aritu nintzela tesia egiten.

Hainbat idazleren iritziz Euskal Herriak erdaraz eman duen idazlerik handiena da.

Ez naiz horrenbeste esatera ausartzen. Baina bere obran, hitzen bitartez mundu batean sarrarazten zaitu, erabat inguratzen zaitu eta hor inpresio bereziak eta egundoko ezustekoak emanen dizkizu. Oso prosa indartsua du, ipuinetan bereziki, eta kontatzen duenak beti du interesa. Antoñana bezalako idazleek irakurle zaletuak behar dituzte, literaturarekiko zaletuak. Gainera, kontatzeko eran ahozko hizkuntza erabiltzen du eta bestalde, oso irudi literario eta espresiobide aberatsak. Ez zuen inoiz erabiltzen prosa laua, egunkarietan edota politikarien txostenetan erabiltzen den prosa, eta erabiltzekotan, berezko ideiak sustengatzeko eta prosa mota hori barregarri uzteko izaten zen. Polifonia deitzen den hori oso ongi baliatzen zuen kontatzerakoan.

“Gerra garaian Ezkaba gainean / presondegi izugarria egon zen. / Ondoren, gaztetxoa nintzela / soilik soldadu talde bat zegoen. / Etxe asko eraiki zituzten / herri txikitan, Ezkabapean, / auzo berritan, Ezkabapean. / Ezkabapean, mina eta poza neure bihotzean”. Disko berrirako idatzi duzun Ezkabapean kantak karga ideologiko handia du.

Oso mezu garbia duten kantak ez zaizkit gustatzen. Ez zait ateratzen. Hala, nire kantetan alde handirik ez da ikusten leloaren eta estrofaren artean. Nork bere kezkekin edo obsesioekin sortzen ditu hitzak. Denei gertatzen zaigu hori. Ezkabapean kantari buruz, nire ideia da Iruñean badirela auzo batzuk non zerbitzu berezirik edo dotorerik ipintzen ez duten. Hiri guztietan gertatzen da hori. Hor kokatzen dituzte koartelak, kartzelak, eroetxeak. Ez dut sekulan ahaztuko Iruñeko kartzela berria lehen aldiz Euskalerria Irratiko terrazatik ikusi nuenekoa, munstro bat; han, horrelako eraikin bat, noski, ezin da NUP eta OPUSeko eremuen artean eraiki, hor aintzira bat egin behar omen dute, belaontzi eta guzti. Oso garbi dut Iruñean bi hiri daudela. Bat goian, goiko lautadan dagoena eta bestea ibai ertzean, iparraldean. Azken horiek langile auzoak dira, erabat utziak. Unibertsitateko fakultate bat jar zitekeen han, baina ez zaie bururatzen. Ez liburutegirik, ez filmotekarik.

Ezkabapean ska klasikoaren kutsukoa da. Musikalki, zerbait bazarete, eklektikoak zarete.

[Barrez hasi da] Musika mota bat eta bakarra oso ongi egiten ez dakigulako izan daiteke. Ahal dugun moduan jotzen dugu. Nik ez dut inolako irakaslerik izan, lagunengandik akorde batzuk ikasi, beste batzuk erdi asmatu... hori izan da gure belaunaldikook ikasteko izan dugun manera. Rock, pop, folk... herri musika da niretzat. Herri musikariek ez zekiten solfeoa, besteengandik ikasten zuten. Solo ikusgarri eta azkar bat baino, melodia eder bat nahiago dut. Onartzen dut musikari askok oso ongi jotzen dutela baina birtuosismoak ez nau erakartzen.

Zuzenean eskaini dituzue dagoeneko kanta berri batzuk. The Specials eta The Smithereens bezalako taldeen oihartzuna somatu dugu, Gudukan kantari esaterako The Whoren kutsua nabaritu diogu. Diskoa aurreritzirik gabe egin duzue.

Gaur egun musika mota bat gustatzen bazaizu, badirudi beste musika klase guztiak baztertu behar dituzula, agian iritzi zaharrekoa nauzu, baina lehen talde guztiek, berdin zait Beatles edo Rolling Stones, oso kanta ezberdinak egiten zituzten. Nire talde begikoena den The Kinksek ere gauza bera egiten zuen. Egun, rock gogorra egin behar dugu, edo ska, eta kitto. Disko honetan ska bat jotzen ausartu gara eta egin dugu. Nire mugekin, saiatzen naiz bururatzen zaidana jotzen.

Ia estilo guztiak landu dituzu. Iturri zaharreko ura bezala, jota batekin ausartuko al zinateke?

Balerdi Balerdiren hasieran prestatu nuen zerbait. Jota baten egitura errespetatuz rockabilly estilora eramanda, hortera samar geratu zen. Eta azkenik ez genuen prestatu.

1977an dagoeneko taula gainean zinen.

Tocamasek urtebete iraun zuen, gehienbat Iruñean jo genuen. Orduan ikusi nuen jendeak kantak ikasi eta gustura abesten zituela, egarri handia zen jendartean, oso modan zegoen anarkoen mundua, ikusten zen politikari batzuek laster eginen zutela egin zutena: etorri zen sistema onartu, egun duguna, eta gainera onartu zuten aurretik sistema horren aurka kristorenak eta bi esan eta gero. Guk orientabide anarkoa hartu genuen. Musikagatik izan dudan liskar bakarra garai hartan ORTko militante batek bota zidana izan zen, kanta horiek egiteagatik gazteak desmobilizatzen ari ote ginelako. Oso kanta ironikoak egiten genituen.

Ironikoak eta hedonistak?

Hedonistak alde batetik, baina hedonismoa oso modu ironikoan tratatzen genuen. Jende batek ironia hori ulertu zuelako izan genuen Iruñean nolabaiteko arrakasta, orduko telebistaren zaborra lixeritu eta kanta bihurtu genuen. Orduan konturatu nintzen posible zela kantatzea eta jendearen onespena jasotzea.

Euskarazko lehen kanta Fiebrerekin egin al zenuten?

Fuletamol eta Motos garaietan zerbait egin nahi izan genuen baina ez genuen osatu. Motos garaietan kanta baten bitartez Niko Etxarti omenaldia egin nahi izan genion. Kanta ia egina zegoen baina ez genuen bukatu. Fuletamolen garaian ere, estribillo bat egin genuen, baina horretan geratu zen.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?

Iruñean zer edozer egin nuen, eta gero, Zumarragara joan nintzenean. Garai hartan modan zeuden folk taldeak, nire arreba Txantreako talde batean ari zen, eta ni beste batean. Arrebaren talderako Arestiren poema bat musikatu nuen, Biba Berango. Nire talderako Gorka Trintxerperen (Patxi Zabaleta) poema bati musika jarri nion.

Euskal musikagintzaren zenbait aro ezagutu dituzu, egungo panoraman ezer deigarririk sumatu al duzu?

Ez dut ongi ezagutzen, baina fenomeno deigarria da musikarien maila instrumentista oso altua dela, eta ez soilik azken bi hamarkada hauetan. Bestelako mugak ikusten dizkiot fenomeno honi, estilo bakarrean trebatzen dira, eta oso ongi egiten dute hori, baina estilo horretatik atera gabe. Azken urte hauetan agertu diren taldeen artean, The Uski´s, The Sparteens ditut gustuko. Horiek nahiago ditut esperimentalago diren talde gogor horiek baino.

2012an ere, disko berriko kantuak dioen bezala, “Iruñean rock and rollik ez”?

Aspaldidanik hemen Iruñean ez dut gustuko talderik entzun. The Posies etorri ziren duela zenbait urte. The Model Rockets Altsasuko gaztetxean ikusi nituen. Oraindik Iruñean oso gutxitan dago kanpoko talde on bat entzuteko aukerarik, nire gustukoak behintzat. Disko berrian kantu bat honi buruz idatzi dut. Bertan aipatzen ditut Lakuntza, Gares, Altsasu, Bergara, Gasteiz, Sos,…

Sos herriko Luna Lunera jaialdian Elvis Costellok jo zuen.

Guk ez dugu Elvis Costello Iruñean ikusiko.


T'interessa pel canal: Musika
Col·lectius musicals d'Àlaba
Nosaltres mateixos, a la nostra manera
El desig d'organitzar-se col·lectivament s'ha materialitzat des de fa temps, entre altres coses, en l'àmbit de la cultura. Els concerts són una oportunitat per a unir a la gent, i per això, en aquest reportatge farem un lloc als col·lectius musicals. En lloc d'ocupar-nos... [+]

Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Wagner etern

Òpera 'Tristan und Isolde'

Orquestra Simfònica de Bilbao. Adreça: Erik Nielsen.
Cor d'Òpera de Bilbao. Adreça: Boris Dujin.
Direcció d'escena: Allex Aguilera.
Solistes: Déu meu! Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mímica, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J. Cabrer i G. Mungia.
... [+]




2025-01-30 | Iker Barandiaran
El nostre passat i fonament en el context

Festa i rebel·lia. Història Oral del Rock Radical Basc
Javier 'Jerry' Corral
Libros, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ va ser alumne de la primera promoció de Periodisme de la UPV/EHU, al costat de molts altres rostres... [+]



2025-01-30 | Gorka Intxausti
Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


2025-01-30 | Gedar
El grup El Canastea Raimundo serà jutjat el 12 de febrer
La cançó Beef D'Alda, creada per a denunciar l'actitud autoritària de l'Ajuntament d'Estella, ha estat processada en aquest sentit. A més de reivindicar la llibertat d'expressió, la banda ha anunciat que està preparant un programa per al pròxim 8 de febrer.

'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, o el que té molt a dir ho diu molt (i gràcies)

Serradures
Olaia Inziarte
Colla, 2024

-------------------------------------------

Catorze cançons escrites en època de depressió. Així ho va presentar Olaia Inziarte en el primer batega night en basc que ara no es pot esmentar. Obre el disc la peça bru-ta-l... [+]



2025-01-22 | Inma Errea Cleix
No som aire

Un amic que havia vist la Mitoedad en el Navarresa Sorra va qualificar de “tel·lúric” el que havia sentit. A mi també em va semblar el que havia vist de casa per la televisió.

Pot pensar-se que la passió i l'adhesió despertades per Mitoaroa es basen en la visibilitat... [+]


Benito, alquimista de les nostres emocions

Des de Benito Lertxundi, que ens va comunicar que deixarà els escenaris per sempre, portem ja diverses setmanes, i des de llavors som molts els que ens sentim orfes de l'una o l'altra manera, amb una sensació de pèrdua o abandó, trist. A Iruindarro, almenys, ens quedarà per... [+]


Estrelles del futur

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Trobada d'Hivern
Director: Iker Sánchez.
Narrador: Kepa Errasti.
Programa: Obres de Britt i Beethoven.
Lloc: Teatre Victoria Eugenia de Donostia.
Dia: 2 de gener.

-----------------------------------------------

Després de 27 anys de marxa,... [+]







L'orgull és nostre, fotre!

Fatxenderia, fotre!
QUAN: 5 de gener.
ON: En el Kafe Antzokia de Bilbao.

----------------------------------------------------

 

Mentre omplia la sala, mirant cap avall després de la barana de dalt del teatre, he estat jugant a veure si trobada a algú més jove que jo abans... [+]



Demà d'any nou

El matí d'any nou és el títol d'una rodonesa creada per Joxe Ansorena, germà del nostre avi Isidro, perquè els txistularis toquessin pels carrers durant el matí de l'any nou. En l'aire d'aquesta melodia, anàvem recollint les restes de la nit, com els camions de les... [+]


Eguneraketa berriak daude