Tobin tasa berriz ere egunkarietan. Gobernuek, Tobin tasa edo Finantza Transakzioen Tasa (FTT) ezarriko dutela eta krisia arintzeko erabiliko dutela sinetsarazi nahi digute. Nazioarteko goi-bileretan aspalditik ari dira zerga horretaz hitz egiten, baina beti atzeratzen da ezarpena. Hala ere, kontuan eduki behar da James Tobin, 1971n Bakearen Nobel sariduna eta zergaren sustatzailea, ez dela Emilio Botín, ezta Francisco González ere, Banco Santander eta BBVAko presidenteak, hurrenez hurren. Tobinek kapital fluxua kargatu nahi zuen, prozesua mantsotzeko, gutxiago espekulatzeko, eta trukerako neurriek hainbesteko fluktuaziorik ez izateko. Orain proposatzen den zergak transakzio gordinak kargatu nahi ditu, edozein konpentsazioren aurretik, eta finantza transakzioetan jartzen du arreta. Proposatutako zerga-neurriak %0,1 dira akzio eta bonuentzat, eta %0,01ekoak produktu eratorrientzat. Europar Batasunak, aldiz, aukera justuena eta sozialena alboratu du: Finantza Aktibitateen Tasa (FAT). Zerga honek finantza sektorearen balio erantsia kargatzea du helburu –etekinak eta soldatak gehitzean lortzen den kopurua, bankuetako zuzendariei eta funtsen kudeatzaileei ematen zaizkien bonuak barne–.
Beldurra zabaltzen ari da, lasai asko gerta baitaiteke zergaren karga fiskalak bezeroei eragitea, zeharka bada ere, komisioen bidez, esaterako. Zeinek kontrolatzen du hori? Sharo Bowles eragin handiko europarlamentariak esan du FTTak, bozkatua izan den gisan, antza gehiago duela Nottinghameko sheriffarekin Robin Hoodekin baino. Gehiago bilduko dela segurua da, baina sinetsarazi nahi izatea bankuek eta espekulatzaileek kostu hori bere egingo dutela, engainatzea da. Botín eta González ez dira Tobin. Bistan da.
Les Hisendes Forals d'Araba, Bizkaia i Guipúscoa acaben d'extreure les dades de la recaptació, i hem vist que han rebut més diners que mai. Aviat anuncien que prendran el marge necessari per a la reflexió sobre la reforma fiscal, perquè no hi ha pressa ni necessitat especial... [+]
Els propietaris del mercat, quan se'ls demana que acceptin qualsevol tipus de limitació o control, han dit que no –com hem vist en el cas dels lloguers i els aliments bàsics– tantes vegades com han dit que no. S'han enfrontat al Govern quan s'ha plantejat gravar els excessos... [+]
És sabut que la qüestió competencial és decisiva en l'àmbit econòmic. Diu que determina el repartiment de poders. I si som més exigents, podem dir que també estableix qui té el poder i, per tant, qui no l'exerceix. Les competències principals han estat reservades pels... [+]