Ez dira gutxi bizi dugun krisi ekonomikoari aurre egiteko eredu baten bila dabiltzanak: batzuek Islandian bilatu nahi dute irtenbidea, gabezia asko dituen kasu bat nabarmenki idealizatuz; beste batzuek, aldiz, bereziki murrizketak eta herstura ekonomikoa defendatzen dituztenek, Letonia goraipatu dute azkeneko hilabeteetan. Bi urte dira “erreskatatutako” herrialde txiki honek langabezia-tasaren jaitsiera eta hazkunde ekonomiko esanguratsua erdietsi dituela barne debaluazio gogor baten ondoren, hau da, murrizketen eta soldata beherapenen politika muturrera eraman ostean.
Errealitatea, ordea, ez da arrosa kolorekoa. Bere hazkundea, litekeena da 2012an 2011ko %5,5 tasa errepikatzea, oraindik oso urrun dago errekuperatzetik 2008-2010 hiru urtekoan pairatu zuen %23ko atzerakada. Bidean, herrialdea injustuagoa bilakatzen ari da, aberats eta pobreen arteko distantziak handituta. Egoera hain da larria, bere etorkizuna zalantzan dagoela nazio bezala. Datu soil batek nahikoa izan beharko luke alarma guztiak pizteko: duela hogeita bi urte, independentzia aldarrikatu zuenean, ia 2,7 milioi herritar zituen Letoniak, egun ez da bi milioira iristen (azkeneko erroldan artifizialki iritsi arazi zuten). Bestela adierazita, biztanleen %25a baino gehiago galdu du, gerra gogor eta lazgarria sufritu duen herrialde baten antzera. Horrek, eta ez beste ezerk, esplikatzen du zergatik azkeneko bi urteetan Letoniak lortu duen bere langabezia-tasa %20tik %15era jaistea. Datu ofizialak ondo behatuta ikusiko dugu 2009ko urte amaieran, langabezia-tasak sabaia jo zuenean, ia milioi bat zirela lan egiten zutenak, baina orain kopurua 850.000 pertsona ingurukoa baino ez da. Beraz, enplegua suntsitzen jarraitu dute.
Independentzia eskuratu zuenetik, Letoniako politika paradisu neoliberala bilakatu da. Ondorioz, bizitza-esperantza txikitu, pobrezia zabaldu eta emigrazioa ugaldu dira. Gauzak apenas aldatu dira ordutik, une hobeak (finantza burbuilari esker) edo txarragoak bizi arren, oro har, Letoniak urtero galdu du populazioa eta politika neoliberal berriak jarri ditu indarrean. Azken hauek ez dira gehiengoaren gustukoak, baina, herrialdea letoniar (2/3) eta eslaviar-letoniarren (1/3) artean banatuta dagoenez, hauteskundeak iristen diren bakoitzean letoniar etniakoek eskumako alderdiei ematen diete botoa eta eslaviarrek ezkerrekoei, horregatik, Letonia da beti eskumako gobernua izan duen EBko herrialde bakarra. Borroka etnikoak erabat desitxuratu du ezker-eskuin ardatza.
Oztopoak oztopo, letoniarrek estatu bat dute eta horri esker atzerrian dauden herritarrek beren nortasuna mantentzeko modua dute oraingoz. Nazionalismo banaleko elementu guztiek egiten dute beraien alde. Besteak beste, pasaportea, enbaxadak eta selekzio nazionalak dituzte identifikazio sentimentala bultzatzeko. Hori bai, sinboloez soilik ez da bizi nazio bat. Krisia hasi zenetik gazteen ia %40 atzerrira joan da lan egitera. Ez da harritzekoa, ingelesari esker, ia ama-hizkuntza bezain ongi hitz egiten dute, kanpora joan daitezke bizi-baldintza hobeak bilatzeko. Honen aurrean, demografoek ohartarazi dute letoniarrak lau belaunalditan desagertu daitezkeela. Izan ere, mundu globalizatu honetan nazio txikiek kontu handiarekin ibili behar dute berain etorkizuna segurtatu nahi badute. Mugikortasun handiko garaiak dira hauek eta zure etxean bizi baldintza onak segurtatu ezean, ziplo hustu dakizuke.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
No va actuar correctament, calia prendre mesures, si no, no aprenem. Pel que sembla, no s'adonava de l'impacte del que havia fet, continuava normal, a vegades amb un aspecte més feliç que els que li envoltaven. A més, parla massa alt, això no li agrada a ningú. Com les... [+]
El Departament d'Educació no entén per què els treballadors del públic hem anat a la vaga. Pregunta al sindicat LAB. Aquest sindicat va signar un acord amb el Departament a l'abril de 2023. Dos anys més tard han anomenat a la vaga perquè, al contrari que en anteriors... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Professor d'Història en homenatge a un ex company que acaba de jubilar-se. Bravo i més brau!
Les lleis educatives subratllen la importància de fomentar el pensament crític en l'alumnat. Però el claustre de professors, en un temps un espai de debat d'idees i contrast de... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Naixement 7 de febrer de 1965. La força aèria estatunidenca va usar per primera vegada el napalma contra la població civil. No era la primera vegada que s'utilitzava gasolina gelatinosa. Van començar a llançar-se amb bombes en la Segona Guerra Mundial i, a Vietnam, la van... [+]
Mentre escrivia aquesta columna, he hagut de canviar el tema, perquè la meva atenció s'ha vist afectada pels aranzels de Trump. Necessitareu poques explicacions, és nou en tots els llocs, ha imposat als productes xinesos un 10% i als productes canadencs i mexicans un 25%. El... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]